- Artikulu hau gailu mekanikoari buruzkoa da; ibailgailu gaitzat duena beste hau da: ≪
Motozikleta
≫
Motorra
(
latinetik
m?tor
, "eragilea"/"mugitzailea")
energia
ez-mekanikoa (adibidez
eolikoa
,
kimikoa
,
elektrikoa
,
termikoa
)
energia mekaniko
bihurtzen duen gailua da.
Hainbat mota daude, ohikoenak:
- Errekuntzako motorrak
edo
motor termikoak
,
lana
energia termikotik
lortzean. Bero iturri batetik beroa jaso eta energia hori energia mekaniko erabilgarri bihurtzen duen tresna. Beroaren energia iturri askotatik lor daiteke: energia kimikotik, energia nuklearretik eta bestelakoetatik. Motor termikoak bi eratakoak izan daitezke:
- Barne-errekuntzako motorra
. Karburatzailean gertatzen den errekin (gas edo jariakin nahasketa) baten erreketaz mugitzen den motor mota. Eztanda motorretan gasolina (maizenik erabiltzen den errekin mota) eta aire nahasketa zilindroaren barnean estutzen da enboloaren bidez; orduan bujia batean sortzen den txinpartak eraginda motorra mugituko duen nahasketa erretzen da. Mota askotakoak dira, baina ezagunenak aldikako motorrak dira; horietan errekuntza zilindro deritzen kamera itxietan izaten da. Aldikako motorrak, erregaia pizteko erabiltzen den sistemaren arabera, eztandako motorretan eta errekuntzakoetan bereizten dira. Bada beste mota bat, erdi-diesel deitua. Eztanda motorra Otto-ren motor izenaz ezagutzen da, eta errekuntzako motorrari diesel motorra ere esaten zaio.
- Diesel motorra
. Konpresioz pizten den barne errekuntzako motorra. Ez du ez karburatzailerik ez bujiarik; errekina zilindroan izaten den aire estutuaren gainean isurtzen da tantaka. Olio astuna erabiltzen du errekin gisa, gas-olioa alegia, eta lau aldiko diesel ziklo batez ibiltzen da. 1892. urtean eskuratu zuen R. Diesel alemaniar asmatzaileak lehen patentea.
- Kanpo-errekuntzako motorrak
: isurkariak motorraren kanpoaldean den galdara batean berotzen dira; lurrunezko makinak adibidez mota honetako motorrak dira. Errekuntzaren ondorioz eratzen diren gasek isurkaria berotzen dute (ura edo lurruna)
- Motor elektrikoa
. Energia elektrikoa zuzenean erabil daitekeen energia mekaniko bihurtzen duen tresna. Gehienetan motor horiek estator edo zirkuitu eragile finko batez eta errotor edo zirkuitu eragile mugikor batez osaturik daude.
- Indukziozko motorra. Korronte alternoaz higitzen den motorra.
- Aldikako korronteko motorra. Motor elektrikoa, korronte alternoak sortzen dituen
eremu magnetikoek
sorturiko indarrak erabiliz, korronte alternoaren energia elektrikoa energia mekaniko bihurtzen duena.
- Motor unibertsala. Korronte alternoaz zein korronte jarraiaz mugitzen den motorra.
- Erreakzio motorra
. Sortzen dituen gasak kanporatuz mugitzen den motor mota.
- Motor eolikoa. Haizeaz higitzen den motor mota.
Teknologiaren
historian,
gizakiak
hainbat modu izan ditu
energia iturriak
sortzeko. Gai hau garatzen joan zen heinean, erabiltzen ziren moduak gero eta hobeak izan ziren. Honela,
lepoko
obalatua zuen arnesetik, motorretaraino heldu ahal izan zen.
Lehenengo iturria, zalantza barik, norberaren gorputza izan zen. Inguruko
animaliei
begiratuz, haien indarra erabili zitekeela konturatu ziren, eta gurdi-
abereak
erabili zituzten.
Abereak
gurdiei nahiz beste edozein kargari lotu ahal izateko,
lepoko
obalatua zuen arnesa erabiltzen hasi ziren VIII. mendeko amaieran. Honen bidez,
animalien
indarra lau aldiz handiagotzen zen. Antzinatean bi
lepoko
bereizten ziren:
- Jarraitzeko arnesa: Limoaz borrokatzeko erabiltzen zena.
- Txirikordadun arnesa: Txirikorden bidez lotuta edo moztuta egoten zena.
Nekazaritzarako
, produktuak
ureztatzea
oso garrantzitsua zen eta izugarrizko lana izaten zen txanbilak banan banan betetzea eta
ureztatzen
ibiltzea. Lan hori aurrezteko,
gurpil
handia izenekoa eraiki zen (berorren zati bat
uretan
sartuta zegoen), eta kanpoaldean txanbilak lotu zitzaizkion.
Gizaki
edo
animalien
indarraz baliatuz biratzen zuen eta txanbilak
urez
betetzen joaten ziren. Modu honen bidez,
nekazaritzak
aurrerapen ikaragarria izan zuen.
- Gurpil
hidraulikoa edo turtukia.
