Wikipedia, Entziklopedia askea
|
Artikulu honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
Moskuko Printzerria
,
Moskovia
[1]
(
errusieraz
:
Княжество Московское
,
translit.
:
Kniazhestvo Moskovskoe
) edo
Moskuko Dukerri Handia
(
errusieraz
:
Великое Княжество Московское
,
translit.
:
Velikoe Kniazhestvo Moskovskoe
),
XIV. mendetik
XVI. menderaino
existitu zen errusiar estatua izan zen.
Moskuko Printzerri Handia
, hala aipatua baita errusiar dokumentuetan,
Kieveko Rusaren
oinordekoa izan zen bere iparraldeko lurraldeetan, eta
Errusiar Tsarerriaren
aurrekaria; eta Errusiar Tsarerria, berriz,
Errusiako Inperioaren
aurrekaria izan zen.
Mongolen Inperioak
Kieveko Rusaren
lurrak inbaditu zituenean,
Mosku
Vladimir-Suzdalgo Printzerrian
zegoen eta
Txinarako
bidean kokatutako garrantzi handirik gabeko herritxo bat baino ez zen. Mongolek Mosku
1238ko
neguan erre zuten arren, basoz betetako bazter urrun batean egoteak, mongolen okupazioarekiko nolabaiteko segurtasuna eman zion herriari. Horrez gain,
ibai
ugarik, inguruko hiru itsasoetarako,
Baltikoa
,
Beltza
eta
Kaspiarra
, sarbidea eman zioten.
Moskutar estatuaren eraketarako are garrantzitsuagoa izan zen printze handinahi, buruargi eta zortedunen gobernua. Moskuko lehen printzea,
Daniel I.a Moskukoa
edo Daniel Aleksandrovitx izan zen,
1302
-
1303an
gobernatu zuena, eta printzerria bere familiarentzat,
ruriktarrenzat
ziurtatu zuena. Bere semea izan zen
Ivan I.a Errusiakoak
(
1325
eta
1341
artean errege izan zena),
Ivan Kalita
(
Ivan diru poltsa
) deitua, lider mongolengandik
Vladimirren Printze Handia
titulua jaso zuen. Modu estuan lan egin zuen mongolekin, beste errusiar printzerri batzuetatik zergak bilduz. Harreman honen ondorioz, itzal handia lortu zuen eskualdean, batez ere Moskuren etsai nagusi zen
Tverren
gainean.
1327an
Eliza Ortodoxoa
Vladimirretik
Moskura aldatu zen, Printzerri berria handiagotuz.