Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikeas
[1]
(
hebreeraz
:
??????
,
Mikah
)
Itun Zaharreko
seigarren
profeta
txikia izan zen. K.a. VIII. mendean
Morexeten
[2]
,
Jerusalemdik
hego-mendebalderantz 30 kilometrotara zegoen
Xefela
lautada emankorreko herrixka batean, jaio zen.
Bere lana
Jotan
,
Akhaz
eta
Ezekias
erregeen garaian bete zuen eta
Isaias
,
Oseas
eta
Amos
profeten garaikidea izan zen.
[3]
Jeloskortasun handia erakutsi zuen
Jahvehrekin
egindako itunagatik, eta Jainkoaren maitasunarekiko desleialtasuna hurkoaren esplotazioan sentiarazten dela iritzi zion. Bere nekazari eta artzain herria maite izan zuen eta Jahvehren interesa ikusi zuen.
Aberatsak eta boteretsuak salatu zituen, baita boterea eta pribilegioak lortzeko jarduten zuten apaiz eta profeta faltsuak ere. Jerusalemgo aristokratek bidegabekeria sozialak ezkutatzeko nekazarien gehiengoaren aurka egindako gehiegikeria eta erlijioaren instrumentalizazioa arbuiatu zituen.
[4]
Mikeasen predikua hain helmen handikoa izan zen, ezen eragina izan baitzuen Ezekiasek
Judean
erreforma batzuk egin zitzan.
[5]