Nadine Labaki
(
arabieraz
:
????? ????
;
Baabdat
,
1974ko
otsailaren 18a
)
libanoar
aktore eta zinema-zuzendaria da.
Aktore lanetan hasi zen eta 2007an zuzendu zuen aurreneko filmea,
Caramel
,
Cannesko Zinemaldian
aurkeztu zena. 2018ko
Capharnaum
filma
Oscar sarietarako
izendatua izan zen
[1]
, hori lortzen duen lehenengo emakumezko zuzendari arabiarra izan zen Nadine Labaki.
Labaki
Libano Mendiko eskualdean
jaio zen
maronita
familia batean. Gaztaroan
Libanoko Gerra Zibila
ezagutu zuen 1991an amaitu zenean 17 urte baitzituen
[2]
. Osaba
hakawatia
zuen, ipuin kontalaria, eta aitonak antzoki txiki bat zuen eta han zaletu zen Labaki zinemarekin. Libanoko
Studio El Fan
talent showean abiatu zuen aktore ibilbidea eta
Beiruteko
Saint Joseph Unibertsitatean ikus-entzunezko ikasketak egin zituen. Graduatzeko
11 Rue Pasteur
film laburra zuzendu zuen 1997an eta Parisko Arabiar Munduko Institutuak antolatzen zuen Zinema arabiarreko biurtekoan film labur onenaren saria eskuratu zuen.
1998an Parisen ezarri zen Caroline Labaki ahizparekin, hura ekoizlea
[3]
, eta Ekialde Hurbileko abeslarien bideoklipak eta iragarkiak egin zituen, eta hainbat sari eskuratu zituen. 2003rako ezaguna zen arabiar komunikabidetan eta
Nancy Ajram
abeslari libanoarraren
bideoklipak
zuzendu zituen. Bideotako batek polemika sortu zuen, "Akhasmak ah" ("Bai, borrokatuko dut zure aurka") bideoklipak, dantza sexualki iradokitzaileak agertzen zirelako
[4]
.
2005ean
Cannesko Zinemaldian
izan zen sei hilabetez eta
Caramel
filmea idatzi zuen bitartean. 2007an atera zen, Labaki zuzendari eta protagonista zela. Cannesen egin zuen estrenoa eta mundu mailan hainbat sari jaso zituen.
2011n
Et maintenant, on va ou ?
zuzendu zuen. Ekialde Hurbileko herrixka batean gerra garaian musulmanak eta kristauak daude, eta alde bietako emakumezkoak ahalegintzen dira gizonezkoak borrokan hasi ez daitezen
[5]
.
Torontoko Zinemaldian
film irabazlea izan zen
[6]
eta
Donostiako Zinemaldian
film europar onenaren saria jaso zuen, besteak beste
[7]
.
Nadine Labakiren film arrakastatsuena
Capharnaum
(
euskaraz
:
≪kaosa≫
) izan zen.
Oscar Sarietarako
izendatua izan baitzen
Nazioarteko film onenaren
atalean
[8]
. Filmerako musika
Khaled Mouzanar
senarrak konposatu zuen
[9]
.
Laburmetraietan agertzen hasi zen eta 2006an
Bosta
komedian aritu zen. Aktore lan garrantzitsuenak berak zuzenduriko filmetan egin ditu.
Urtea
|
Filma
|
Pertsonaia
|
Zuzendaria
|
Oharrak
|
2003
|
Ramad
|
|
Joanna Hadjithomas eta Khalil Joreige
|
Laburmetraia
|
2003
|
The Seventh Dog
|
|
Zeina Durra
|
Laburmetraia
|
2003
|
Non metrage Libanais
|
Nina
|
Wissam Smayra
|
Laburmetraia
|
2005
|
Bosta
|
Alia
|
Philippe Aractingi
|
|
2007
|
Caramel
|
Layale
|
Nadine Labaki
|
aktorea eta zuzendaria
|
2010
|
Stray Bullet
|
Noha
|
Georges Hachem
|
|
2010
|
The Father And The Foreigner
|
|
Ricky Tognazzi
|
|
2011
|
Et maintenant, on va ou ?
|
Amale
|
Nadine Labaki
|
aktorea eta zuzendaria
|
2013
|
Rock The Casbah
|
Miriam
|
Laila Marrakchi
|
|
2014
|
Mea Culpa
|
Alice
|
Fred Cavaye
|
|
2014
|
Rio, I Love You
|
Bere burua
|
Nadine Labaki
|
aktorea eta zuzendaria
|
2014
|
La Rancon de la gloire
|
Noor Bricha
|
Xavier Beauvois
|
|
2015
|
The Idol
|
|
Hany Abu-Assad
|
|
2018
|
Capharnaum
|
Nadine
|
Nadine Labaki
|
aktorea eta zuzendaria
|
2019
|
1982
|
Yasmine
|
Oualid Mouaness
|
|
2021
|
Costa Brava, Lebanon
|
Soraya
|
Mounia Akl
|
|
2022
|
Perfect Strangers
|
May
|
Wissam Smayra
|
|