Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazio Batuen Populazio Funtsa
, (ingelesez UNFPA)
Nazio Batuen
agentzia espezializatua da.
Nazio Batuen Batzar
Nagusiaren mendeko erakundeetako bat da, eta
New Yorken
du egoitza.
Natalia Kanem-ek
zuzentzen du
Ugalketa-osasuneko programetan nazioarteko erakunde nagusia da, batez ere
jaiotza-tasaren kontrola
,
familia-plangintza
eta
sexu-transmisiozko gaixotasunen
aurkako borroka, batez ere herrialde azpigaratuetan.
Emakumeari
eta
gazteriari
laguntzeko politiketan 140 herrialdetan baino gehiagotan egiten du lan.
Bere helburua da
herrialdeei
laguntzea
biztanleria-datuak
pobrezia
murriztuko
duten politika eta programetarako erabiltzen,
eta ziurtatzea
haurdunaldi
bakoitza
nahi
bezalakoa dela,
erditze
bakoitza
segurua
dela, gazte bakoitza
hiesik
gabea dela eta haur
eta emakume bakoitza
duintasunez
eta
errespetuz
tratatzen dela.
Biztanleriari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzia - 1994
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
1994an
Kairon
egindako Biztanleriari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentziak
ICPDren Ekintza Programa
izenekoa ezarri zuen. Dokumentu horrek biztanleriari eta garapenari buruzko azken estrategiak biltzen ditu, eta emakumeen eta gizonen oinarrizko beharrak asetzea du helburu, helburu
demografikoak
ezarri ordez.
[1]