한국   대만   중국   일본 
Mikel Zamora - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Mikel Zamora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Zamora

Bizitza
Jaiotza Aretxabaleta 1977ko uztailaren 1a  (46 urte)
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Genero artistikoa pop rock
indie rock

Mikel Zamora Carrancio ( Aretxabaleta , Gipuzkoa , 1977ko uztailaren 1a - ) abeslari aretxabaletarra da.

Ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hainbat urtez herritik kanpora egon ondoren 2015ean Aretxabaletara itzuli zen. 2018an The Blue Painters taldeko abeslari bihurtu zen. COVID-19 pandemiak eragindako itxialdian hainbat kantu konposatu zituen eta 2021eko urrian bideklip bat zabaldu zuen sare sozialen bidez. "Quien me lo iba a decir" du izena eta Madrilgo eta Aretxabaletako Urkulu urtegiko eta Degurixa inguruko irudiak ikusten dira [1] . Pop-rock eta indie estiloak jorratzen ditu. 2022ko urtarrilean "Tu castillo" izeneko bigarren singlea atera zuen, animaziozko irudiez osaturikoa [2] . Bigarren bideoklip hau egin ahal izateko crowdfunding kanpaina bat antolatu zuen [3] .

Sei kantu dituen EPa osatu zuen, Raul Verak ekoiztutakoa, eta martxoan argitaratu zuen. Gaztelerazko lau abesti eta euskarazko eta ingelesezko bana ditu. Aurreneko kontzertua herrian bertan eman zuen [4] [5] .

2024an Smooth Trip hirukotea sortu zuen Selcuk Senyurt eta German Munozekin batera. Abesti ezagunen bertsioak egiten dituzte [6] .

Diskografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Mikel Zamora PR (2022, autoekoizpena) [7]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]