Eskaintza eta eskariaren diagrama, eskariaren gehikuntzaren ondorioak argitzen dituena.
Mikroekonomiak
hainbat garapen adar du eta horietatik garrantzitsuenak honako hauek dira: kontsumitzaileen teoria, produktuaren
eskaria
, Orekaren orokortasuna eta aktibo finantzarioen merkatua.
Mikroekonomiaren lau adar hauek ezin dira banandu batzuen emaitzek besteetan eragina izaten dutelako (konkretuki orekaren orokortasunak besteengan eragina dauka). Adibidez,
enpresek
ez dituzte ondare eta
zerbitzuak
bakarrik eskatzen, baizik eta
ondare
eta zerbitzuak ere eskatzen dituzte beraien
produktuak
ekoizteko. Mikroekonomiak eredu matematikoak proposatzen ditu, non suposizio batzuk garatzen diren agente
ekonomikoen
portaeraren gain. Eredu matematiko horiek erabiliz lortzen duten konklusio hori izango da baliozkoa bakarrik. Bitartean, suposizioak bete daitezen, inoiz gertatzen ez den gauza bat, bereziki oso suposizio sendoak eta murriztaileak dira.
Mikroekonomiara sartu den estudiorik garrantzitsuenak
Jokoen Teoria
izena du. Jokoen Teoria,
hipotesi
matematiko bat da eta honek eragile edo agente desberdinen portaera aztertzen du. Agente bakoitzak hartzen dituzten erabakiek eragina izaten dute, bakoitzak lortu nahi dituen helburuetan. Teoria hau,
produkzio
industrialen
teorian erabiltzen da
oligopolio
eta
lehia inperfektuaren
kasuak aztertzeko.
Urdinez,
eskaria
kurba (D) eta gorriz
eskaintza
kurba (S) agertzen da. Eskaintza eta eskaria berdintzen direnean izango da merkatu-oreka: oreka prezioa 25 izango da eta guztira 75 unitate saldu eta erosiko dira.
Eskaintza eta eskaria
eredu ekonomiko
bat da,
konkurrentzia perfektoko
merkatu
batean prezio edo salneurri ezberdinetarako ondasun baten
eskaintza
eta
eskaria
berdindu eta horrela, oreka egoera batean, guztira saldu eta erositako kopurua eta
salneurria
ematen dituena.
Ondasun
bakar bati buruzko eredua da eta beraz
oreka partziala
ematen du, ekonomia osorako bilatzen den
oreka orokorrean
ez bezala. Aldi berean, eredu
mikroekonomiko
bat da, kontsumitzaile eta ekoizle banakoen erabakietan oinarritzen den eredua delako. Eredu hau
Alfred Marshall
ekonomialariak planteatu zuen bere osotasunean lehen aldiz XIX. mendearen bukaeran. Aurretik, merkatuan eskaintza eta eskaria berdindu egiten zirela ezarri zuten beste ekonomialari zenbait ere izan ziren,
Jean-Baptiste Say
esaterako
Sayren legea
izenekoaren bitartez.
Elastikotasunak
aldagai
baten aldaketa neurtzen du, aldagai horrekin lotuta dagoen beste aldagai batean izandako aldaketei buruz. Adibidez, goxokien salneurria %10 merkatuz gero, kontsumitzaileek euren kontsumoa %20 gehitzen badute, kontsumo-salneurri elastikotasuna %20/%10=2 da. Elastikotasuna hainbat ekonomia-aldagairen arteko erlazioak aztertzeko erabiltzen da: eskaera-salneurri elastikotasunak ondasun edo zerbitzu baten
eskaeran
izandako aldaketak neurtzen du, ondasun edo zerbitzu horren
salneurrian
izandako aldaketari buruz; kontsumo-sarrera elastikotasuna, familien
kontsumo
mailan izandako aldaketak neurtzen du, euren diru sarreretan izandako aldaketa bati jarraiki.
