Nemesio Agapito Etxaniz Aranbarri
(
Azkoitia
,
1899ko
abenduaren 19a
-
Donostia
,
1982ko
urtarrilaren 27a
)
gipuzkoar
idazlea
eta apaiz katolikoa izan zen,
Euskal Herriarekiko
eta
euskararekiko
konpromisozko jarreragatik nabarmendu zena. Besteak beste,
Anttoni ta Antton
kantu ezagunaren
[1]
[2]
eta
Gernika. Eusko Kantata
-ko letraren egilea izan zen.
[3]
Nemesio Etxaniz
Azkoitian
jaio zen,
1899ko
abenduaren 19an, Jose Luis Etxaniz merkataria eta Maria Antonia Aranbarri etxekoandrea, azkoitiarrak biak, guraso zituela.
[4]
Gurasoak oso elizkoiak ziren, aita integrismo aldera lerratua, eta hamaika anai-arrebetatik bost erlijio-bizitzari lotu zitzaizkion.
[5]
Nemesiok sorterriko
Miserikordia
eta
La Salle Anaiak
ikastetxeetan egin zituen lehenbiziko ikasketak eta,
Lekarozko ikastetxean
bi urte igaro ostean,
Comillasko apaizgaitegian
sartu zen 1912an; 12 urte pasatu zituen bertan.
[6]
Seminarioko hizkuntza-aldaketak eraginda
euskaltzaletasuna
sortu zitzaion.
Aitzol
ikaskide eta lagunak zerikusi handia izan zuen eraldaketa horretan.
[7]
Arraldea
elezaharra, aitari entzundako istorioa, argitaratu zion
Argia
-k
1923an
.
[8]
1924ko
ekainean apaiztu zen,
Santanderren
; aita minbiziak joa zuen eta, hil aurretik apaizturik ikusi nahi baitzuen, ordenazioa aurreratu zuen.
[5]
Urte eta erdiz
Arabako
Urarten
egon ondoan,
Bergarako
Santa Marina parrokiara apaiz-laguntzaile kargura bidali zuten. Hasieran herritarren artean moral puritanoa aldarrikatzen saiatu bazen ere, denborak aurrera egin ahala jarrera integrista haiek alboratu eta moral kontuetan lasaitze-bideari ekin zion, eta Comillasko seminarioan ikasitako dotrina auzitan jartzen hasi zen.
[8]
Kristau heziketaz landa, kantua, antzerkia eta zinema sustatu zituen Bergarako egonaldian.
[5]
Horrezaz gainera, zenbait artikulu argitaratu zituen Donostiako
El Dia
egunkarian.
[7]
36ko gerra
denboran, indar espainolek bultzaturik,
Burgosera
aldegin beharrean izan zen. Bertan
a divinis
zigortu zuten, eta funtzio sakraturik ematea galarazi.
[8]
1937ko
maiatzean, Gipuzkoara itzuli eta
Deban
aterbetu zen, bere anaia medikuaren etxean. Bi urte geroago,
Zumaiara
bidali zuten,
Artadi
auzoko
San Migel elizako
apaiz. Ez zuen luze iraun, 1940ko Aste Santuan eman zuen predikua zela-eta salatua izan baitzen; hona prediku horren zati bat:
[5]
[9]
≪
|
... erregeek, lehendakariek, jeneralek eta gainerako buruzagi militarrek, guduak irabazteko eta gerran nagusitu ahal izateko, beste batzuk bidaltzen dituzte aurrera bizia arriskatzera. Jesukristo, ordea, bere bizia bakarrik sakrifikatuz gailendu zen...
[10]
|
≫
|
Francisco Javier Lauzurika
gotzainarekin eztabaida latza izan zuen horren ostean, eta Erromara jo zuen laguntza eske,
[7]
baina deus gutxi erdietsi zuen. Harrezkero, apaiz jarraitu bazuen ere, gotzaitegiarekiko harremanak eten zituen. Hurrengo hamar urteak Deban igaro zituen, eta ospitalean mezak ematetik bizi izan zen. Kristau izatearen garrantzia barnean baldin zeraman ere, euskalgintzari eta gerratean zanpatutako euskaldunen eskubideak aldezteari ekin zion; letra gutxiko euskaldunak, euskaldun iraunarazteko eginkizunari lotu zitzaion.
[8]
Besteak beste,
Alostorrea
antzerki-taldea sortu zuen,
1947an
lehenbiziko lana eskaini zuena:
Manuel Ziarsoloren
"Gabon-gabonetan". Gipuzkoako Gobernu Zibiletik azalpenak ematera joateko deitu zuten, euskarazko antzerki lan hori eman izanagatik.
