Muddus Parke Nazionala

Koordenatuak : 66°54′N 20°10′E  /  66.900°N 20.167°E  / 66.900; 20.167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Muddus Parke Nazionala

Muddusfallet ur-jauzia.
Kokalekua   Suedia
Azalera 493.4 km²
Sorrera 1942 (1984an handitua)

Muddus Parke Nazionala ( suedieraz : Muddus nationalpark ), Suedia iparraldeko parke nazional bat da, Gallivare udalerrian dagoena, Norrbottengo konderrian . UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Laponiako eskualdearen barnean dago.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Mudduseko lautada ( Muddusjaure ) hartzen du parkeak. 385 metrotako garaieran dagoen goi-ordokia da. Muino isolatu batzuk ere baditu, altuenak Sor-Stubba (661 m) eta Storvuosmo (650 m). Hegoaldean Lulealven ibaiak arroilak eta labarrak eratzen ditu. Eremu honetan Muddusfallet ur-jauzia aipatzekoa da.

Baso zaharrak eta zohikaztegiak tartekatzen dira parkean. Suediako pinurik zaharrena ere bertan aurkitu da, 710 urteko adina duela estimatu baita.

Iruditegia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


66°54′N 20°10′E  /  66.900°N 20.167°E  / 66.900; 20.167