Wikipedia, Entziklopedia askea
Mimic
,
1997ko
Guillermo del Toro
mexikar
zinema zuzendariak
zuzendutako
zientzia-fikzio
eta
beldurrezko film
bat da.
Donald A. Wollheim
idazlearen izenburu berdineko kontakizun labur batean oinarritua dago.
Mira Sorvino
,
Jeremy Northam
,
Josh Brolin
,
Charles S. Dutton
,
Giancarlo Giannini
eta
F. Murray Abraham
aktoreek antzeztu zuten.
Mimic 2
(2001) eta
Mimic 3: Sentinel
(2003) jarraipenak izan zituen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
New York
hiria,
labezomorro
izurri batek haurretan gaixotasun izugarri bat eragingo du. Susan Tyler (
Mira Sorvino
) entomologoak labezomorro horien harrapakaria izateko genetikoki eraldatutako intsektu bat sortuko du, izurria desagertuz. Baina hiru urte geroago, Tylerrek berak sortutako intsektuak zein bilakaera laborategian sortutako jatorrizkoaren mugetatik haratago joan dela ohartuko da, biziraupen luzea izan, Metroko tunelak bizilekutzat hartu eta bere harrapakiak diren gizakiekin mimetizatzeko trebezia ikaragarria bereganatuz.