Mikael Agricola
(c. 1510 ?
1557ko
apirilaren 9a
)
finlandiar
elizgizon, idazle eta itzultzailea izan zen,
Erreforma Protestantea
Suediar Erresuman
zabaltzen eginiko lanagatik eta
finlandieraz
idazten lehenbizikoa izateagatik ezaguna. Ikasketak
Vyborgen
eta
Abo
n egin ondoren,
Skyte
apezpikuak
Wittenbergeko unibertsitatera
bidali zuen eta bertan, garaiko erreformatzaile eta
humanista
ospetsuenen giroan ibili zen:
Melanchthon
eta
Luther
beraren eskolak jaso zituen. Haien gomendioak jarraitu eta
Abo
ra itzuli zen, bertan aldaketei hasiera emateko; hain zuzen ere,
Finlandia
osoko lehen
apezpiku
luteranoa
bihurtu zen 1554an, eta ezkontzen ere, lehenbiziko apaiza izan zen (1550ean)
[1]
.
Erreforma Protestantea Finlandiara zabaltzeko
Gustavo Vasa
erregearen onespena izan zuen eta orduan, erlijio-lanak finlandierara itzultzeko lanari ekin zion. Gazte hil zen arren, guztira, bost obra argitaratu zituen, haien artean, finlandieraz inoiz idatzi den lehena,
Abckiria
edo
Abc-liburua
(1543); hor, hizkuntza horretan irakurtzeko, idazteko eta ahoskatzeko teknikak irakasten dira. Horrekin batera,
Rucouskiria
otoitz-liburua (1544), eta haren maisulana izan zena,
Se Wsi Testamenti
edo
Testamentu Berriaren
itzulpena (1548)
[2]
[3]
.
Michael Olaui edo Mikkel Olofsson (
finlandieraz
,
Mikael Olavinpoika
)
Perna
(finlandieraz,
Pernaja
) udalerriko Torsby herrian jaio zen,
Finlandia
ko hego-ekialdean. Jaiotzari buruzko berririk agertzen ez den bitartean, egun zehatza jakitea ezinezkoa da; hala ere, haren lekukotasunak eta bizitzaren bilakaera jarraituz gero, pentsatzekoa da 1510ean izan zela. Izena
Done Mikel
Pernako elizaren
santu patroiaren omenez datorkio. Familia oparoa zuen; aitaren izena ezaguna da, Olavi (
suedieraz
,
Olof
); ama eta hiru alabena, berriz, ezezaguna da. Gurasoak
XVI. mendearen
erdialdean zendu zirela uste da, aita
1540ko hamarkada
hasieran eta ama, aldiz,
1550ekoan
[4]
.
Antza denez, oso mutiko adimentsua eta azkarra zen, eta jakin-minari esker eskola erraz jaso zuen
1550eko hamarkada
bukaerarako. Lehenbiziko irakasleak,
Pernako parrokiako
bikarioak, gurasoei mutikoa
Vyborgeko
Latin Eskolara
bidaltzeko proposatu zien, bertan bere gaitasunari Torsby herrian baino etekin handiagoa aterako ziolakoan. Haren garaian, oso eskola ospetsua zen: besteak beste,
Erasmo Rotterdamgoa
bertan ikasle izan zen
XV. mendearen
bukaeran. Hor sartzeko, ezinbestekoak ziren heziketa ordaintzeko ahalmena, berezko adimena eta bikarioaren gomendioa; beraz, familia xumekoa zen arren, pentsatzen da familiak diru-poltsa nahiko betea zuela buruhauste gabeko bizimodua bizitzeko eta semearen ikasketak ordaintzeko. Vyborgen
germaniar
merkatari
humanisten
giroan ibili zen eta bertan, aitaren bizibidearen
latinezko
izena deituratzat hartu zuen: "Agricola" (alegia,
Laboraria
)
[4]
.
Finlandiako
hizkuntzalariek aspalditik argitzeko izan duten auzi nagusia, Agricolaren ama-hizkuntza zein izan zen jakitea da. Alde batetik, pentsatzen da suediera izan zela; izan ere, Agricola jaio zen eskualdean ?
Nilandian
?, eta bereziki
Pernan
herrian, garai hartan suediera lurraldeko hizkuntza nagusia zen; gainera, autoreak eskutan erabili zuen
Martin Lutherren
obretako batean, gurera iritsi denean, latinezko hitzen esanahia ulertzeko Agricolak berak eginiko oharrak ikus daitezke marjinetan, 45 suedieraz eta bakarra finlandieraz. Bestalde, autoreak bere obretan erabiltzen duen hizkuntza atsegin, leun eta aberatsa,
Turkuko
dialektotzat (
hego-mendebaldeko finlandiera
) hartu izan ohi da; eta horrek, finlandiera hiri hartara bizitzera joan zenean ikasiko zuela pentsatzera bultzatu ditu adituak
[5]
[1]
.
