Nagykanizsa
Nagykanizsa
|
---|
town in Hungary
(en)
|
|
|
|
Herrialdea
|
Hungaria
|
---|
Konderria
| Zala konderria
|
---|
Alkatea
| Sandor Denes
(en)
|
---|
Izen ofiziala
| Nagykanizsa
|
---|
Jatorrizko izena
| Nagykanizsa
|
---|
Posta kodea
| 8800
|
---|
|
Koordenatuak
| 46°27′21″N
16°59′51″E
/
46.4558°N 16.9975°E
/
46.4558; 16.9975
|
---|
|
Azalera
| 148,40 km²
|
---|
|
Biztanleria
| 43.188
(
2023ko
urtarrilaren 1a
)
?40 (2022)
|
---|
Dentsitatea
| 291,02 bizt/km²
|
---|
|
Telefono aurrizkia
| 93
|
---|
Ordu eremua
| Europa Erdialdeko Ordua
,
UTC+01:00
eta
UTC+02:00
|
---|
Hiri senidetuak
| Puchheim
,
Covasna
,
?akovec
,
Salo
(en)
,
Kanji?a
(en)
,
Akre
,
Gleisdorf
(en)
,
Shijiazhuang
,
Kazanlak
(en)
,
Konigsee
(en)
eta
Togliatti
|
---|
Hizkuntza ofiziala
| hungariera
|
---|
http://www.nagykanisza.hu/
|
Nagykanizsa
(
alemanez
:
Großkirchen
,
Groß-Kanizsa
;
kroazieraz
: Kani?a;
turkieraz
: Kanije;
serbieraz
: Велика Ка?ижа,
Velika Kanji?a
)
Hungariako
hego-mendebaldeko hiria da,
Zala konderrikoa
.
2015ean
48.241 biztanle zituen
[1]
.
Karolyi Parkea, plaza ederrak eta
piraguismoa
praktikatzeko
laku
bat hiriaren erakarguneetako batzuk dira.
Kanizsa izena eslabiar hizkuntzako Knysatik dator, ≪printze baten jabetzakoa≫ esan nahi duena. Lehen aldiz
1245ean
aipatu zen. Kanizsai familia nobleak laukizuzen formako
gaztelu
bat eraikiarazi zuen Kanizsa ibaiaren uhartexka batean. Hiriak eta gazteluak
XVI. mendearen
hasieran izan zuten euren garairik oparoena, Kanizsa
Italia
eta
Estiriarekin
komertziogune bihurtu zenean.
Szigetvar
eta Kanizsa Hungariako hego-mendebaldeko gotorleku nagusiak bihurtu ziren.
Otomandar
armadak
1571n
gaztelua hartu zuenean, biztanleek hiritik ihes egin zuten. Gaztelua
vilayato
baten egoitza bihurtu zen
1690
arte. Hiriak bere garrantzi estrategikoa galdu zuen otomandarrak handik joan ondoren, eta
Vienako
Gerra Kontseiluak,
1702an
gaztelua botarazi zuen.
XVIII. mendearen
hasieran, jaunek alemaniarrak, kroaziarrak eta serbiarrak etorrarazi zituzten hiria birpopulatzeko.
1765ean
,
Luis Batthyany
Hungariako nadorrak
eskolapioak
gonbidatu zituen eskola bat eta unibertsitatea ireki zitzaten. Transdanubiako lehen negozio eskola Nagykanizsan ireki zen, eta
1895ean
unibertsitate bihurtu zen. Unibertsitate honetako ikasle izan zirenetako asko ospetsu egin ziren,
Benedek Virag
,
Pal Kiraly
,
Ferenc Deak
,
Karoly Kaan
,
Sandor Hevesi
eta
Ferenc Mez?
kasu.
Nagykanizsak garapen biziko fase berri bat hasi zuen
1860ko hamarkadan
. Hiria Viena,
Rijeka
eta
Budapestekin
lotzen dituen trenbidea garai hartan eraiki zen. Industria eta banketxeak garatu ziren: lau banketxe erregionalek, Austria-Hungariako banketxe batek eta Anglo-Hungariar banketxe batek bulegoak ireki zituzten. Telefono linea
1895ean
inauguratu zen. Urte horretan ospitale bat ere zabaldu zen.
Zenbait kuartel eraiki ziren
Lehen Mundu Gerran
. Honek, ur banaketa sare bat eraikitzea beharrezko egin zuen. Kanizsa hiri moderno bihurtu zen, estolderia eta asfaltatutako errepideekin. Alabaina, Lehen Mundu Gerra amaitzean,
Trianogo hitzarmenak
oso ondorio kaltegarriak izan zituen hiriarentzat. Kanizsa hegoalderantz eta mendebalderantz bere eragingunetik banandutako mugako hiri bihurtu zen.
1930eko hamarkadan
Eurogascok
petrolio
metaketak aurkitu izanak, hiriari bere onera itzultzea ahalbidetu zion. Nagykanizsa Hungariako petrolio ekoizpen toki nagusi bihurtu zen.
Kanizsa garagardotegiak herrialdeko
garagardorik
hoberenetako bat egitearen ospea berreskuratu zuen. Kanizsa Trend hazi egin zen eta
Europa
guztian ezagun egin zen altzari fabrikatzaile bihurtu zen.
Tunsgram
bihurtu zen lanpara enpresa
1965ean
sortu zen. Gaur egun
General Electric
-ena da, eta munduko bonbila fabrikazio gunerik handienetako bat da.
- Akre
,
Israel
- Biha?
,
Bosnia-Herzegovina
- ?akovec
,
Croacia
- Gleisdorf
,
Austria
- Kazanlak
,
Bulgaria
- Covasna
,
Errumania
- Kanji?a
,
Serbia
- Puchheim
,
Alemania
- Salo
,
Finlandia
- Shijiazhuang
,
Txina
- Toliatti
,
Errusia
- ↑
Aipuaren errorea: Konpondu beharreko
erreferentzia kodea
dago orri honetan:
ez da testurik eman
2015e
izeneko erreferentziarako