Miren Josune Tolaretxipi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Josune Tolaretxipi

Bizitza
Jaiotza Donostia , 1926
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza 2017ko abuztuaren 9a  (90/91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak katedraduna

Miren Josune Tolaretxipi Lizarralde ( Donostia , Gipuzkoa , 1926 2017 ko abuztuaren 9a ) irakaslea, 60ko hamarkadako Ikastolen sorrerako anderenoetako bat izan zen, Martuteneko Ikastolari hasiera eman ziona. [1]

Donostiako Gros auzoan jaioa, Artetxe Jeneralaren kalean bizi izan zen. Aita donostiarra eta ama Urretxukoa, zazpi senideen artean bigarrena, euskal giroan hazi eta hezia. Gerrak familia kolpatu zuen aita hiru aldiz espetxeratuta, aitona espetxealdi horietako batean hil zen. Gerra aurretik euskaraz ikasi zuen Etxaide kaleko ikastolan lehenengo, gero Groseko Inaki Deunaren ikastetxean. Gerra ondoren Biteri eskola publikoan eta Elizaran ikastetxean Alde Zaharrean.

14 urterekin izebarekin hasi zen josten ikasten etxean eta ondoren kortea ikastera joan zen garai hartan ugari ziren akademiatako batera, Uracan enpresan lanean sartu zen arte.

1965ean Zarauzko Ikastolan hasi zen lanean, bertan 4 urte eman zituelarik.

1969an Martuteneko Ikastolari hasiera eman zion, taldean 10 ume zituela. 3 urteren buruan 20 haur baino gehiago zituen Martuteneko ikastola unitarioan. 1972an elkartu ziren bailarako beste 2 Ikastolekin, Astigarraga-Ergobiakoa eta Loiolakoarekin , Arantzazuko Ama Ikastola hiruren artean sortu zutelarik.

Ikastolen Mugimenduarekin hasi eta 23 urte Arantzazuko Ama Ikastolan eman ondoren erretiroa hartu zuen irakaskuntzatik.

Geroztik, ekimen sozial ugaritan parte aktiboa hartu zuen, hala nola, Mintzalaguna , Elkarri , Groseko Auzo Elkartean, etb.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]