Wikipedia, Entziklopedia askea
Munroe Bergdorf
(
Londres
,
Ingalaterra
,
1987ko
irailaren 11
) britainiar emakumezko modelo transgenero, DJ eta
transexualen
aldeko eta
arrazakeriaren aurkako
ekintzailea da.
Ian Bergdorf jaiotza-izenaz, gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat izan du beti.
[1]
Aita jamaikarra eta ama ingelesa ditu. Oso nerabezaro gogorra bizi izan zuen, zeren eta hura zihoan gizonezkoentzako eskolan
bullyinga
eta jipoiak jasan baitzituen.
[2]
Ingelesa
ikasi zuen
Brightongo Unibertsitatean
. 24 urte zituenean genero
trantsizioa
egitea erabaki zuen eta DJ ikasteari ekin zion.
[2]
Trantsizioa egiten ari zenean bortxatu zuten. Nahiz eta salaketa jarri, poliziak ez zuen inoiz bere erasotzailea aurkitu. Eraso horrek aktibismoan gero eta gehiago engaiatzera eraman zuen.
[2]
2017ko abuztuan
L'Oreal Paris
kosmetika-etxearen Erresuma Baturako
All Worth It
izeneko kanpainaren irudi izan zen.
[3]
2017ko irailaren 1ean L'Oreal Parisek Bergdorf kanporatu zuen honek
Facebook
sare sozialean jarri zuen argitalpen polemiko batengatik, zeinean pertsona zurien arraza-indarkeria salatzen zuen.
[4]
Orduan, Bergdorfek esan zuen argitalpena testuingurutik atera zutela eta gaineratu zuen adierazpenok aurreko hilabetean zuri supremazistek
Charlottesvillen
egin zuten manifestazioaren aurkakoak zirela.
[5]
Gaur egun
Illamasqua
eta
Missguided
markentzat egiten du lan modelo.
[6]
Horrez gain, arrazakeria kutsua duen publizitatearen aurka dihardu.
[7]
Urtea
|
Filma
|
Rola
|
Oharrak
|
2016
|
Almost Saw the Sunshine
|
Rachel
|
Film laburra
|
2017
|
Fee
|
|
Film laburra
|