Mirabal ahizpak
, (
Patria Mirabal
,
Minerva Mirabal
eta
Maria Teresa Mirabal
)
Rafael Leonidas Trujillo
diktadorearen aurka lan egin zuten hiru dominikar emakume izan ziren. Laugarren ahizpa batek, Belgica Adela "Dede" izenekoak, ez zuen hain lan aktiboa egin. Haien oroimenez urtero,
azaroaren 25ean
,
Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
ospatzen da.
Nazio Batuen Erakundearen
Asanblea Orokorrak erabaki zuen egun hau ospatzea,
1999ko
abenduaren 17ko 50/134 Erresoluzioaren bidez. Eguna
Bogotan
Colombia
,1981an ospatu zen lehenengo
Latinoamerika
eta
Karibeko
Topaketa Feministan proposatu zen. Ondoren Dominikar Errepublikak proposatu zuen, beste hirurogei herrialderen babesarekin.
Mirabal ahizpak dirudun familia dominikar bateko alabak ziren. Haien aita, Enrique Mirabal, negozio-gizon ezaguna zen.
Salcedo
hirian bizi ziren. Nesken formakuntza nahiko tradizionala izan zen. Ikasketetan Minerva eta Maria Teresa nabarmendu ziren, eta ondoren haiek izango ziren lan politiko aktiboena aurrera eramango zutenak. Trujillok boterea eskuratu zuenean Mirabal familiak ondasun gehienak galdu zituen. Mirabal ahizpen ustez, Trujilloren politikak herria hondamendira eramango zuen eta, horregatik,
Agrupacion politica 14 de junio
taldean sartu ziren. Talde barruan, "Las Mariposas" (Tximeletak) goitizenaz ziren ezagunak. Oposizioko lan politikoaren ondorioz, Minerva eta Maria Teresa behin baino gehiagotan atxilotuak, bortxatuak eta torturatuak izan ziren, Trujilloren agintzeko tresna nagusiak horiek baitziren. Hala ere, beraien borrokan tinko mantendu ziren ahizpak. Hori ikusita, haiekin bukatzeko erabakia hartu zuen diktadoreak.
1960ko
maiatzaren 18an, Minerva eta Maria Teresa, haien senarrekin batera,
Santo Domingon
epaituak izan ziren. Kargua Dominikar Errepublikaren segurtasunaren aurka atentatua egitea izan zen. Erruduntzat hartuta, kondena hiru urtekoa izan zen eta espetxeratuak izan ziren. Hilabete gutxi batzuk pasa ondoren baina, abuztuaren 9an, Trujillok ohikoa ez zen agindua eman zuen bi ahizpak kalean libre uzten; senarrek espetxeratuta jarraitu zuten. Mirabal ahizpak orduan haien ohiko aktibitate politikora itzuli ziren. Unea ez zen oso ona Trujillorentzat:
Venezuelako
Romulo Betancourt
Presidente demokratikoaren hilketa-saiakeraren ondorioz, Trujilloren aurkako salaketak mundu osoan zabaldu zituen;
[1]
bereziki
Ameriketako Estatuen Erakundeak
Trujillo gogor kritikatu zuen. Testuinguru horretan diktadoreak Pupo Roman jeneralari ahizpekin bukatzeko agindua eman zion. Hilketa SIM (Inteligentzia Zerbitzu Militarra) sailaren eskuetan gelditu zen. Hilketak
azaroaren 25ean
burutu ziren. Gau horretan, Minerva, Maria Teresa eta Patricia ahizpak, Rufino de la Cruz txoferrarekin, bi ahizpen senarrak San Felipe gotorlekuaren espetxean bisitatu ondoren, etxerako bidean, militarrek bahitu zituzten. Ondoren, etxe batera eraman zituzten eta hantxe laurak jipoitu zituzten hil arte. Hilketa burututa, gorpuekin trafiko istripu bat simulatu zuten.
[2]
Lehenengo unean Trujillok pentsatu bazuen arazo bat bere bidetik kendu zuela oso oker egon zen. Hilketak ondorio larriak izan zituen bere erregimenerako eta, modu batez, hor hasi zen bere maldan behera. Dominikar Errepublikan gertaera horiek eragin handia izan zuten. Esan daiteke hilketa horiek iritzi publikoarentzat kolpe handi bat suposatu zutela. Urte bete buruan Trujillo diktadorea eta genozida bera, atentatu batean metrailatuta, hil zen, 1961eko maiatzaren 30ean.
Behin Trujillo hila, 1962ko ekainean hiltzaileen aurkako epaiketa egin zen. Ciriaco de la Rosa, Alfonso Cruz Valerio, Emilio Estrada Malleta, Ramon Emilio Rojas Lora eta Nestor Antonio Perezek akusatu bezala hartu zuten parte beste konplizeekin batera. Epaitegiak guztiak kondenatu zituen, 30 urteko zigor bana jarriz, Ciriaco de la Rosari izan ezik, honi hogei bakarrik jarri baitzizkioten kasua argitzen laguntzeagatik. Dena dela, penak ez zituzten bete, ezen militarren laguntzaz guztiak Dominikar Errepublikatik ihes egin baitzuten.
- Victor Alicinio Pena Rivera
- Ciriaco de la Rosa
- Ramon Emilio Rojas Lora
- Alfonso Cruz Valerio
- Emilio Estrada Malleta
- Nestor Antonio Perez Terrero
Mirabal ahizpak Salcedoko Ojo de Aguan daude lurperatuta, haien ahizpa zen
Belgica Adela Mirabalek
hantxe egin zuen museoan.
[3]