DEC PDP-8
Honeywell-Bull DPS7 konputagailu nagusia
Miniordenagailu
edo
minikonputagailu
bat, 1960
[1]
[2]
ko hamarkadaren erdialdean garatutako
ordenagailu
mota bat da eta
konputagailu nagusi
[3]
handiek,
IBM
ren tamaina ertaineko ordenagailuek eta haien zuzeneko lehiakideek ekoitzitakoa baino prezio txikiagoan saldu zena. 1970ean egindako ikerketa baten ondoren,
The New York Times
ek minikonputagailuari buruzko definizio adostua proposatu zuen: 25000 dolar baino gutxiago balio zuen, teletipo moduko
sarrera-irteera gailua
zuen eta gutxienez lau mila memoria-hitzekin goi-mailako
programazio-lengoaiekin
(
Fortran
edo
BASIC
[4]
) egindako
programak
exekutatzeko gai zen makina.
Ezaugarri horietako ordenagailuek talde berezi bat osatzen zuten, bere
software
-arkitektura
eta
sistema eragileekin
besteengandik desberdinduak izan zirenak. Datuak kalkulatzeko eta biltegiratzeko diseinatu beharrean, kontrolerako, instrumentaziorako, giza elkarreraginetarako eta komunikazioen konmutaziorako diseinatu ziren. Gehienak
jatorrizko ekipoen fabrikatzaileei
(OEM) saldu zitzaizkien, azken erabilerarako aplikazioak garatzeko. Ezaugarri horietako ordenagailuak merkatuan egon ziren bi hamarkadetan (1965-1985), 100 enpresa inguru sortu ziren, baina gutxi batzuk baino ez zuten haien jarduerakin jarraitu
[5]
.
Miniordenagailu terminoa, konputagailu nagusi txikien eta
mikrokonputagailuen
artean zegoen ordenagailu bat izendatzeko erabili zen. Hori,
txip
sinpleko
mikroprozesadoreak
zituzten
prozesatzeko unitate zentralak
agertu zirenean gertatu zen (1971n Intel 4004arekin hasi zena). XX. mendearen amaieran eta XXI.aren hasieran, minikonputagailu edo miniordenagailu ordez,
gama ertaineko ordenagailu
terminoa erabiltzen zen ordenagailu horietaz hitz egiterakoan (Adibidez:
Oracleren
gama altuko
SPARC
, IBMren Power ISA eta
Hewlett-Packarden
Itanium
sisteman oinarritutakoak).
Termino hau 1960
[6]
ko hamarkadan sortu zen
transistore
,
nukleo magnetikozko memoria
, jarraibide-multzo minimoak eta kostu txikiagoko
periferikoak
agertu zirenean (hala nola Teletype Corporation-en Modelo 33 ASR
teletipoa
[7]
[5]
), tamaina txikiagoko ordenagailuei erreferentzia egiteko. Normalean
19 hazbeteko bastidore
bat edo gehiago okupatzen zuten (konputagailu nagusiek gela oso bat bete zezaketen
[6]
).
Miniordenagailuaren definizioa oso zehatza ez denez, hainbat hautagai daude mota horretako lehen ordenagailutzat har daitezkeenak
[8]
. Harrera handia izan zuten lehen miniordenagailuetako bat,
DECek
1965ean sortutako, 12 biteko
PDP-8a
izan zen. Izan ere,
transistore diskretuekin
egina zegoen eta 18500 dolar balio zuen
[9]
[10]
(ondorengo bertsioek
zirkuitu integratuak
erabili zituzten).
Miniordenagailuak, gama ertaineko ordenagailu bezala ere ezagutzen dira
[11]
. Gaitasun eta prozesatzeko potentzia nahiko altuak izatera iritsi ziren. Hasiera batean, ingurune akademikoetan erabili ziren, oro har, prozesuak kontrolatzeko, datuak kudeatzeko, komunikaziorako, administrazio eta finantza-kudeaketarako edo probak eta esperimentuak kontrolatzeko
[12]
.
1970eko hamarkadaren hasieran mundu osoan petrolio eta gas bila egindako esplorazio sismikoek ondorioztatuta, prozesatze-zentroetan miniordenagailuen erabilera orokortu zen
[13]
.
