Wikipedia, Entziklopedia askea
Naomi Osaka
(
japonieraz
:
大坂 なおみ
o?ːsaka nao?m?i
ahoskatua
,
?saka Naomi
?
,
Ch??-ku
,
Japonia
,
1997ko
urriaren 16a
)
japoniar tenislaria da. 2019ko urtarrilaren 28an
WTAren
bakarkako sailkapeneko lehen postuan sailkatu zen
Australiako Irekia
irabazi ondoren.
[1]
WTAren sailkapeneko lehenengo postuan egon zen lehenengo asiar tenislaria izan zen. Japoniako kirolaririk ospetsuenetakoa da.
Aita haitiarra du eta ama, berriz, japoniarra. Ameriketako Estatu Batuetan bizi eta entrenatzen da hiru urte zituenetik. Nahiz eta AEBtan bizi, Japoniako ordezkaritzarekin lehiatzen da.
Azken unera arte zalantzan egon zen Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu edo ez. Hirugarren postuan zegoen munduko zerrendan orduan Bi aldiz irabazi du AEBetako Irekia, eta beste bitan Australiakoa. Azken hilabeteetan, pistatik kanpo eman zuen baina.
Roland Garrosetik
erretiratu zen, hedabideekin hitz egiteari uko egin eta gero. Behin baino gehiagotan izan da kirolarien buru osasun arazoen bozgorailu lanetan.
[2]
Black Lives Matter
mugimenduaren alde, AEBetako Irekian maskara bat eraman zuen Poliziak hildako afro-amerikarren izenekin.
[2]