Nafar Ateneoa
Nafarroa Garaiko
kultur elkartea da (
gaztelaniaz
,
Ateneo Navarro
). Estatutuetan jasota duen bezala, “kultura sustatu eta zabaldu nahi du bere agerpenetan”. 2021an bazkideak seiehun baino gehiago ziren.
[1]
Ateneoko Lehendakaritza eta Batzordea bazkideen artean eratzen dituzte. Hamahiru lagunek osatzen dute Batzordea, eta, interesik gabe, urtean berrehun bat jarduera antolatzen dituzte kulturaren hainbat arlotan. Guztira, 10.000 pertsona inguru parte hartzen dute. Gaur egun, Literatura, Giza Zientziak, Arte Plastikoak, Musika, Euskara, Zientzia, Zinematografia,
[2]
Bidaia kulturalak eta Gazteriaren Sustapena dira Batzordeak egituratzen dituen arloak.
[3]
[4]
Kultura plurala, librea, Nafarroan gertatzen denari lotua sustatu nahi dute, baina baita, beti, unibertsalari ere. Pertsonei beren bizitza zabaltzen eta aberasten, beren burua eta bizi diren mundua hobeto ulertzen laguntzen dien kultura.
Gizartearentzat lan egiten dute, publiko orokorrarentzat. Interesa duen edonorentzat antolatzen dituzte Jarduerak, gizarte osoarentzat, ez bazkideei bakarrik. Gero eta indar handiagoz ari dira lankidetzan beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin. Hilero, jarduera programatuak bazkideei postaz bidaltzen zaien buletin batean zehazten dira, baina, era berean, PDF formatuan eta sare sozialetan zabaltzen dira Foru Komunitateko kultur etxeen eta interesa duten pertsona guztien artean, bazkide izan ala ez.
[5]
Errepublika garaian sortu bazen ere,
Nafar Ateneoa
1985ean
hasi zen bere oraingo ibilbidean. Baina aurreko mendeko hogeita hamarreko hamarkadan etapa aktiboa izan zuen. Hasierako ekitaldia, 1932ko azaroan, "Esmaltes" hitzaldia izan zen,
Victoriano Juaristi
(Donostia, 1880 ? Irunea, 1949) lehen presidenteak emana . kultura errenazista handiko gizona izan zen bere interes eta jardueretan, lanbidez medikua izan baitzen, baina baita idazlea, pintorea, eskultorea, esmaltatzailea eta musikaria ere. 1936ko uztaileko altxamendu militarrak uztailaren 19an bertan amaitu zuen garai ateneistikoa. Gazteluko Plazako egoitza itxi eta bertako liburutegi baliotsua desegin zuten.
Franko jhil eta gero Ateneo Navarro / Nafar Ateneoa berriak sorrerako saioa egin zuen 1985eko martxoan. Bere lehen presidenteak,
Mariano Carlonek
, errepublikaren garaia ekarri zuen gogora. Eta estatutu berrien lehen artikuluak dio “Asociacion Ateneo Navarro / Nafar Ateneoa elkarteak izen bereko lehen elkartearen espirituan jarraitu nahi du”, 1932an eratu zenari aipamena eginez.
Hauek izan dira Ateneoko lehendakariak:
- 1985 ? 1991 Mariano Carlon Maqueda
- 1991 ? 1997 Vicente Madoz Jauregui
- 1997 ? 2000 Jose Luis Martin Nogales
- 2000 ? 2006 Emilio Echavarren Urtasun
- 2006 ? 2012 Celina Compains Iribarren
- 2012 ? 2015 Jesus Mª Arlaban Mateos
- 2015 ? 2021 Javier Torrens Alzu
- 2021 ?
Pedro Salaberri
Heptamerona
liburuaren euskarazko bertsioa sortzeko erronka
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
2020an
Nafar Ateneoak
eta
Booktegi
plataformak
Heptamerona
liburua euskaratzeko prozesu bati ekin zioten.
[6]
Heptamerona
(frantsesez
L'Heptameron
)
Margarita Nafarroako erreginak
idatzitako istorio bilduma bat da, 72 istorioz osatua.
1559an
argitaratu zen, egilea hil ondoren.
[7]
Frantsesez idatzi zuen Margaritak, badira itzulpenak hainbat hizkuntzatan.
Liburua frantsesez idatzi zuen Margaritak. Baziren itzulpenak gaztelaniaz, ingelesez eta beste hainbat hizkuntzatan. Ez, ordea, euskarazkorik, 2021era arte, nahiz eta baziren istorio solte batzuk euskaratuak lehen ere.
2020an, COVIDa zela-eta izandako itxialdian sortu zitzaion hainbat euskaltzaleri gogoa. Beharra. Itzaletan zen mundu ezezagun baten ur sakonetara jauzi egiteko premia. Tentazio gozoan murgiltzeko desira. Eta ekin zioten. desafioari.
[7]
[6]
Liburuan istorioak zortzi egunetan banatzen dira. Sendoa da liburua. Hizkera, edukiera eta sintaxi aldetik itzultzaileen trebezia probatzen duten horietakoa. Beraz, lana bideragarriago bihurtzearren, urtero atal baten itzulpena egitea erabaki zuten. Lasai ibiliz. Amore eman barik.
[7]
Jatorrizko liburuak dituen 72 kontakizunak zortzi liburukitan banatuta argitaratuko ziren.
[7]
[8]
[9]
2021ean burutu zuten lehenbiziko eguneko atala. Talde lana izan zen. Lehen hamar istorioek osatu zuten atala, aitzinsolasaz gainera.
Fito Rodriguezek
eta
Xabier Artola Zubillagak
itzuli zituzten, eta
Josu Zabaletak
gainbegiratu zituen gero. Azala berriz,
Uxue Pascualek
egin zuen.
[10]
Jendaurreko irakurraldian, Iruneko Kondestablearen jauregian Antolatu zuen
Nafar Ateneoak
, hirurogei lagun bildu zirela.
[11]
2022an itzuli zituen
Xabier Artola Zubillagak
bigarren eguneko 10 istorioak;
Itziar Diez de Ultzurrunen
esku egon zen, kasu honetan, gainberatzeko ardura.
Nafar Ateneoak
eta
Booktegik
2. liburuki euskaratu berriaren jendaurreko irakurraldi publikoa antolatu zuten, urriaren 29an Amaiurren.
[12]
[13]
[14]
[15]