Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikoian-Gurevitx MiG-25
(
errusieraz
:
Микоян и Гуревич МиГ-25
;:
NATOren
kodez:
Foxbat
)
Sobietar Batasuneko
ehiza-hegazkin
supersoniko
bat da.
Mikoian-Gurevitx
hegazkinlaritza konpainiak ekoitzia da.
1964ko
martxoaren 6an
lehenbiziko hegaldia egin zuen eta
1970an
zerbitzuan sartu zen.
XB-70 Valkyrie
estatubatuar hegazkin supersonikoari lehia egin eta hura atzemateko diseinatua izan zen.
2,83
Macheko
(3200 km/h) gehienezko abiadura jarraia du, baina 3,2 Matcheko (3600 Km/h) abiadura ere harrapa dezake, motorrentzako arriskuaz. Ahalmen oso handiko
radarra
du, bai eta 4 aire-aire
misil
ere.
MiG-25 hegazkinak mendebaldeko militar eta behatzaileen artean harridura sortu eta erantzun gisa
F-15 Eagle
hegazkinaren garapena eragin zuen.
1960ko hamarkada
eta
1970eko hamarkadan
Mendebaldeko Alemaniaren
mugari atxikiak hegaldiak burutu eta
English Electric Lightning
britainiar ehiza-hegazkinekin izan zituen lehiak oso ospetsuak dira. Garai hartan, britainiar ehiza-hegazkina
NATOko
ehiza-hegazkin ahlasteunetakoa zen arren, MiG-25 hegazkinek erronka gisa Electric Lightning parean jarri eta sobietar pilotuek britainiar pilotuei hatzarekin gorunzko keinua egin ohi zieten, orduan bi hegazkinak goruntz hegan egiten hasi eta garaiera irabazten zuten, azkenean britainiar hegazkinak bere geheinezko garaiera iritsi eta goruntz gehiago igo ezinik gelditu, eta sobietar hegazkinak goruntz igotzen jarraitzen zuen bitartean, britainiar pilotuak barregarri gelditzen ziren, sobietar hegazkinak garaiera handiegoetara hegan egiteko gai baitzen.
Urtez luzez, hegazkin honi esker, arabiarrei
Israelgo
zerua nahieran igarotzea ahalbideratu zien, egoera hau israledarrek F-15 hegazkina eskuratu eta MiG-25 hegazkinak beren zerutik kanpo mantentzea lortu zuten arte luzatu zen.
|
---|
Ehiza-hegazkinak
| |
---|
Lurrerako eraso-hegazkinak
| |
---|
Miaketa-hegazkinak
| |
---|
Entrenamendu-hegazkinak
| |
---|
Hegazkin esperimentalak
| |
---|