Nafarroako Alderdi Popularra
(
gaztelaniaz
Partido Popular de Navarra
)
2008ko
urriaren 28an
Nafar Herriaren Batasunaren
(UPN) eta
Alderdi Popularraren
(PP) arteko akordioa apurtutzat jo ostean,
Espainiako Alderdi Popularrak
Nafarroan
birsortutako alderdia da,
[1]
PPren ordezkaritza Foru Erkidegoan.
2008ko
azaroaren 3an
, ordura arte UPNn egondako senatari
Jose Cruz Perez Lapazaran
, diputatu
Santiago Cervera
, eurolegebiltzarkide
Javier Pomes
eta bederatzi zinegotzi PPra pasa ziren.
[2]
Alderdia
1989an
sortu zen,
Aliantza Popularra
alderdiaren ordezko gisa. Alderdiko lehen presidentea
Jaime Ignacio del Burgo
zela,
Alderdi Demokrata Popularra
eta
Alderdi Liberala
batu zen Nafarroan.
1991n
, alderdi horiekin akordioa hautsi eta UPNrekin akordioa sinatu zuen PPk. Ordura arte Espainiako Alderdi Popularrak Nafarroan egitura propioa izan zuen.
Ordutik aurrera eta 2008ko urrira arte, aldiz, PPk ez zuen berezko egiturarik Nafarroa Garaian, leku hori UPNk betetzen baitzuen. PPren afiliatu eta kargu guztiak UPNra pasa ziren. Halaber, UPNren ordezkariak
Madrilgo Kongresu
eta
Senatuan
zein
Europar Batasuneko
instituzioetan, PPren barnean zeuden. Espainiako Alderdi Popularreko Zuzendaritza Nazionalean, UPNren ordezkari bat zegoen 2008ra arte, baina behatzaile gisa, hots, botorik emateko ahalmenik gabe.
2008ko urriaren 10ean, berriz, UPNk erabaki zuen abstenitzea PSOEren estatuko aurrekontuetan, PPren ohartarazpenei muzin egin ondoren.
[3]
Ondorioz,
Mariano Rajoyk
UPNko kritikoetan bilatu zuen Nafarroako Alderdi Popularra birsortzeko.
[4]
Bilaketa horretan,
Santiago Cervera
nabarmendu zen buruzagi lanetan hasteko; aldiz, 2012ko abenduan
Guardia Zibilak
atxilotu egin zuen
Jose Antonio Asiain
Nafarroako Kutxako
presidenteak jasotako mehatxuen kasuaren inguruan; ondorioz, utzi egin zuen Alderdi Popularra, baita tranpa jarri ziotela ere adierazi.
[5]
2022ko Espainiako PPren krisian,
Pablo Casado
alderdiko presidente baztertuak Hego Euskal Herrian eta, zehazki, Nafarroan izan zituen bere azken aliatu zintzoenetako batzuk azkeneraino,
Ana Beltran
nabarmenduz horretan.
[6]
2022ko abenduaren 4an, Alderdiak kongresua egin zuen Irunean,
Alberto Nunez Feijoo
alderdiko Espainiako buruaren partaidetzaz.
Javier Garcia
parlamentaria hautatu zuten presidente, Ana Beltranen ordez.
[7]
UPNko
Jose Javier Esparza
k eta alderdi horretatik kanporatutako
Carlos Garcia Adanerok
bat egin zuten kongresuan,
EH Bildu
eta
Pedro Sanchez
Espainiako presidentearen kontrako aldarrien artean.