Hala ere, suedieraren hipotesia garatu zuen
Ikola
hizkuntzalariak berak ere onartzen du Agricola elebiduna izatea dela aukera posibleena, eta etxeko hizkuntza nagusia bietako bat bide zela. Beste batzuek, artean
Tarkiainen
idazleak, esaten dute finlandiera etxeko zerbitzarien eskutik ikasiko zuela; dena dela,
Hakkinen
hizkuntzalari ezagunak dioen moduan, ziurtasun osoz esatea ezinezkoa den arren, Agricolaren idatziei egin zaizkien hizkuntza probek finlandiera bere jatorrizko hizkuntza dela aditzera ematen dute
[6]
[7]
[3]
.
Finlandiera
eta
suedieraz
gain,
latin
ez eta
aleman
ez ere bazekien.
Gaztaroko ikasketak
Vyborgen
egin zituen. Ziurrenik
Erreforma Protestantearen
eta
Humanismoaren
lehenbiziko berriak ere bertan izan bide zituen, izan ere,
Vyborgeko gazteluko
agintaria, Johann izeneko
germaniar
kontea zen,
Gustavo Vasa
Suediako erregearen begikoa eta Erreformaren jarraitzaile sutsua
[8]
.
Bertan, merkatarien giro ikasian ibili zen eta,
latina
menderatu ondoren eta hemezortzi urte bete zituenean, irakaslearekin batera
Abora
joan zen 1528an. Abo (finlandieraz,
Turku
)
Suediar Erresumaren
hiriburu ekonomiko eta erlijiosoa zen ekialdean ?Finlandian, alegia? eta garaiko diozesi bakarra hiri hartan zegoen,
Aboko diozesia
. Mikael Agricola mutikoak
Martti Skytte
orduko apezpikua harrituta utzi zuen eta honentzako eskribau-lanak egiten hasi zen.
Abo hiria Vyborg baino handiagoa izateaz gain, herrialdean eragin zuzena zuen. Bertan zeuden garaiko pentsalari ospetsu asko eta Agricolak
Martin Lutherren
ikasle izandako
Petrus Sarkilahti
finlandiarra bertan ezagutu zuen. Haren eskutik, Erreformaren berri guztiak jaso zituen eta 1529an hil zenean, Agricola bera Sarkilahtik buruturiko lana jarraitzeaz arduratu zen. Suediar Erresumako
Parlamentuak
1527an onartu zuen erlijio-erreforma eta Agricola bihurtuko zen aldaketaren sustatzaile nagusia Finlandian. Azkenean, apezpikuaren laguntzaz,
1530eko hamarkada
hasieran apaiz ordenatu zen.
1536an, Aboko apezpikuak
Wittenbergera
bidali zuen erreformatzaile eta teologo nagusien eskolak entzutera; zehazki,
Halle-Wittenbergeko Unibertsitatera
. Haien artean, aipatzekoak dira
Martin Luther
bera eta
Philipp Melanchthon
,
Testamentu Berriaren
hizkuntzan ?
grekoan
? aditua zen teologoa. Bi erreformatzaile nagusi horiek Agricolaren alde hitz egin zuten
Gustavo Vasa
erregearen aurrean eta hark diru-laguntza eman zion, bere instrukzioa jarrai zezan. Horri esker, liburu ugari erosi zituen (haien artean,
Aristotelesen
obra osoa) eta 1537an Testamentu Berria finlandierara itzultzen hasi zen.
Ikasketak hiru urtean burutzea lortu zuen eta promozioko hamabost ikasleetan, hirugarrena izan zen.
1539an,
Abora
itzuli zen eta bertako
katedraleko eskolako
errektore izendatu zuten. Ez zuen lana atsegin, etsigarria iruditzen zitzaion ikasleei doktrina irakastea; hala ere, 1544an bere ikasleen alde egin zuen
Gustavo Vasa
erregearen aurrean; izan ere, erregea suediar monarkiaren boterea hedatzen ari zela,
Aboko katedralaren
lurrak konfiskatu zituen eta Agricolari ikasle talentudunenak
Stockholmera
bidaltzeko agindu zion; horrek, aldiz, agindua ikasleen abilezien kontra zihoala ulertu eta uko egin zuen. Gertaera horrek Gustavo Vasa erregearen eta Mikael Agricolaren harremana gaiztotu zuen.