Energia
gisa
ura
baliatzea ez zen
Erdi Aro
arte hedatu. Hala eta guztiz ere, badira testigantza arkeologikoak eta idazkiak
ura
indar
eragile gisa Antzinarotik erabiltzen zela erakusten dutenak. Jadanik K.a 25. urtean, Vitrubiok
gurpil
bertikaldun errota bat deskribatzen zuen sistematikoki. Hasiera batean,
ura
goititzeko egina zen tramankulua, laster mugimendua
energia
bilakarazteko gai izan zen. Aitzindari teknologiko hori benetako iraultza izan zen
gizakiarentzat
, geroago lurrunarekin,
elektrizitatearekin
edo
energia
atomikoarekin gertatuko zen bezalaxe.
Ur
-
errota
hedatzea Behe Inperio
Erromatarraren
eskulan eskasiarengatik izan zitekeen, eta VIII. eta IX. mendeen inguruan errotu zen, bereziki
Iberiar penintsulan
;
musulmanek
egokitu eta hobetu zituzten emaitza ezin hobeekin.
Nafarroako
errota
hidraulikoei buruzko lehenbiziko idatzizko erreferentzia 841-842. urteetakoa da; izan ere, orduan gaur egungo
Erribera
aldeko zenbait
errota
borroka
musulmanetan
suntsitu zituztela azaltzen baita.
Asmakizun horietako oinarrizko elementu teknikoa
gurpil
hidraulikoa edo
machinaria molae aquariae
da. Leku-espazio batean edo bestean kokatua egoteak funtsean bi motako errotak bereizten ditu, eta honako desberdintasun hauek daude:
- Gurpil
horizontalduna,
errota
hidrauliko gehienak bezala, izan ibairako izan marearako, agorraldi handietarako nahiz emari gutxikoetarako aproposak:
- Kanalduna edo anteparaduna (urtegia)
- Kuboduna (ur-biltegia)
- De regolfo
(gurpila presiozko ganbera batean dago)
- Gurpil
bertikalduna
(errotak) (
ur
iraunkorreko erregimenerako makineria behar dute):
- Grabitaziozkoak
(
ura
bere indarrez erortzen da eta
gurpilaren
goitiko aldea kolpatzen du).
- Ur
gainekoak edo korrontearen indarraz mugitzen direnak.
Ur
fluxuaren aurkako zentzuan ematen dute buelta (ontzietako errotetan nahiz
zubikoetan
bezala).
1826.urtean, Beniot Fourneyron izeneko ingeniari frantses gazteak (1802-1867) diseinu lehiaketa irabazi zuen lehenengo turbinarekin, eta 6.000 libera irabazi zituen. Ordutik hona izugarrizko garapena izan da eta
energia
lortzeko modu bikaina denez gero, gaur egun
energia
elektrikoa sortzeko erabiltzen da batez ere; zentral hidroelektrikoetan hain zuzen ere.
Nabigazioan haizea erabiltzea, agian,
energia
aprobetxatzeko lehenengo moduetakoa izango zen. Ondoren,
errotak
mugitzeko VII. mendean hasi ziren
haizea
erabiltzen.
Europan
, berriz, horri buruzko lehenengo aipamenak XII. mendekoak dira.
Gaur egun,
haize-energiaren
erabilera nagusia elektrizitatea sortzea da.
Sorgailu eoliko
edo haize-errotek, haizearen
energia zinetikoa
erabiliz,
sorgailu elektriko
baten ardatza birarazten dute
palak
birarazita.
Aerosorgailuak norberaren erabilerarako izan daitezke, edo
sare elektriko
orokorrera konektatuta egon daitezke.
70eko hamarkadako
petrolio
-krisiaren eraginez hasi ziren haize-
energiaren
ustiapenaren inguruko ikerketa sakonak. Eta azken urteotan izugarrizko garapena izan du. Gaur egun,
energia
berriztagarrien % 33
energia
eolikotik dator.
Energia
mota hau ekoizteko dauden parke eolikoen kokapenaren arabera, bi motatakoak desberdindu ahal ditugu:
- Itsasoko
energia
eolikoa:
haizeak
gogor jotzen duen tokietan jartzen dituzte
errotak
itsasoan, ur gainean.
- Lurreko
energia
eolikoa:
haizeak
gogor jotzen duen tokietan jartzen dituzte
errotak
,
mendi
inguruetan edo goi-lautadetan gehienbat.
Galileoren eta Newtonen (1642-1727) lanetan oinarrituz, Zientziarekin azalpenak lortzen saiatzen hasi ziren. Horren ondorioz, Teknologia sortu zen; Teknologian, Zientziaren ikuspegitik ikertu eta babesten ziren ekintza tekniko guztiak.
Ekintza teknologiko hau honetan oinarritzen da: zientzia esperimentaletan izandako arrakasta nahiz porrot teknikoen azalpenak bilatzean (zientzia esperimentalak filosofia natural izenarekin ezagutzen ziren orduan); ekintza teknikoaren bidez, gainera, azalpen horiek berrikuntza teknikoak proposatzeko aplikatu ziren. Horri guztiari esker, Zientziak eta Teknikak aurrerakada itzela izan zuten, eta makinen garapena ere izugarria izan zen.
Gaur egun, motorren erabilera guztiz ohikoa da teknologiaren edozein arlotan:
automobilismoan
,
motoziklismoan
,
informatikan
,
etxetresna elektrikoetan
...