[5]
1950ean
Debatik Azkoitira aldatu zen. Bere sorterrian erdara nagusitua zela ikusteak biziki mindu zuen, eta euskal giroa berpiztearen premiaz ohartu zen.
[5]
Haren garaikide askok,
Andima Ibinagabeitiak
,
Jokin Zaitegik
eta
Orixek
kasu, garrantzitsuena kultura egitea zela irizten zioten, goi mailako kultura, eta horretan ahalegindu behar zela bereziki. Etxanizen ustez, berriz, euskal hiztunengana iritsi beharra zegoen, hauek euskarari tinko eutsi ziezaioten. Horretarako eleberri modernoen beharra zegoen, antzerkien beharra, kanta eta dantzen beharra...
[8]
Azkoitiko gazte batzuekin antzerki taldea osatu, eta "Gabon-gabonetan" lana eskaini zuten
1951ko
eguberrietan. Geroago, aldiz, Nemesiok berak idatzitako "Izeko aberatsa" taularatu zuten.
[5]
1951n
,
Kanta-kantari
kantu bilduma argitaratu zuen, aitzindaria
tangoak
,
runbak
edota
foxtrotak
euskaraz ematen.
[4]
1952an
, bi antzerki argitaratzea lortu zuen: "Izeko aberatsa" eta "Irulearen negarra"; azken hau
Elias Gorostidik
idatzitako "La hilandera de la capilla"-ren egokitzapena zen.
[5]
1953ko
abenduan, Donostian kokatu zen; parrokiarik gabe egon arren, Erreparadorak komentuan ematen zuen meza egunero. Gipuzkoako hiriburuan, euskal kulturaren alde lanean ari ziren
Antonio Maria Labaien
,
Manuel Lekuona
,
Karlos Santamaria
edota
Elbira Zipitria
euskaltzaleekin jarri zen harremanetan, eta alor ugaritan jardun zuen: euskara irakasten, irratsaioak ematen
La Voz de Guipuzcoa
-n, antzerki lanak idazten, eta abar.
1956an
, ezkutuan,
Parisen
antolatutako
Lehen Euskal Mundu Biltzarrean
parte hartu zuen. Frankismoko giroak itoa, erbesteratzekotan egon bazen ere, azkenik Euskal Herrian gelditzea erabaki zuen.
[12]
1958an
, haren zenbait lan eman ziren argitara
Euskal Antzerkiak kontu-kontari
izenburuarekin.
[5]
1950eko hamarkadaren
amaieran,
Jarrai
antzerki taldeko gazteekin jarri zen harremanetan eta bere laguntza eskaini zien. Taldeari egokia iruditu zitzaionez,
Victor Ruiz Anibarrok
idatzitako "Mujeres en Berrigorriaga" komedia euskaratu eta eman zien.
1961
-
1962an
, Donostiako
Antzoki Zaharrean
,
Arrasaten
eta
Orion
taularatu zuten, "Ito edo... ezkondu" izenarekin.
1964an
, aldiz,
Eugene O'Neillen
"Bestelakoa" (
Diff'rent
) egokitu zuen Jarrai taldearentzat.
[5]
[13]
Beharrak horrela eraginda, eta bizitzea egokitu zitzaion garaia zela-eta, era askotako lanak egin zituen hamarkada hartan:
Arrate
,
Segura
eta
Loiola
irratientzako gidoiak idatzi,
Ez Dok Amairu
taldearen lehenbiziko bilkuretan parte hartu, ikastoletako umeentzako abestiak ondu,
Zeruko Argia
-ko testuak sortu eta itzuli...
[8]
[4]
[14]
1948an
, agintari zibil frankistei gutunak bidaltzen hasi zitzaien, euskaldunen eskubideak urratzen zirela adieraziz. Hasieran, euskararen eta euskal kulturaren aldeko lanetan paratzen zizkioten eragozpenak salatzen zituen.
1961ean
, atxilotuen oinarrizko eskubideak modu sistematikoan urratzea eta tortura erabiltzea salatu zuen Gipuzkoako gobernadore zibilari bidalitako gutun batean. Hori zela-eta,
1962ko
otsailean auziperatua izan zen.
[15]
Hala ere, ez zuen etsi, eta erregimen frankistaren bidegabekerien aurkako borrokan segitu zuen.
1968
hasieratik, erregimenaren errepresio ekintzak egin zituenean, gogor salatu zituen agertzen ari ziren tortura kasu larriak, haietako batzuk
Meliton Manzanas
torturatzaile ezagunak eragindakoak. Bere kristau sinesmenean oinarritua, gutunak helarazi zizkion Gipuzkoako gobernadore zibilari, poliziak eragindako giza eskubideen urraketen eta agintarien utzikeriaren berri emanez. Gutun horietako batean, hauxe jakinarazi zion gobernadoreari: "
Inoiz eskutitz hauek argitaratzen badira, ez da izanen nik ospea irabazi nahi dudalako, baizik eta euskal herriak jakin dezan apaizak ez garela mututurik egon botere publikoaren bidegabekerien aurrean
".
[16]
[17]
Azkuezale eta gipuzkera osotuaren aldeko azaltzen zen, eta ez zuen uste euskal ikastolak indartu arte euskararen batasuna ezartzea komeni zenik.
[8]
Hala ere, euskara baturik izan baino lehenago, ikasle ibili zen
Txillardegik
eta
Koldo Mitxelenak
Gipuzkoako Diputazioan ematen zituzten klaseetan. Baina euskara literarioaren batasunak liskar ugari sortu zituen, eta Nemesiok ere izan zituen bereak. Izan ere,
1968an
euskara batuaren oinarriak ezartzeko
Euskaltzaindiak
Arantzazun egindako batzarrean
jaso zuen bere bizitzako minik handienetako bat; guztien gainetik,
Manuel Lekuona
lagun eta irakaslea bazterturik geratzeak berebiziko atsekabea sortu zion.
[4]
[8]
Bestalde, ez zuen ongi hartzen orduko gazteen sozialismorako joera, eta haiekiko harremana zailduz joan zen.
[7]
1982ko
urtarrilaren 27an hil zen, Donostian, azken 30 urtetan bizi izan zen hirian.
[8]
Nemesio Etxanizek sortutako literaturan poesiak hartzen du lehenbiziko lekua. Haren olerkigintza aztertu zuen
Joan Mari Lekuonaren
arabera, hutsune bat betetzen aritu zen Etxaniz, beste hainbat arlotan bezalatsu. Azkoitiarra poesia lantzen hasi zenerako,
Lauaxeta
eta
Lizardi
hasiak ziren euskarazko poesiagintzara molde berriak ekartzen, baina Etxanizek Espainiako olerkariengandik jaso zuen eragin handiagoa,
Federico Garcia Lorca
eta
Juan Ramon Jimenezengandik
bereziki. Esaldi laburrez osaturiko poemak landu zituen beti, eta gerra aurreko olerkarien eta gerra ondoko
Gandiaga
edota
Iratzederren
arteko zubi lana bete zuen. Gerraurreko poesiari jarraipena egin zion, baina garaiko
existentzialismotik
ezaugarriak ongi jasoak zituela. Lekuonak bi sail bereizten ditu Etxanizen poesian. Bata era tradiziozkoan egindako lanarena da, esaterako
Kattalin
euskal balada, hamarreko nagusian eginikoa, eta
Iturritxo
, alegia moduko bat. Beste saila Etxanizek maitalearen bizikizunetatik sorturiko poemek osatzen dute.
[4]
Zazpi antzerki lan idatzi zituen, eta itzulpen bat ere egin zuen. Militantziaz idatzitako testuak dira, euskarazko lanak behar zituzten antzerki-taldeei laguntzeko prestatuak.
Eugenio Arozenaren
iritziz, egitura teologikoa du Etxanizen antzerkia, eta zintzoen eta gaiztoen arteko lehia agertzen du. Hiru lan nabarmentzen dira:
Maite ere neurriz
,
Zotzean bizia
eta
Gabon-zauria
. Antzerkigile moduan eginiko lanaz gain, antzerki munduan hasi berriak ziren gazteei eskainitako laguntza ere aipagarria da.
[4]
1951
. urtean,
Kanta-kantari
izeneko kantutegia argitaratu zuen Nemesio Etxanizek. Hitzaurrean, ederki islatu zuen garai hartako
euskal
musikaren egoera zein zen. Abesbatzetan kantatzeko doinuak,
otxoteen
musika eta herri kantu tradizionalak kenduta, basamortua zen euskal abestigintza. Inguruko herrietan nagusitzen ari ziren doinu eta erritmo berriek ez zuten islarik gurean, erdarazko eredu inportatuetan ez bazen.
[18]
Kezka horrek akuilatuta, kantagintza berritzeko beharra aldarrikatu zuen Etxanizek. Hura hasi zen zenbait
tango
,
runba
,
pasodoble
eta modako beste doinu batzuk moldatzen eta euskaratzen. Haren ekarpenak segida izan zuen; izan ere, handik gutxira dantza talde batzuk -Azkoitiko
Kontrapuntoak
eta Bilboko
Soroak
, besteak beste- hasi ziren kantu zaharrak modu berrian ematen. Eta horien atzetik etorri ziren besteak, egoera irauli zutenak. Tunelaren ilunean argia ikusten hasi zen. Nemesio Etxanizi zor zaio
Euskal Kantagintza Berriaren
aitatasuna (espirituala, bederen).