1960ko hamarkadaren amaieran,
TTL
teknologiadun zirkuitu integratuen
7400 seriea
miniordenagailuetan erabiltzen hasi zen
[14]
. 7400 serieak datu-hautatzaileak,
multiplexadoreak
, hiru egoerako
buferrak
, memoriak eta abar eskaintzen zituen
hilara bikoitzeko paketeetan
kokatuak (sistemaren eta arkitekturaren osagai nagusiak begi bistaz ikus zitezen). 1980ko hamarkadatik aurrera miniordenagailu askok
VLSI
[15]
zirkuituak erabili zituzten.
1975ean
MITS
ren
Altair 8800
aurkeztu zenean,
Popular-Electronics
aldizkariak miniordenagailu hitza erabiliz aipatu zuen
[16]
. Nahiz eta mikroordenagailu terminoa laster bihurtu zen ohikoa txip bakarreko mikroprozesadoreetan oinarritutako ordenagailu pertsonaletarako. Garai hartako mikroordenagailuak, 8 biteko
erabiltzaile bakarreko
sistema sinpleak ziren,
CP/M
edo
MS-DOS
bezalako sistema eragile ataza bakarrekoak exekutatzen zituztenak. Miniordenagailuak berriz,
VMS
eta
Unix
bezalako sistema eragile
multiatazadunak
exekutatzen zituzten, eta estandarra 16 biteko ordenagailua bazen ere, errendimendu handiko superminiordenagailu berriak 32 bitekoak ziren.
Miniordenagailuen dekadentzia honako arrazoi hauengatik gertatu zen: mikroprozesadoreetan oinarritutako
hardwarearen
kostu txikiagatik,
eremu lokaleko sare
ekonomiko eta zabalterrazak agertzeagatik,
Motorola 68020
edo
Intel 80286
eta
80386
mikroprozesadoreak agertzeagatik, eta azken erabiltzaileek miniordenagailuen fabrikatzaile ez malguenganako eta informatika-sailen edo
datu-prozesaketa guneen
mendekotasun txikiagoa izateagatik. Horren ondorioz, miniordenagailuen eta
terminal informatikoen
ordez, sareko
lan-estazioak
, fitxategi-
zerbitzariak
eta
ordenagailu pertsonalak
jarri ziren zenbait instalaziotan, 1980ko hamarkadaren bigarren erditik aurrera.
- ↑
Henderson, Rebecca, ed. (2011).
Accelerating energy innovation: insights from multiple sectors.
Univ. of Chicago Press
ISBN
978-0-226-32683-2
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
Huang, Han-Way. (2014).
The Atmel AVR microcontroller: MEGA and XMEGA in assembly and C.
Delmar
ISBN
978-1-133-60729-8
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
Estabrooks, Maurice. (1995).
Electronic technology, corporate strategy, and world transformation.
Quorum Books
ISBN
978-0-89930-969-9
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
(Ingelesez)
Smith, William D.. (1970-04-05).
≪Maxi Computers Face Mini Conflict≫
The New York Times
ISSN
0362-4331
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
a
b
≪IEEE Xplore Full-Text PDF:≫
ieeexplore.ieee.org
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪Minicomputer | Definition & Facts | Britannica≫
www.britannica.com
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
Patnaik, L. M.; Anvekar, D. K.. (1982-07-01).
≪Case study of a microcomputer-minicomputer link≫
Journal of Microcomputer Applications
5 (3): 225?230.
doi
:
10.1016/0745-7138(82)90004-5
.
ISSN
0745-7138
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
≪Who Built the First Minicomputers?≫
www.tronola.com
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
≪Doug Jones's DEC PDP-8 FAQs≫
homepage.divms.uiowa.edu
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Nino Ivanov Brings DEC's PDP-8 Minicomputer Out of the '60s and Onto an Arduino Near You≫
Hackster.io
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪What Is the Difference Between a Microcomputer & a Minicomputer?≫
Techwalla
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Uses of Minicomputers≫
Techwalla
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
(Ingelesez)
Enterprise, I. D. G.. (1975-09-17).
Computerworld.
IDG Enterprise
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
≪7400 Series TTL ≫ Electronics Notes≫
www.electronics-notes.com
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
≪Interaction of VLSI technology progress with minicomputer product development | IEEE Journals & Magazine | IEEE Xplore≫
ieeexplore.ieee.org
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.
- ↑
Altair 8800 on cover of Popular Electronics magazine.
1975-01
(Noiz kontsultatua: 2023-11-14)
.