Wikipedia, Entziklopedia askea
National Center for Biotechnology Information
(NCBI;
euskaraz
:
≪Bioteknologiaren Informaziorako Zentro Nazionala≫
)
Estatu Batuetako
National Library of Medicine
erakundearen partea da,
National Institutes of Health
edo NIH-ren adarra.
Biologia molekularraren
informazio iturri gisa
1988an
sortu zuten.
[1]
Zentroa 1988ko
azaroaren 4an
sortu zen. Helburua
Biologia molekularraren
informazio iturri garrantzitsua izatea zen. Genomen sekuentzien informazioa
GenBanken
biltzen eta berritzen dituzte momenturo. Halaber gai desberdinei buruzko artikulu zientifikoen zerrendak egiten eta
PubMeden
koordinatzen dituzte; gai nagusiak hauek dira:
biomedikuntza
,
biokimika
,
genetika
eta
genomika
. Halaber, giza-gaixotasun genetikoen bilduma egiten dute, beste informazio bioteknologikoekin batera.
NCBIren datu-base guzitan edonoren eskuetan daude on-line moduan. Horretarako
Entrez
bilatzailea erabili behar da.
NCBIk, bestetik, tresna bioinformatikoak eskaintzen ditu. Tresna horiekin
DNA
sekuentziak,
Azido erribonukleiko
eta proteinak azter daitezke. Gehien erabiltzen dena BLAST izenekoa da.
David Lipmanek
NCBI zuzentzen du. Lipman BLAST sekuentziazio programaren jatorrizko egile bat da. Orokorrean, bioinformatikan oso ospetsua da. NCBItik kanpo beste ikerketa taldeak zuzentzen ditu,
Stephen Altschulek
zuzendutakoak barne; Stephen Altschul BLASTen koegilea da. Beste proiektuak
David Landsman
eta
Eugene Koonin
-enak dira.