Lehenengo alearen portada (1869ko azaroaren 4a)
Nature
zientzia-aldizkari diziplinartekoa da.
Norman Lockyer
-ek sortu zuen
Londresen,
1869ko
azaroaren 4an
.
2010ean
Journal Citations Report
txostenak sailkatu zuen
Nature
munduko zientzia-aldizkaririk aipatuena, 40.137ko inpaktu-faktorearekin. Horrek egiten du munduko aldizkari akademiko gorenetakoa. Ikerketa originala argitaratzen du, zientzia-esparru askotan. 300.000 bat zientzialari irakurle ditu, eta guztira 600.000 pertsonak irakurtzen dute.
Nature Publishing taldeak argitaratzen du astero Nature aldizkaria, Macmillan Publishers enpresaren mendekoa, eta Hotzbrinck Talde Editorialena (Die Zeit astekariaren jabea).
Nature
aldizkariak bulegoak dauzka
Londres
,
New York
,
San Frantzisko
,
Washington D. C.
,
Tokio
,
Paris
,
Munich
eta Basingstoke hirietan, eta berriemaileak ditu herrialde insdustrializatu gehienetan. Orobat, argitaletxeak zenbait aldizkari espezializatu kaleratzen ditu
Nature
izenarekin, hala nola,
Nature Neuroscience, Nature Methods, Nature Structural and Molecular Biology.
Mundu guztiko zientzialariek irakurtzen dute aldizkaria, bertan artikulu gehienak ikerketa-lan oso teknikoak baitira. Hala ere, kaleratzen ditu editorial eta albiste zientifiko orokor samarrak, artikuluak zientzia-politikaz, liburu tekniko eta zabalkundekoen kritikak eta artikuluak zenbait zientzia-diziplinaren historiaz eta etorkizunaz.
Zientzialari gehienentzat
Nature
aldizkarian argitaratzea da prestigio marka bat. Aldizkariak atzera botatzen ditu
parekoen ebaluaziorako
bidaltzen zaizkion artikuluen %95. Zenbait kasutan, hedabide orokorrek aipatzen dituzte
Nature
aldizkarian kaleratutako zenbait artikulu, gaiaren garrantziagatik.
2007an
,
Science
aldizkariarekin batera,
Nature
aldizkariak Komunikazioaren eta Humanitateen
Asturiasko Printzesa Sariak
jaso zuen (garai hartan Asturiasko Printze saria izena zuena), “mende bat baino gehiagoan egin duen lanagatik, Gizateriaren zientzia-lorpenak bultzatzen eta jakinarazten, era horretan zientzia eta bizitza hurbilduz”.
Nature
aldizkarira bidaltzen diren artikuluak
parekoen ebaluazio
zorrotza jasaten dute, eta bertan parte hartzen dute nazioarteko adituek, jakintzaren arlo guztietakoak.
Nature
aldizkariak argitaratutako artikulu famatuen artean hauek daude:
- Partikulen uhin izaera
? C. Davisson eta L. H. Germer: The scattering of electrons by a single crystal of nickel. (1927). 119. liburukia. 558?560 orr.
- Neutroia
? J. Chadwick: Possible existence of a neutron. (1932) 129. liburukia. 312. or.
- Fisio nuklearra
? L. Meitner eta O. R. Frisch: Disintegration of uranium by neutrons: a new type of nuclear reaction (1939) 143. liburukia. 239?240 orr.
- DNAren egitura
? J. D. Watson eta F. H. C. Crick: Molecular structure of Nucleic Acids|Molecular structure of Nucleic Acids: A structure for deoxyribose nucleic acid. (1953) 171 liburukia. 737?738 orr.
- Lehen molekula-proteinaren egitura
J. C. Kendrew, G. Bodo, H. M. Dintzis, R. G. Parrish, H. Wyckoff eta D. C. Phillips: A three-dimensional model of the myoglobin molecule obtained by X-ray analysis. (1958) 181 liburukia. 662?666 orr.
- Plaken tektonika
? J. Tuzo Wilson: Did the Atlantic close and then re-open? (1966) 211 liburukia. 676?681 orr.
- Pulsarrak
? Antony Hewish, Jocelyn Bell Burnell, J. D. H. Pilkington, P. F. Scott & R. A. Collins: Observation of a Rapidly Pulsating Radio Source (1968) 217 liburukia. 709?713 orr.
- Ozono-zuloa
? J. C. Farman, B. G. Gardiner eta J. D. Shanklin: Large losses of total ozone in Antarctica reveal seasonal ClOx/NOx interaction (1985) 315 liburukia. 207?210 orr.
- Lehen ugaztunaren klonatzea
(
Dolly ardia
) ? Ian Wilmut|I, A. E. Schnieke, J. McWhir, A. J. Kind eta Keith Campbell: Viable offspring derived from fetal and adult mammalian cells (1997) 385 liburukia. 810?813 orr.
- Giza genoma
? International Human Genome Sequencing Consortium: Initial sequencing and analysis of the human genome (2001) 409. liburukia. 860?921 orr.
Aldizkariak iritzia eskatzen du jasotako artikuluen gainean. Zalantzazko kasuetan, beste zientzialari batzuek modu konfidentzialean errepikatzen dituzte esperimentuak, artikuluak argitaratu aurretik. Horrekin batera, editoreek bahe handia egiten dute, erabakiz artikulua interes orokorrekoa ote den edo goren mailako zientzia-interesekoa. Hala ere, argitaratutako zenbait artikuluk eskandalu handia sortu dute, argi geratu zelako ondorioak faltsuak zirela. Hori gertatu zen uraren memoria eta fusio hotzaren inguruko artikuluekin.