Kontsumitzaileen teoria
banakakoen lehentasunetik abiatzen da, eta horregatik zehaztu behar du
kontsumitzaileak
dituen ondare eta baliabideekin zein aukeraketa egingo dituen. Eta jarraitzen duenak, aurkakorik esaten ez badu, esandako guztiak kontsumitzaileen teoriari edo ohiko
teoria neoklasikoari
egingo dio erreferentzia. Kontuan eduki behar dira mikroekonomiaren beste ikuspegi batzuk, suposizio guztiak ez direlako onartuak izaten eta horrelakoetan, adibidez,
eskari-kurbaren
baieztapena edo onarpena behar izaten da kontsumitzaile konkretu batzuentzat.
Ekoizpena
kontsumorako
zerbait sortzeko ("output") asmoz sarrera (
"input"
) material eta ez-materialak konbinatzen dituen prozesua da.
Ondasun
edo
zerbitzu
bat sortzearen ekintza da, gizabanakoarentzat onurak eta
balioak
dituztenak.
Ongizate ekonomikoa ekoizpen-prozesu batean sortzen da, non ekintza ekonomiko guztien zeharkako edo zuzeneko helburua gizadiaren behar eta nahiak asetzea den. Behar horien asebetetze maila ongizate ekonomikoaren neurgailu gisa onartu ohi da. Ekoizpen arloan ongizate ekonomikoaren hazkundea azaltzen duten bi ezaugarri daude. Ondasun eta zerbitzuen arteko kalitate/prezio erlazioa hobetzen ari da eta hazkunde bidean dagoen ekoizpen-merkatu gero eta eraginkor batetik eratorritako sarrerak hazten ari dira.
Produkzio-kostuen balioaren teoria
bertan inbertitutako gastuaren araberakoa da, bai lanaren ordainketari dagokionez, baita irabazien arabera ere. Kostuak produkzio-faktoreetako edozeinek osa ditzake (
lanak
,
kapitalak
edo
lurrak
barne) eta
zergak
.
Teoriak zentzua hartzen du etengabeko eskalara itzulerari buruzko hipotesiaren arabera eta produzitu gabeko produkzio-faktore bakarraren existentziaren arabera. Hauek, ordezkapen ezaren teoremaren hipotesiak dira (beharrezko argibideak). Hipotesi hauen arabera,
salgaien
iraupen luzeko prezioa, salgai horren sarrera-kostuen baturaren berdina da, interes-gastuak barne.
Teoria mikroekonomikoan,
aukera-kostua
edo
hautazko kostua
balio bat da, eta erabakiak hartzeko orduan, hautazko kostu onena aukeratzen laguntzen du. Aukeraketa, hautagai esklusiboen artean egin behar da. Onartuz gero aukerarik onena lortu dela,
kostu
bat edukiko genuke, hurrengo aukera onena hartuz gero izango genituzkeen onurak ez aprobetxatzeagatik. Laburbilduz, aukera bat hautatzeak, beste aukera batzuen irabazi potentziala galtzea ekarriko du.
Aukera-kostua, ekonomian kontzeptu gakoa da, ezinbesteko ideia baita baliabide urriak modu eraginkorrean erabiltzeko, eta eskasia eta aukeraren arteko oinarrizko harremana adierazten du. Horrela, aukera-kostuak ez dira diru edo finantza-kostuetara mugatzen: irteerako kostu erreala, galdutako denbora, plazera edo beste edozein prestaziorekin ere bat etor liteke.
Ekonomian, merkatuaren egiturak (merkatuaren forma bezela ere ezagutua) eskaintzaile eta eskatzailearen arteko merkatu egoera definitzen du. Merkatuaren forma nagusiak honako hauek dira:
- Lehia perfektua
, merkatuan produktu homogeneoa ekoizten duten enpresen kopuru handia eta produktu hori eskatzen duten pertsona kopuru handi batez osatzen da.
- Monopolio-lehia
merkatu-kuota txikia duten enpresa independente kopuru handia dagoen merkatu bat.
