Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladimir Lenin
mitin batean hizlari. Ondoan,
Leon Trotski
eta
Lev Kamenev
. 1920.
Mitin
a, ?ingelesetik,
meeting
hitzatik? inportatutako
anglizismoa
da, eta batzar publiko batzuei egiten dio erreferentzia, batzarrak non
diskurtso gogatzaileak
egiten diren, normalean
politikaren
alorrean.
Mitinetan diskurtso politiko egin ohi dira, baina hedapenaz, beste batzar mota batzuei ere mitin esaten zaie. Mitinetan batzuetan estrategia politikoei buruz hitz egiten da, aldarrikapenak egiten dira, azalpenezko diskurtsoak eta orokorrean ideia politiko jakin batzuk dituzten jarraitzaileentzat limurtzaileak izan daitezkeen proposamenak egiten dira. Mitinen helburua jarraitzaileen fideltasunari eustea edota "bezero" berriak lortzea izaten da. Helburua izan daiteke, baita, mitinak
hedabideetan
oihartzuna izatea eta balizko
boto-emaileak
mobilizatzea.
Estrategia politikoaren arabera, XVIII. eta XIX. mendeetan izan ziren mugimendu politiko guztien genesi instrumentalean aurkitzen ditugu mitinak.
Gure egunetaraino iritsi den batzar mota dira.
Hauteskunde kanpainetan
maizago egin ohi dira.