Wikipedia, Entziklopedia askea
Minaretea
meskitaren
dorrea
da. Hitza
arabierazko
????
min?r
edo
man?r
retik datoz,
frantsesezko
minaret
hitzetik, honek,
minare
turkierazko
hitzetik hartua, eta, azken honek,
arabieratik
.
Minar
hitz arabiarrak, "itsasargia" esan nahi du, aurreko mendeetan, sarri jartzen baitziren argiak minareteetan, bidaiariak hirirantz bideratzeko. Arabieraz, minaretea zehatzago izendatzen duen hitza ?????
mi'dhana
da, hau da,
adhana
edo otoitzerako deia egiten den tokia.
Bere betebehar nagusiena, beraz, eguneroko otoitzerako bost deiak, ahal bezain jende gehienak entzun ahal izatea erraztea da. Horretarako, bere zatirik gorenean, inguratzen duen balkoi bat du, nondik
muezzinak
, tradizionalki, bere ahotsaren bidez, otoitzerako deia egiten zuen. Gaur egun, muezzina, sarri, bozgorailu bategatik aldatua izan da.
Alminar edo minareteen forma aldatu egiten da tokien arabera.
Magreb
aldean, meskitek, bakar bat baino ez dute, oinplano karratukoa.
Musulman munduaren
ekialdean, ohikoak dira bat baino gehiago dituztenak, orokorrean bi edo lau, eta forma aldagarrikoak. Otomandar eragineko tokietan, sekzio zirkularreko minarete lirainak bereizgarriak dira, kanpora irteten den balkoi bat eta kono formako teilatu batekin.