Wikipedia, Entziklopedia askea
Naiara Aginako Bengoa
(
Gasteiz
,
1982ko
otsailaren 10a
)
Euskal Herriko Unibertsitateko
telekomunikazio-ingeniaria eta ikerlaria da.
[1]
[2]
[3]
EHUko
Telekomunikazio-ingeniaritzako titulua lortu zuen 2005ean, eta doktore-titulua 2017an irudiak eta bideoak aztertzeko eta berreskuratzeko metodologiaren gainean ikertuta.
[4]
2003tik 2005era, Seinaleen Prozesamendu eta Komunikazio Taldearekin, Elektronika eta Telekomunikazio Sailarekin lankidetzan aritu zen. Ikerketa-proiektuak garatu eta administratu zituen Vicomtech Baliabide Digitalen Sailean, 2005etik 2015era. 2015etik,
Donostiako Eskola Politeknikoko
eta
Donostiako Informatika Fakultateko
irakaslea da. Ikertzaile gisa, hainbat argitalpen eta bi patente ditu.
[1]
Telekomunikazio-ingeniaritza ikasi zuen
Euskal Herriko Unibertsitatean
, eta 2017an doktore-titulua lortu zuen
Euskal Herriko Unibertsitatean
multimedia
edukien ulerpen semantikoaren gaiaren inguruan (
Multimedia edukien ulerpen semantikorako ekarpen metodologikoak: irudien behe-mailako analisitik bideoen ekintzen sailkapenera
)
Basilio Sierraren
eta
Julian Florez-en
zuzendaritzapean.
[5]
[2]
Informatika Fakultateko
Robotika eta Sistema Autonomoen taldeko
(RSAIT) kidea da.
[6]
[2]
Talde horretan
biriketako minbizia
tratatzeko SBRT irradiazio teknologia berritzailea ikertu zuen 2020an. Gaixoak ohiko tratamenduekin baino erradiazio-dosi handiagoak jasotzen dituenez, pazienteak erradiazio-saio gutxiago behar izaten ditu. Birikietako tumore primarioa duten eta osasun-egoera onean dauden gaixoen ohiko tratamendua kirurgia da. Ebakuntza ezinezkoa denean SBRT teknika da erabilgarria. Hala ere, tratamendua aplika daiteke soilik
tumore
bakarra dagoenean, txikia denean eta
gongoilak
erasan gabe daudenean. Tumore bat irradiatzen denean inguruko zelula osasuntsuek ere jasotzen dute irradiazioa baina SBRT teknikarekin zelula kopuru txiki batek baino ez du horrelakorik jasango.