Shri Morarji Ranchhodji Desai
, ezagunagoa
Morarji Desai
gisa (
Bhadeli
,
Gujarat
,
Britainiar Raj
,
1896ko
otsailaren 29a
-
Mumbai
,
India
,
1995eko
apirilaren 10a
), indiar politikaria izan zen.
Mumbaiko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, funtzionario gisa hasi zen lanean,
1918an
.
Gandhiren
ideia nazionalisten jarraitzaile izanik,
1930ean
, lantokia utzita, independentziaren aldeko borroka zibilari lotu zitzaion. Hori zela eta, preso sartu zuten, bost aldiz gutxienez, 1930 eta 1940 bitartean.
Ondoko urte gatazkatsu haietan,
Mumbaiko
administrazioan lan egin zuen, eta
1942an
sailburu izendatu zuten.
1956an
, Indiako gobernuak Merkataritzako eta Industriako ministro izendatu zuen, eta
1963
. urtera arte eutsi zion karguari, dimisioa aurkeztu zuen arte.
1967an
, gobernuan parte hartu zuen ostera, lehen ministrorde gisa, baina 1969an utzi zuen kargua,
Indira Gandhiren
Kongresuko Alderdiaren oposizioa gidatzeko.
1975ean
, Indira Gandhik larrialdiko gobernua ezarri zuenean, atxilo hartu zuten bere jarduera politikoarengatik, eta kartzelan sartu zuten.
1977an
kartzelatik irten zenean, lau alderdi txiki batu zituen Janata alderdi kontserbadorean, eta, bi hilabete geroago, hauteskundeak irabazi zituen. Garaipen horrekin, Indira Gandhiren lekua hartu zuen, Indiako Lehen ministro gisa, Indiaren independentziaz geroztik Kongresuko Alderdiko kide ez zen aurrena. Bi urte geroago, 1979ko uztailaren 15ean, Janata koalizioko kideen arteko tirabirek eta zentsura-mozioaren mehatxuak karguaren dimisioa ematera behartu zuten. Harrezkero, jarduera politikoa ere alde batera utzi zuen.