Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerbio-sistema zentrala
(NSZ) animalia zelulaniztunetan gorputzaren atal guztien jarduera koordinatzen duen
nerbio-sistemaren
atala da. Ornodunetan
meningeetan
sartuta dago eta
garunak
eta
bizkarrezur-muinak
osatzen dute. Garuna
burezurrak
babestuta dagoen bitartean, bizkarrezur-muina
bizkarrezurrak
babesten du.
Organo
hauek aurkitzen diren
barrunbeak
isurkari zerebroespinal
izeneko isurkari koloregabe eta gardenez beteta daude. Isurkari horrek eginkizun ugari dauzka, esaterako, substantzia jakin batzuen elkartrukerako, hondakin produktu batzuen iraizketarako edo oreka ionikoa mantentzeko balio du.
Nerbio-sistema zentrala osatzen duten zelulek
substantzia grisa
(gorputz
neuronalez
osatua) eta
substantzia zuria
(
dendrita
eta
axoiez
osatua) eratzen dituzte.
NSZaren funtzioa zentzu desberdinek jasotako sentipenak jaso, prozesatu eta erantzunak bidaltzea da. Gure gorputzean dagoen sistema garrantzitsuenetakoa dela esan daiteke.