Wikipedia, Entziklopedia askea
Izadi hila
edo
natura hila
margolan
mota bat da, elikagaiak, animalia hilak, loreak eta zenbait eguneroko gauzaki mahai baten gainean irudikatzen dituena. Izadi hilek askatasun handiagoa ematen diote ertilariei elementuak konposizio baten baitan antolatzeko orduan,
inguraldearen
edo
erretratuen
aldean.
Greko-erromatar munduan
eta
Erdi Aroan
bazegoen izadi hilen irudikapenik, baina XVI. mendearen amaieran sortu zen genero bereizi gisa, eta ordutik ertilanen esparru garrantzitsua izan da.
Herbehereetan
hasi zen indarra hartzen, XVI. mendearen bukaeran eta XVII. mendearen hasieran. Hasierako izadi hilek sarritan sinbolo erlijioso eta alegorikoz hornituta zeuden. Izadi hil modernoagoak, berriz, bi dimentsioen muga hausten saiatu dira, eta bitarteko anitz erabiltzeko joera dute: argazkiak, ordenagailu bidezko grafikoak, bideo eta soinua, etab.
Izadi hiletan animalien hilotzak ere margotzen dira. Bizirik dauden animaliak margotzen direnean, lanak ez dira izadi hiltzat hartzen.
Oro har, izadi hilek garrantzi handiagoa ematen diote
estetikari
, errealitatea bere horretan margotzeari baino.