Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Huerga Leatxe
(
Irunea
,
1989ko
abenduaren 22a
) nafar xakelaria da, 2008tik aurrera
nazioarteko maisua
, eta 2021tik
Nazioarteko Maisu Handia
.
[1]
[2]
2012an Euskal Herriko txapelduna, 2015ean hirugarrena izan zen Espainiako txapelketan
Paco Vallejorekin
berdinduta, eta askotan izan da Nafarroako txapelduna.
Getxoko Sustapen Torneo Itxian 2.500eko muga gainditu zuen 2021ean. Geroxeago
FIDEren
zerrendan munduko 814.a zen, 2494 puntu-
Elorekin
.
[3]
Iruneko
Donibane
Kirol Elkarteko gazteak entrenatzen ditu.
[1]
Euskal Herriko lau xake jokalarik lortu dute
Nazioarteko Maisu Handia
titulua:
Txelu Fernandez
bilbotarrak, 1986an;
Felix Izeta
zestoarrak, 1994an;
Mario Gomez
portugaletetarrak, 2004an; eta
Mikel Huerga
, 2021ean. Lehenengo hirurak lehia ofizialetatik erretiratuta daude, nahiz eta noizean behin Gomezek eta Fernandezek taldeka partidaren bat jokatzen duten. Izeta, berriz, Euskadiko eta Eskoziako selekzioen artekoan aritu zen 2014an. Baina, salbuespen horiek kenduta, esan daiteke 2010eko hamarkadan ez dela egon Euskal Herriko Maisu Handirik lehiaketa ofizialetan.
[1]