[18]
- ↑
Iriondo, Joxemari.
Euskal musika giroa 1960ko hamarkadan.
jakin.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-10)
.
- ↑
Etxaniz, Nemesio.
Anttoni ta Antton.
klasikoak.armiarma.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-10)
.
- ↑
Lerena Gutierrez, Mario.
Sorozabal Mariezkurrena, Pablo.
Aunamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-10)
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
Iban, Amagoia.
Hezur-mamizko zubia.
Euskaldunon Egunkaria
, 1999ko abenduak 18, 57-60. orrialdeak, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-10)
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
h
i
j
Arocena, Eugenio.
Nemesio Etxaniz teatrozaleen gogoan.
Azpeitiako Udala, 2000, ISBN: 84-921844-6-9, amarauna.org
(Noiz kontsultatua: 2020-7-11)
.
- ↑
Ganbelai, Pakito.
Nemesio Etxaniz.
Zuzeu, 2017ko apirilak 10, CC BY-SA 3.0, zuzeu.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-10)
.
- ↑
a
b
c
d
Sudupe, Pako.
Nemesio Etxaniz.
Bidegileak
, euskara.euskadi.net
(Noiz kontsultatua: 2020-7-10)
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
h
i
Integrismo katolikoan hasi eta euskaltzale sutsuan buka.
Argia
astekaria, 1999ko martxoak 28, CC BY-SA 3.0, argia.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-10)
.
- ↑
Sudupe, Pako.
Nemesio Etxanizen biografia eta ideologia.
73-75. orrialdeak. Euskaltzaindia-BBK Fundazioa Bilbo, 1996
(Noiz kontsultatua: 2020-7-11)
.
- ↑
Jatorrizkoa erdaraz:
...los reyes, presidentes, generales y demas jefes militares, para poder ganar las batallas y triunfar en la guerra, necesitan mandar a otros por delante a arriesgar sus vidas. En cambio Jesucristo triunfo sacrificando unicamente su vida...
- ↑
Nemesio Etxanizi buruzkoak.
ahotsak.eus
.
- ↑
Aulestia, Gorka.
Estigmatizados por la guerra.
237-242. orrialdeak. Euskaltzaindia, 2008, euskaltzaindia.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-12)
.
- ↑
Gerenu Odriozola, Idoia.
JARRAI (1959-1968), abangoardiako euskal teatroaren ikur.
Doktore tesia, Universidad Carlos III de Madrid, core.ac.uk
(Noiz kontsultatua: 2020-7-13)
.
- ↑
Letona Biteri, Xabier.
Euskarazko kazetaritza modernoaren zimenduak, Miren Jone Azurzaren begietatik.
Argia
astekaria, 2009ko abuztuak 2, CC BY-SA 3.0, argia.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-13)
.
- ↑
Buces Cabello, Javier.
Tolosa 1945-1975.
aranzadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-15)
.
- ↑
Jatorrizkoa erdaraz:
Si alguna vez se publican estas cartas, no sera por deseo de notoriedad de mi parte sino con el fin de que sepa el pueblo vasco que los sacerdotes no nos mantenemos mudos ante los desafueros del poder publico
- ↑
Etxeberria, Francisco, Pego, Laura, Perez, Rakel.
La practica de los malos tratos y las torturas durante 1968.
Gipuzkoa en estado de excepcion
, 185-215. orrialdeak, Aranzadi/UPV/EHU, aranzadi.eus
ISBN
978-84-17713-00-3
.
.
- ↑
a
b
Agote, Gontzal.
Kantagintza berriaren sorrera.
Badok
, CC BY-SA 3.0, badok.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-10)
.
- ↑
a
b
c
Nemesio Etxaniz.
kmliburutegia.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-12)
.
- ↑
Etxaniz, Nemesio.
Kristau ikasbidea bertsotan : lenengo mala / Etxaniz'tar Nemesio apaizak egina.
liburuklik.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-12)
.
- ↑
Arantzazuko Amari poz-jarioak.
Euzko Gogoa
, 1954-11, kritikak.armiarma.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-12)
.
- ↑
Itziar'ko Andre Maria'ren goramenak : Itziar'ko zaindaria, itxas gizona'ren laguntzallea.
kmliburutegia.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-7-12)
.