Mudejar
(
gaztelaniaz
mudejar
,
arabierazko
?????
mudajjan
,
"etxekotu"
)
Erdi Aroan
Iberiar penintsulako
musulmanek jasotako izena zen,
Errekonkista
ostean lurraldean geratu zirenak baina
kristautasunera
bihurtu gabekoak.
Islama
praktikatzen,
arabiera
erabiltzen eta euren ohiturak mantentzen utzi zitzaien.
Aljama
deituriko elkarteetan antolatzen ziren, autogobernu maila ezberdinekin, amore emate edo menderatze baldintzen arabera:
Balear uharteen
kasuan, erabateko esklabotza, beste kasu batzuatan, lurrera lotura
mirabetza
feudal baldintzetan.
Valentzian
, mairu
palierrak
deritzenak zeuden (erregearen babestuak), eta babes maila txikiagokoak (
decimati
eta
quintati
).
Mudejar gehienak, klase sozial apalekoak, ureztatze nekazaritzarekin (baratzak, ibarrak, terrazak magaletan...) lotura bereziko nekazariak ziren, edo artisau espezializatuak (igeltserotza, ehungintza lanbideak (
aker-larruak
,
zetak
...)). Denboraren igaroan, elkarbizitza eta tolerantzia baldintzak gogortzen joan ziren, elkarteen arteko harreman sozial eta ekonomikoak mugatzen; ohiko
harategien
banaketari (sakrifizio metodo berezian oinarritua), ezkontza misto eta harreman profesionalen debekua gehitu zitzaizkion.
Matxinada mudejarrak
ugariak izan ziren
XIII. mendetik
aurrera, eta toki batzuen despopulazioa eragin zuten (Guadalquivir ibaiaren ibarra, Alikante iparraldea), beste batzuetan mantendu egin ziren arren, batez ere ekialdean, Gaztelakoan (Murtzia) zein Aragoikoan (Valentziako erresumaren gainontzekoa -
Denia
,
Xativa
,
Segorbe
- eta baita
Ebroren
aranean ere -
Borja
,
Tarazona
,
Oska
,
Teruel
,
Zaragoza
,
Calatayud
-).
Erdi Aroaren
amaieran,
Aragoiko Koroako
biztanleriaren %11 osatzen zuten.
Granadako Gerrak
(
1482
-
1492
), mudejar kontzeptua, behin betiko, penintsulako musulman guztientzat hedatu zuen. Hasiera batean, amore ematearen baldintzek, bertan jarraitzea eta euren erlijioa praktikatzen jarraitzea uzten zien, baina kristauek, adostutako baldintzen bete ez izanak, lehen gatazkak eragin zituen.
Albaicingo matxinadatik
eta
Granadako mudejarren matxinadatik
1499an
,
1502ko
dekretuagatik, kristautasunera bihurtzera behartuak izan ziren, honela,
morisko
deitzera pasatuz, guzti hau gora-behera, legez kanpo, euren erlijioa praktikatzen jarraitu zuten arren, baita euren ohitura ezberdinekin ere.
1568ko
Alpujarretako matxinadak
, granadarrak Gaztelan zehar sakabanatuak izatera eraman zuen (ez hala penintsula ekialdekoak), baita gizartean barneratuak izateko ezinezkotasunera ere, eta, pirata
berbereekin
eta
Otomandar Inperioarekin
zuten adostasunaren susmoak,
1609an
,
moriskoak kanporatzeko
erabakira eraman zuen.
Arte mudejarrak
, eraikin kristauetan, estilo hispano arabiarreko eragin, elementu (
ferra arkua
) edo material hispano-arabiarrak edo
arte hispano-arabiarra
aplikatzean zetzan, bertako gertakari bat zelarik, eta soilik hispaniarra, tradizio andalusiarreko igeltserotza lanean oinarritua material zehatzekin (
adreilua
,
azulejoa
,
kasetoiduran
ikusitako zura).