한국   대만   중국   일본 
Msabbaha - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Msabbaha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Msabbaha
janari
Materialak tahinia
Osagaiak txitxirioa eta tahinia

Msabbaha ( arabieraz : ?????‎ ) edo mashausha [1] , Ekialde Hurbilean hain zabaldua dagoen hummus ezagunaren aldaera bat da, Libano eta Palestinakoa. Galilean mashausha ere esaten diote.

Osagaiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Msabbaharen eta hummusaren arteko desberdintasun nagusia testura da [2] . Hummusean ez bezala, garbantzuak ez dira txikitzen, osorik uzten dira, baina, hummusa bezala, pita ogi freskoarekin jaten da [3] .

Plateraren oinarria balila da: garbantzuak uretan egosita, kumino, perrexil xehatu eta limoi-zukuarekin. Batzuetan pinazi frijituak ere botatzen dira balila horretan. Beste osagai batzuk tahini eta baratxuri xehatua dira.

Damaskoko aldaera batean, garbantzuak eta tahini gurin urtuarekin, granada edo limoi-zukuarekin eta pistatxo edo pinaziekin nahasten dira [4] . Libanon, masabaha edo mashawsha esaten zaio horri, eta saltsa minarekin zerbitza daiteke beste jaki batzuekin batera. Ontziratuta ere saltzen da.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Ingelesez) Marks, Gil. (2010). Encyclopedia of Jewish Food. Wiley ISBN 9780470943540 . .
  2. (Ingelesez) Bergum, Vidar. (2021-02-18). ≪Msabbaha ? Middle Eastern style warm chickpeas with tahini sauce≫ A kitchen in Istanbul (Noiz kontsultatua: 2023-11-08) .
  3. (Gaztelaniaz) ≪Pan de pita y msabbaha, el hummus de invierno≫ El Amasadero 2021-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08) .
  4. (Ingelesez) Grehan, James P.. (2011-07-01). Everyday Life and Consumer Culture in Eighteenth-Century Damascus. University of Washington Press ISBN 978-0-295-80163-6 . (Noiz kontsultatua: 2023-11-08) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .