Montesquieu
|
---|
|
1728ko
urtarrilaren 5a
-
1755eko
otsailaren 10a
←
Louis de Sacy
(en)
-
Jean-Baptiste Vivien de Chateaubrun
(en)
→
|
|
Jaiotzako izen-deiturak
| Charles-Louis de Secondat
|
---|
Jaiotza
| La Bredeko gaztelua
,
1689ko
urtarrilaren 18a
|
---|
Herrialdea
|
Frantziako Erresuma
|
---|
Lehen hizkuntza
| frantsesa
|
---|
Heriotza
| Paris
,
1755eko
otsailaren 10a
(66 urte)
|
---|
Hobiratze lekua
| Church of Saint-Sulpice
(en)
|
---|
|
Ezkontidea(k)
| Jeanne de Lartigue
(en)
|
---|
Seme-alabak
| |
---|
|
Heziketa
| College of Juilly
(en)
Lycee Saint-Louis
|
---|
Hizkuntzak
| frantsesa
|
---|
|
Jarduerak
| filosofoa
,
idazlea
,
eleberrigilea
,
soziologoa
,
abokatua
,
epailea
,
entziklopedista
,
historialaria
,
politikaria
eta
legelaria
|
---|
Lan nabarmenak
| |
---|
Jasotako sariak
| |
---|
Kidetza
| Frantses Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Royal Society
Academie de Stanislas
(en)
|
---|
Genero artistikoa
| gutun eleberria
saiakera
|
---|
|
Erlijioa
| katolizismoa
|
---|
|
|
|
Charles Louis Secondat, La Bredako jauna eta Montesquieu baroia
(
La Breda
,
1689ko
urtarrilaren 18a
-
Paris
,
1755ko
otsailaren 10a
)
Ilustrazio
garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ilustrazioaren mugimenduko filosofo eta saiakeragile garrantzitsuenetakoa. Ospetsua da berak egituratu zuelako
botereen banaketaren
teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko
konstituzio
ugaritan ezarria.
Haren pentsamendua Ilustrazio frantsesaren
izpiritu kritikoaren korrontean
sartuta dago. Korronte horren ezaugarri nagusiak hauek dira: tolerantzia erlijiosoa, askatasunaren bilaketa eta zoriontasunaren kontzeptu zibikoa. Hala ere, berak ez zituen jarraitu abstrakzioa edota
metodo deduktiboa
baztertzen zuten korronte horretako beste egile batzuek. Horrela, konstituzio ingelesaren zabaltzailea eta botereen banaketaren teoriko izanda,
Lockeren
pentsamendutik hurbil zegoen, eta
Persiar gutunak
liburuan idatzitakoarekin,
Saint-Simonen
pentsamenduarengandik hurbil; baina, betiere, bazituen bere ezaugarriak eta berezko izaera.
1689ko urtarrilaren 18an jaio zen
La Bredeko gazteluan
,
Bordeletik
(
Frantzia
) kilometro gutxira. Aita
Jacques Secondat
eta ama
Marie-Francoise Pesnel
izan zituen. Bere familia
kaparea
zen. Jaio zen urte horretan ezarri zuen parlamentu ingelesak
monarkia konstituzionala
Ingalaterran
,
Bill of Rights
idatziaren bitartez. Frantzian, berriz,
Luis XIV.ak
erregearen
botere absolutua
finkatu zuen bere erreinaldi luzean zehar, nahiz eta bere heriotza gertatu zenean
1715ean
, krisia eta herriaren haserrea agerian geratu ziren.
Montesquieu-k
Juilly
-ko Oratoria Eskolan ikasi zuen eta, ondoren, familiako ohitura zen moduan
Zuzenbidea
egin zuen
Bordeleko Unibertsitatean
lehenengo eta azkenik
Parisen
. Paris hiriburuan bertako intelektualekin harremanak hasi zituen.
Aita hil zitzaionean
1714an
, La Bredera itzuli zen eta
Bordeleko Parlamentuan
kontseilari
aritu zen. Osaba zuen Montesquieu baroiaren babespean geratu zen eta osaba hiltzean haren ondasunak, baroi titulua eta Parlamentuko Presidente kargua (
1716
-
1727
) jaso zituen.
1715ean
Jeanne Lartigue
-rekin ezkondu zen.
Garai horretan zehar, Bordeleko Zientzien Akademiako kide zela, zenbait ikerketa lan aurkeztu zituen
giltzurrunei
buruz,
grabitateari
buruz eta
oihartzunari
buruz.
Azkenik, zeukan
magistratu
lanak aspertu egiten zuen eta, ondorioz, kargua saldu zuen eta Europan zehar bidaian aritu zen, herrialdeen ohiturak eta erakundeak aztertuz.
1775eko otsailaren 10ean hil zen Parisen. Bere eragina funtsezkoa izan zen bi gertakari historiko hil eta oso gutxira gertatu ziren: Estatu Batuen sorrera ekarri zuen
iraultza
, eta
Iraultza frantziarra
. Ez zituen Montesquieuk ikusi, baina bateko zein besteko politikari eta eragileek sarri aipatu izan zuten,
Montesquieu-k
John Locke
-ren botere banaketari buruzko ideiak garatu zituen.
Legeen espirituaz
lanean argi uzten zuen, ingelesen erakunde politikoei zien miresmena eta bertan baieztatu zuen legea zela Estatuaren kontzeptu garrantzitsuena.
