Narkotikoak
edo
gai sorgarriak
loa eta askotan ere
estuporea
eragiten duten
sendagaiak
dira. Kasu gehienetan
nerbio-bulkaden
transmisioa inhibitzen dute, batez ere minarekin lotuta daudenak. Narkotikoen multzoan eragin psikoaktiboa duten mota askotako
drogak
daude baina terapian ez dira umore aldaketak eragiteko,
psikotropikoak
bezala, beste farmazia-ezaugarriak baizik:
analgesia
,
anestesia
, eztularen aurkakoak, beherakoaren aurkakoak... Beraz, nahiz eta une batean edo bestean bizkorgarri izan, azkenean
nerbio-sistema zentralean
eragin deprimigarria sortzen du.
Narkotiko
hitza
[1]
grezieratik dator, ναρκο?ν hitzetik alegia ("narkoyn", sorgortu).
Burmuinak
sortzen dituen
endorfina
izeneko
proteinen
jarduera areagotzen dute, izan ere, osaera kimikoari dagokionez proteina horien antz handia baitute; proteina horiek nerbio sistemaren zenbait funtzio galarazten edo ahultzen dituzte, mina edo oinazea, esate baterako; hala, medikuntzan asko erabiltzen dira narkotikoak, nahiz eta kalteak eragiten dituztela jakin (besteak beste, goragalea, oka egitea, alergiak eta mendekotasun gogorra batik bat) oinazea lasaitzearren, loak harrarazteko edo
zentzumenen
sorgarri.
[2]
Kopuru edo dosi handiak hartuz gero, arnasketa geldiaraz dezakete,
koma-egoera
sortu eta baita heriotza ekarri ere. Narkotiko guztiek atxikimendua sortzen dute, fisikoa eta psikikoa. Horregatik behar-beharrezkoa da espezialisten aholkua hartzeko garaian.
[2]
Droga hauek sarritan lege-testuingurutik ateratzen dira, euforia egoerak eragiteko. Narkotiko batzuk anestesikoak dira, esaterako
dietil eterra
,
kloroformoa
eta
ziklopropanoa
, baina gehienak
opioideak
dira eta
Single Convention on Narcotic Drugs
nazioarteko hitzarmen barruan daude.
Urtetan
tetrahidrocannabinol
,
marihuanatik
ateratako substantzia aktiboa, narkotiko analgesiko moduan hartzen zen. Baina Ameriketako Estatu Batuetako
Elikagai eta Sendagaien Administrazioak
(FDA) substantzia narkotikoen zerrendatik kendu du.
Amazoniako
herriek
inga
ren haziak narkotiko moduan erabiltzen dituzte.
- Opiazeoak
- Opioideak