Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarra
Eusko Itsas Gudarostearen
boua
zen.
1936ko
urrian
,
Agirre lehendakariak
Pasaiako
PYSBEren
lau
bakailao-ontzi
hartzeko agindua eman zion,
[1]
tartean
Vendaval
izenekoa.
Errepublikako
guda-ontziteriak
Vendaval
i
branka
n 101,6
mm
-ko
kanoia
eta zubian
metrailadore
bi jarri zizkion.
1936ko
abenduan
,
Vendaval
bakailao-ontzia
Nabarra
birbataiatu zuten.
1937ko
urtarrila
eta
otsailan
, jadanik
Nabarra
izena zuen ontziaren
txopa
n 101,6 mm-ko kanoia jarri zioten.
Itsasontziak 65,40
metroko
luzera eta 10,40 metroko zabalera zuen eta 10 - 11
korapiloko
abiadura ere har zezakeen.
Nabarrak
Eusko Itsas Gudarostean kapitain bakarra zuen:
Enrique Moreno
(
1936ko
urritik
-
1937ko
martxora
).
Nabarrak
misio nagusi bitan hartu zuen parte:
- 1937ko
martxoaren 5ean
, euskotar bouek
Canarias
gurutzaontzia
ri eraso zioten
Matxitxakoko itsas guduan
, eta euskotarrek
Nabarra
boua galdu zuten.
[2]
[3]
[4]
Nabarra
bouaren kapitaina, lehen ofiziala eta 32 gizon hil ziren, gainerako 20 gizon, batzuk zaurituak,
Canarias
ek hartu zituen.
Nabarra
ko gudariei haien ausardiagatik askatasuna eman zioten,
Canarias
gurutze ontziaren kapitainaren bitartekaritzari esker.
Literaturan,
Cecil Day-Lewis
irlandar
poetak Matxitxakoko itsas guduan aritutako gudarien omenez
Nabarra
izeneko poema idatzi zuen. Honela dio:
[5]
≪
|
Euskal lurraren gizonak
Bizkaiko golkoaren semeak
Bizitzari ospe mitikorik
eskatu ez zioten jende xehea.
Eta asko maite zutelako
bere garbitasun apalean
Nahiago zuen, bere bihotz latzetan
Hil errenditu baino.
|
≫
|
Baita ere, Mikel Begona
sopelaztarrak
eta Ricardo Sendra
argentinarrak
Mar de plomo
izeneko komikia idatzi zuten Matxitxakoko itsas batailari buruz.
[6]
2008an
,
Eusko Jaurlaritzak
esan zuen
Nabarra
bouaren kokalekua aurkitu zuela,
Bizkaiko golkoan
.
[7]
[8]
[9]
Baina gerora,
2008an
ere, aurkitutako hondarrak
Nabarra
bouarenak ez zirela, kargaontzi batenak baizik baieztatu zuten Kresala erakundeko urpekariek.
[10]