Wikipedia, Entziklopedia askea
Mogambo
1953ko
John Ford
estatubatuar
zinema zuzendariaren
abenturazko
drama
filma
bat da.
Wilson Collison
idazlearen izen berdineko
Mogambo
eleberrian oinarritua dago. Filma honetan
Clark Gable
,
Ava Gardner
,
Grace Kelly
eta
Donald Sinden
aktoreak antzeztu zuten.
Vic Marswell (
Clark Gable
) safariak antolatu ohi dituen ehiztari bat da. Hotek txiki batean Eloise Kelly (
Ava Gardner
) izeneko emakume eder bat dago, Vicek harekin harreman bat hasi delarik. Bitartean, askatasunean dauden gorilak filmatzeko Vicen zerbitzuak kontratatu berri dituen estatubatuar senar-emazte bikote bat ere etorri da. Emaztea (
Grace Kelly
) ehiztariaren izaera helduaz txundituta gelditu eta hartaz txora-txora eginda maiteminduko da. Era berean, emaztean beretaz maitemindua dagoela jakitean Vicek atsegin izan eta hartaz maitemindua dagoela ere usteko du. Eloise Kellyk egoera hau jeloskor, mindua eta sinisgaitz ikusiko du. Itxura guztien arabera, bi bikoteen arteko harremanak denbora gutxian apurtu egingo direla dirudi.