- Oligopolioa
, merkatua, merkatu kuotaren %40 baino gehiagoko enpresen kopuru txikiekin osatuta dago.
- Oligopsonioa
, saltzaile asko eta erosle batzuk osatzen duten merkatua.
- Monopolioa
, merkatua produktu edo zerbitzu baten hornitzaile bakarrez osatuta dagoenean.
- Monopolio naturala
, ekonomiaren eraginkortasuna enpresaren tamainaren eskala areagotzearen arrazoia denean.
- Monopsonioa
, merkatuan erosle bakarra dagoenean.
Lehia perfektua
,
merkatu
egoera bat da, non
enpresek
produktuen
prezioa
aldatzeko botererik ez duten (
prezio-onartzaileak
). Egoera hau egokia izango da eskaera eta eskaintzen arteko harremanak prezioa zehazten duten
ondasun
eta
zerbitzu
-merkatuentzat. Lehia perfektuko merkatuan, erosle (
eskaria
) eta saltzaile (
eskaintza
) kopurua oso handia da, horren ondorioz, erosle-saltzaileek ez dute eragin erabakigarririk edukiko prezioaren gain
[1]
.
Konkurrentzia inperfektua
edo
lehia inperfektua
konkurrentzia perfektuarekin
kontrajartzen den
merkatu
egoera da, non eragile bakoitzak merkatuko prezioak eta kopuruak finka ditzakeen hartutako erabakien bitartez, konkurrentzia perfektuan ez bezala. Konkurrentzia inperfektuan biltzen dira
monopolioa
,
monopsonioa
,
oligopolioa
eta
konkurrentzia monopolistikoa
.
Lehia inperfektuko egoeran, merkatu horretan dauden enpresek, aginte nahikoa edukitzera iritsi daitezke beraien merkatuko prezioetan eragina izanik. Merkatuan aginte edo botere hori edukitzeak kontsumitzaileengan ondorio negatiboak eduki ditzake.
Monopolio-lehia
edo lehia monopolista
enpresa
kopuru handi batek produktu bera ?baina ezaugarri bereziekin edo modu berezian? eskaintzen duen
merkatu
-egoera da. Enpresa bakoitzak merkatuan eragin mugatua du, eta
sarrera hesi
nabarmenik ez dago. Monopolio-lehiaren adibide dira auzo bateko jatetxeak, baldin, jatetxe kopurua handi samarra izanik, jatetxe guztiek produktu bera eskaintzen badute, baina ezaugarri bereziekin; horren ondorioz, enpresa bakoitzak badu prezioa finkatzean erabaki-ahalmena. Beste adibide bat supermerkatuak dira: hainbat markatako produktuak existitzen dira, baina guztiek ezaugarri antzekoak dituzte.
Monopolioa
produktu edo zerbitzu bat eskaintzen duen
enpresa
bakarra dagoenean gertatzen da. Maiz kritikatu da monopolioen existentzia, kontsumitzaileei ezartzen dizkieten prezio altuak direla eta. Irudian, trenbide-monopolioaren aurkako irudia
Kalifornian
, 1882.
Monopolioa
dagoela esaten da
merkatu
batean
ondasun edo zerbitzu
baten
eskaintza
enpresa
bakar baten esku dagoenean
[2]
. Adibidez, urrutiko herri bateko okindegiak monopolio bat osatzen duela esan daiteke, bera baita herri mailako merkatuko ogi-saltzaile bakarra
[3]
. Ondasuna eskaintzen duen enpresak,
monopolista
izena duena,
merkatu-botere
handia hartzen du, merkatuko
salneurria
eta eskaintzen den kopurua bere mendean dituelako, bereziki
ordezko ondasunik
eta
merkatu-kuota
kenduko dion lehiakiderik ez dagoelako eta monopolio iraunkorretan beste enpresen sarbidea
sarrera-hesien
bitartez eragozten delako
[2]
. Hala ere, prezio igoera batek
eskaria
gutxitzen duela hartu behar du kontuan monopolistak.
