Raimundo Lanas
(
1908
-
1939
) joten abeslari mitikoa.
Nafarroako jota
lurralde horren
hegoaldeko musika mota tradizionala da, batez ere
Erriberako
eskualdekoa. Abeslariak edo abeslariek (jotariak edo
joteros
,
-as
)
gitarrajoleak
eta beste musikari batzuk dituzte kantuan laguntzen. Hainbat ezaugarri komun dauka Aragoiko eta
Errioxa
aldeko
jotarekin
. 2019ko azaroaren 15ean, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako jota kultura intereseko ondasun izendatzea onartu zuen.
[1]
Abestien hitzak askotan bertso herrikoiak dira,
mahats-bilketa
edo jaioterria goresten dituztenak. Bestetan familia, nekazaritza-lana edo amodioa lantzen dituzte, gehienetan
gaztelaniaz
. Mendialdean, berriz, jotak euskaraz, edo euskaraz eta gaztelaniaz, kantatzen ziren
[2]
. Ekitaldian zati instrumental bat dago,
errondaila
batek egiten duena.
Jota kantu baten adibidea
Hitzak 4 bertsotan banatzen dira eta 3 errepikatu ondoren 7 osatzen dute, a, b, a, c, d, d, b saila eginez. Hona hemen adibide bat:
≪
|
La que en Navarra se canta
La jota mas brava jota
La que en Navarra se canta
Es un manojo de rosas
Que sale de mi garganta
Que sale de mi garganta
La jota mas brava jota.
|
≫
|
Musika nagusiki, 6/8 edo 3/4 konpasean idazten da eta batzuetan 6/4 konpasean ere bai
[2]
.
Egun nafar kulturarekin identifikazio estua izanagatik, Nafarroako jota ez da oso zaharra, eta XIX. mendean hasi zen Nafarroan agertzen. 1924an, grabatutako Nafarroako joten lehen diskoan, Pajes de Tafalla ospetsuek kantatuan, jotak ez du ia antzekotasunik letran, doinuan edo estiloan egungo jotekin.
Tuterako
Jose Maria Iribarren idazleak
Espainiako gaztelu askorekin konparatu zuen jota, adieraziz batzuek oso zahartzat ("mairuen garaikotzat") joagatik, ez zutela "bizpahiru mende baino gehiago".
[3]
Arturo Kanpionek
ez zuen jota oso estimutan, ezta garai hartako nafar intelektualek ere, oro har, bertakoa ez zelakoan; Kanpionek esplikatu zuenez (
Memorias de Sarasate
idazlanean), nafar boluntarioek Zaragozako setiotik ekarri zuten
Iberiar Penintsulako Gerran
, eta "eskualde askotan bertako euskal doinuak ordezkatu", baita "gure
txistu
eta atabal aintzatsuak ere". Gerra horretan sortu zela dioen teoria da egun onartuena. H. Wilkinsonek jaso zuen Nafarroako jotaren berri lehenengo aldiz (
1838
),
Sketches of Scenery in the Basque Provinces of Spain, with a Selection of National Music, arranged for Piano-forte and Guitar
bere idazlanean.
[3]
Raimundo Lanas izan zen Nafarroako lehen jotari ezaguna.
[3]
Ohikoa da Nafarroako hegoaldearen herrietan jota lehiaketak antolatzea, maila batzuk ezberdinduz: Gizonezko eta emakumezkoenak alde batetik, eta ume, gazte eta helduenak bestetik. Bestela, bakarka edo binaka abesteko aukera dute parte hartzaileek. Jotariek praka edo gona zuri, zinta gorridun
espartin
zuriak, gerriko gorri, alkandora zuri eta zapi gorri janzten dituzte.
Abuztuan, urtean zehar lehiaketaren bat irabazi duten txapeldun guztien artean
"Campeon de Campeones"
txapelketa antolatzen dute
Tafallan
.
Halaber,
Sanferminetan
(
Irunea
) ere tradizionala da jota-erakustaldiak antolatzea.
Jota abeslari ezagunen artean
Raimundo Lanas
"El ruisenor navarro" (
1908
-
1939
)
murilloarra
,
Jesus Molviedro
(
1919
-)
vianarra
eta Juan Zabalegi "
Juan Navarro
"
tafallarra
ditugu.
Faico y Josefina
,
Julian Arina
edo
Hermanas Flamarique
ere ospetsuak izan dira. Taldeen artean
Alma Navarra
(
≪
No te vayas de Navarra
≫
,
≪
Pamplona, perla del norte
≫
edo
≪
himno de Osasuna
≫
bertsionatu dituena),
Navarra Canta
edo
Montana y Ribera
azpimarratu ditzakegu.
Gaur egun
Tutera
,
Castejon
,
Martzilla
,
Cadreita
,
Bunuel
,
Ribaforada
eta
Cortes
herrietan musika mota honetako eskolak ditugu.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪La jota parlamentaria≫
Euskal Irrati Telebista
2019-11-16
(Noiz kontsultatua: 2019-11-19)
.
- ↑
a
b
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
Jota.
.
- ↑
a
b
c
(Gaztelaniaz)
Esparza Zabalegi, Jose Mari. (2012).
Vasconavarros: Guia de su identidad, lengua y territorialidad.
Txalaparta, 430-431 or.
ISBN
978-84-15313-41-0
.
.