Wikipedia, Entziklopedia askea
Mir Hazar Khan Khoso
(
urduz
eta
balutxiz
:
??? ???? ??? ?????
;
Goth Azam Khan
,
1929ko
irailaren 30a
-
Quetta
,
2021eko
ekainaren 26a
) pakistandar epail eta politikaria izan zen.
Pakistango
jarduneko lehen ministroa izan zen 2013an.
Gaztetan Pakistanen independentziaren aldeko mugimenduan parte hartu zuen. Zuzenbidea ikasi zuen
Karatxiko Unibertsitatean
eta fiskala izan zen 1966tik 1976ra, zuzenbide eskolak emateaz gain.
1977an Balutxistango Auzitegi Nagusiko epaile izendatu zuten. Bi aldi laburrez
Balutxistango
gobernadorea izan zen (1990 eta 1991). Lege Islamikoaren Auzitegiko epaile nagusia ere izan zen.
2013ko martxoaren 25ean jarduneko lehen ministro izendatu zuten. Maiatzeko hauteskundeen ondoren,
Nawaz Sharif
lehen ministro hautatuari eman zion boterea.