Enpresaren
etekinak
maximotzen dituen prezioa eta eskaintzen den kopurua jakiteko, monopolioaren eredu mikroekonomiko bat garatzen da, kostuak, eskaria, ekoizpena eta prezioa biltzen dituena. Monopolioak merkatuan ezartzen duen kontrola, oro har prezio altuagoak ezarriz eta kopuru txikiagoak eskainiz, eta sektore bateko enpresen arteko konkurrentzia ezak ekar dezakeen prezioen gehiegikeria eta produktuaren kalitatearekiko utzikeria direla eta gaitzetsi egin ohi da monopolioen existentzia. Horrela monopolioak ezabatu edo gutxienez arautzeko gomendioak, konpainien arteko lehia bultzatu eta efizientzia handiagoa lortzearren, egiten ohi dituzte ekonomialariek.
Oligopolioa
merkatu
batean
enpresa
multzo txiki bat nagusitzen denean gertatzen den
konkurrentzia
egoera da. Merkatua menderatzen duten enpresa horietako bakoitzari
oligopolista
deritzo. Oro har, oligopolioak kontsumitzailearentzat kaltegarriak direla irizten da, produktuak beste konkurrentzia-egoeretan baino
prezio
altuagoa izaten duelako. Oligopolioak sortzearen arrazoiak anitz izan daitezke, baina merkatura sartzeko
sarrera-hesiak
(sektorean sartzeko inbertsio altuak, gobernuen erregulazio zorrotzak) eta lehiakide berriak kanporatzeko oligopolisten beraien arteko itunak izan daitezke.
Monopsonioa
merkatu batean erosle bakarra dagoeneko egoera da. Adibide gisa,
tankeen
merkatua herrialde batean monopsonio bat da, erosle bakarra estatua baita.
Joko-teoria
interes-gatazka eta lehia ageri diren edozein egoeratarako
matematika
-analisia da, emaitza hobezina eskuratzeko
estrategia
edo jokabidea zehaztea helburu duena. Jatorria
estrategia-jokoen
denbora-pasa ezagunen (
xakea
,
pokerra
eta abar) azterketetan duelako jarri zitzaion izen hori; hala ere, soziologian, ekonomian, finantzetan, politikan, biologian, psikologian, eta zientzia politiko eta militarrean ager daitezkeen gatazketarako ere baliagarria da. Horietan guztietan, izan ere, jokalari batek hartzen duen erabakiaren emaitza beste jokalariek hartutako erabakien mendean dago. Lehian edo gatazkan ari diren hainbat eragileren interakziozko egoera guztietan ditu aplikazioak, berdin diolarik eragileak gizaki, erakunde edo animalia izan.
Metodologiaren
aldetik,
matematika
da joko-teoriaren teknika nagusia, beste arlo batzuetako tresnak hartzen baditu ere,
erabaki-teoriatik
kasu; hala ere, metodo enpirikoa eta esperimentazioa ere erabiltzen da, teorian ezarritako ondorioak praktikan egiaztatzeko.
Lan-ekonomia
, lan munduan,
ekonomia
espezialitateko adarrekoa da. Hartzen den erabakiaren arabera zientzia ekonomikoan, ekonomiaren lan alderdien analisiak ezaugarri bereizgarriak lortuko ditu eta gainerakoetatik oso desberdinak izango dira. Gaur egungo ekonomian, ikuspegi
neoklasikoa
nagusitzen da.
Lan-ekonomian sortzen diren arazo nagusien artean daude
langabezia
, soldata-maila, lanaren
produktibitatea
,
kalitatea
eta lanpostuen egonkortasuna, beste batzuen artean.
Ongizatearen ekonomia
zientzia ekonomiko
eta
politikoaren
adarretako bat da, non
efizientzia ekonomikoaren
eta
ongizate sozialaren
inguruko gaiez aritzen den. Neurria edozein izanda ere, sozietatea osatzen duten indibiduoen aktibitate ekonomikoaren terminotan aztertzen du ongizate orokorra. Indibiduo horiek (aktibitate ekonomikoarekin batera) interesaren unitate basikoak dira: indibiduoen ongizaterik gabe, ez da posible ongizate soziala egotea.