Persiar gutunak
1721ean
argitaratu zituen 32 urterekin eta garai hartako gizarte frantsesean (erregentziaren urteak ziren) arrakasta izugarria izan zuen.
Akademia Frantsesean sartu zen
1727an
eta
1729an
Ingalaterrara
joan zen eta
Royal Society
-ko kide bihurtu zen. Ingalaterran egin zituen hiru urteak ezinbestekoak izan ziren bere garapen intelektuala gertatzeko.
1739an
erromatarrei buruzko entsegua argitaratu zuen.
Legeen espirituaz
Geneban
argitaratu zen
1748an
. Bi urte geroago, lan horri jansenistek eta jesuitek egindako kritikei erantzuteko,
Legeen espirituaz defendatuz
argitaratu zuen, baina Elizak debekatutako liburuen zerrendan sartu zuen.
Bi dira gizarteak aztertzeko Montesquieu-k egin zituen ekarpen originalak egile askoren arabera:
- Montesquieu-k gizartearen errealitatea zientifikoki azaltzeko
metodo analitikoa
eta
positibista
erabili zituen. Alegia, soilik deskribatu beharrean, datuak taldekatzen eta tipoak sortzen saiatu zen.
- Gertaera sozialak gertatzen diren moduan gertatzeko, arrazionalki interpretatu daitekeen ordena eta arrazoi bat existitzen dela uste zuen eta, ondorioz, erantzun soziologikoa ematea posible dela, gertaera ustez hain anitz eta desberdinentzat.
Liberalismoaren
bultzatzaileetako bat izan zen eta, esan bezala,
botereen banaketaren teoria
eratu zuen;
botere legegile
a,
botere judizial
a eta
botere betearazle
a bereizteko beharraz jardun zuen.
Goian aipaturiko
Legeen espirituaz
1748ko lanean dago Montesquieurengandik ezagutzen dugun ideia politiko hedatuena,
botere-banaketarena
. Pasarte honetan definitu zuen botere banaketa:
≪
|
Estatu
bakoitzean, hiru
botere
mota daude: botere legegilea, jendeen zuzenbideari dagozkion gaien botere betearazlea, eta
zuzenbide zibilari
dagozkion arazoen botere betearazlea.
Lehenaren bidez,
printzeak
edo magistratuak legeak egiten ditu aldi baterako edo betiko, eta egindakoak zuzentzen edo indargabetzen ditu. Bigarrenaren bidez,
bakea
edo
gerra
egiten du, enbaxadak bidali edo jaso, segurtasuna ezarri eta inbasioei aurre egiteko neurriak hartu. Hirugarrenaren bidez, delituak zigortu edo partikularren arteko gorabeherak epaitzen ditu. Azken horri epaitzeko boterea deritzo, eta besteari, estatuaren botere betearazlea, besterik gabe (...).
Galdua legoke dena, baldin pertsona batek edo nagusien,
nobleen
nahiz herriaren gorputz batek hiru botereak balitu: legeak egitekoa, ebazpen publikoak exekutatzekoa, eta partikularren arteko delituak eta gorabeherak epaitzekoa (...).
|
≫
|
?Mostesquieu baroia, "Legeen espirituaz" (moldatua), 1748
|
Gerora, laburtu izan da hirutasun hau triada edo hiruko politiko gisa, hiru adarren definizio orokor hauekin:
- Botere legegilearen
adarra, legeak sortzeaz eta indarrean dauden legeak aldatzeaz edo indargabetzeaz arduratzen dena.
- Botere betearazlea
, exekutiboa, legeak betetzen direla ziurtatzeaz arduratzen dena; politikak sortzea eta politikak nola gauzatzen diren aukeratzea barne hartzen du.
- Botere judiziala
, legea interpretatzeaz eta egoera zehatzetan legea aplikatzeaz arduratzen dena.
- Les causes de l'echo
- Les glandes renales
- Essai sur le gout
(
1757
)
- La cause de la pesanteur des corps
- La damnation eternelle des paiens
(
1711
)
- Systeme des Idees
(
1716
)
- Lettres persanes
(
Persiar gutunak
1721
)
- Le Temple de Gnide
(
1724ko
poema liburua)
- Arsace et Ismenie
(
1730eko
eleberria)
- Considerations sur les causes de la grandeur des Romains et de leur decadence
(
1734
)
- De l'esprit des lois
(
Legeen espirituaz
1748
)
- La defense de ≪L'Esprit des lois≫
(
1750
)
- Pensees suivies de Spicilege
- Le flux et le reflux de la mer
- Memoires sur la fievre intermittente
- Memoires sur l'echo
- Les maladies des glandes renales
- La pesanteur des corps
- Le mouvement relatif
- Le Spicilege
- Pensees
- Montesquieu,
Persiar gutunak
, Literatura unibertsala 38, Euba, Ibaizabal, [itzultzailea, Patri Urkizu],
ISBN 978-84-7992-569-8
.
- Montesquieu,
Gutunak
, Mikoleta, Bilbo, Desclee de Broker, 1998 [Manu Erzillaren moldapena],
ISBN 978-84-330-1323-8
.
- Montesquieu,
Legeen espirituaz
, Pentsamenduaren klasikoak, Bilbo, Klasikoak, 1999 [euskaratzailea, Inaki Inurrieta ; berrikuslea,
Jon Arrieta
; hitzaurregilea, Carmen Iglesias], 2 liburuki,
ISBN 978-84-88303-36-X
.