Informazioaren ekonomia
,
informazioa
eta sistema informatzaileak nola eragiten dioten
ekonomia
eta erabaki ekonomikoei aztertzen duen adarra da. Informazioak ezaugarri bereziak ditu. Sortzeko erraza baina sinesteko edo fidatzeko zaila. Hedatzeko erraza, baina kontrolatzeko zaila. Erabaki askotan eragina du. Ezaugarri berezi hauek (beste mota bateko ondasunekin alderatuz) teoria ekonomiko estandar
[4]
asko nahasten dituzte.
Marketina
[5]
(
ingelesez
:
marketing
), batzuetan
merkatuteknia
ere deitua, era egokienean
ondasun eta zerbitzuak
sortu, euren ezaugarriak komunikatu, merkaturatu eta bezeroari eskaintzeko jardueren multzoa da, helburua ondasun edo produktuaren balioa eta enpresa eta bitartekariei dakarkien mozkina handitzea izanik, bezero eta gizarte osoaren beharrak eta desirak asez. Ohizko uste baten aurka, marketin arloaren helburua ez da zuzenean edo epe laburrean
salmentak
handitzea soilik eta bestelako helburuak ere jaso ditzake, hala nola bezeroaren fideltasuna eta produktuaren ezagutza.
[6]
Bestalde, ondasun eta produktuen markoa gaindituz, marketin tresnak gizartean ideiak eta baloreak zabaltzeko ere erabil daitezke.
Marketin arloak biltzen dituen jarduerak produktuaren diseinua,
marka
, aurkezpena, salmenta-modu eta tokia, prezio-politika, promozio eta publizitatea barne hartzen ditu besteak beste. Jarduera hauek lau arlotan sailkatzen dira,
marketin mixa
osatuz:
produktua
,
prezioa
,
banakuntza
eta
komunikazioa
. Administrazioan
marketinak
definizio desberdinak ditu. Philip Kotlerren arabera prozesu sozial eta administratibo bat da, non talde sozialek eta gizabanakoek beraien beharrak asetzeko ondasun eta zerbitzuak sortu eta elkarbanatzen dituzten. Aldiz
AMA
-rentzat(American Marketing Association) marketina “jarduera,erakunde eta prozesu multzo bat da, bezeroentzat, bazkideentzat eta gizartearentzat balioa duen eskaintza sortzeko, komunikatzeko, entregatzeko eta trukatzeko.
Filosofia moduan ere definitua izan da, non erakundeen helburuak lortzeko merkatuaren beharrak eta nahiak identifikatu eta merkatuaren beharrak lehiakideak baino modu eraginkorrago batean ase behar diren.
- ↑
H., Bork, Robert. (1993).
The antitrust paradox : a policy at war with itself.
Free Press
ISBN
0029044553
.
PMC
26974247
.
(Noiz kontsultatua: 2018-11-21)
.
- ↑
a
b
1912-2006,, Friedman, Milton,.
Capitalism and freedom.
(40th Anniversary edition. argitaraldia)
ISBN
0226264203
.
PMC
49672469
.
(Noiz kontsultatua: 2018-11-21)
.
- ↑
(Ingelesez)
Barak, Orbach,; E., Campbell Rebling, Grace. (2012-05-17).
The Antitrust Curse of Bigness.
(Noiz kontsultatua: 2018-11-21)
.
- ↑
Allen, Beth. (1990).
≪Information as an Economic Commodity≫
The American Economic Review
80 (2): 268?273.
(Noiz kontsultatua: 2018-04-16)
.
- ↑
Euskaltzaindia:
Hiztegi Batua
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Definition of Marketing≫
www.ama.org
(Noiz kontsultatua: 2018-04-24)
.