Urtebete lehenago, 1543an bere lehenbiziko lana eta
finlandieraz
idatzitako aurreneko liburua argitaratu zuen,
Abckiria
edo
Abc-liburua
. Lan horrek katixima eta alfabeto bana ditu eta bertan, irakurtzeko, idazteko eta ahoskatzeko teknikak irakasten dira
finnen
hizkuntzan. Lan hau, eta urtebete beranduago argitaratuko zuen
Rucouskiria
otoitz liburua, bere maisulana izango zen
Testamentu Berria
itzultzen ari zela egin zituen. Bestetik, aipatzekoa da garai hartan (1546an, zehazki) etxea eta eskola erre egin zirela Aboko sute handian eta bederatzi urte ondoren, 1548an, Gustavo Vasak errektore kargua uztera behartu zuela
[9]
.
Haren lan garrantzitsuena, hain zuzen ere, azkeneko urte horretan argitaratu zuen 718 orrialdeko
Se Wsi Testamenti
edo
Testamentu Berria
da. Liburua
Stockholmen
inprimatu zen eta itzulpenaz gain, Agricolaren beraren zenbait azalpen eta idatzi zituen; haien artean,
kristautasuna
Finlandiara nola iritsi zenari buruzkoa edo
Turkuko
dialektoa (
hego-mendebaldeko finlandiera
) erabiltzearen arrazoia. Testamentu Berria
grekotik
itzuli zuen eta hizkuntza molde berri bat asmatu behar izan zuenez, hitz asko finlandierara egokitzeko neologismo ugari ere asmatu behar izan zituen. 1549an, hiru liturgia liburu gehiago ere argitaratu zituen:
Kasikirja Castesta
,
Messu eli Herran echtolinen
eta
Se meiden Herran Jesusen Christusen Pina
.
1550ean Pirjo Olavintytar (suedieraz,
Birgitta Olafsdotter
edo
Brigida Olaui
) emaztetzat hartu zuen eta abenduaren 11n, Kristian Agricola (Christianus Michaelis Agricola) seme bakarra jaio zen (1584an
Tallingo katedraleko
apezpiku izendatu zuten): Agricola ezkondu zen lehen apaiz finlandiar luteranoa izan zen.
Martti Skytte
Aboko apezpikua 1550ean hil zen eta Agricolak apezpikuaren lana hartu zuen, Gustavo Vasa erregeak erabaki bat hartzen zuen bitartean. Azkenik, 1554an, erregeak Finlandiako eliza bi diozesitan banatzea erabaki zuen:
Vyborgeko diozesia
eta
Aboko diozesia
. Mikael Agricola Aboko apezpiku izendatua izan zen 1554an eta apezpikutza hartzen zuen lehenbiziko apaiz luteranoa izan zen.
Vyborgeko katedraleko
apezpiku, aldiz,
Paavali Juusten
elizgizona izendatu zuten. Agricolak aldaketa gutxi egiteko denbora izan zuen, dena den, Canon Missæ edo erromatar meza-liburua alde batera uztea izan zen bere eginkizun nagusia.
Garai hartan etengabe ari ziren
errusiarrak
eta
suediarrak
euren artean borrokan ekialdeko mugan eta 1557an, Gustavo Vasa erregeak bake-ordezkaritza bat bidaltzea erabaki zuen
Moskura
?ordezkarien artean, Mikael Agricola?. Moskutik zaldi gainean itzultzean, Agricola gaixotu eta finlandiar muga igaro ondoren,
Nykyrka
udalerrian hil zen (
Kareliako istmoan
), apirilaren 9an.
Vyborgeko katedralean
lurperatua izan zen urte berean: gaur egun zutik dirauen arren, katedral hura
Neguko Gerran
ia erabat suntsitua izan zen. Hil zen tokian bertan oroitarri bat eraiki zen bere omenez.
Elias Lonnrot
idazle ospetsua Agricola hil zen egun berean jaiotakoa da eta, horren ondorioz,
Finlandiako Gobernuak
apirilaren 9a Finlandieraren eguna izendatzea erabaki zuen.
Kronologikoki, hauek dira Mikael Agricolaren obra nagusiak:
Abckiria
(finlandiera garaikideaz,
Abc-kirja
;
euskaraz
,
Abc-liburua
)
finlandieraz
inoiz argitaratu den lehenbiziko liburua da. Agricolak
Testamentu Berria
itzultzen ari zen bitartean idatzi zuen eta 1543an kaleratu zen
Stockholmen
. Lan horrek katixima eta alfabeto bana ditu eta bertan, finlandieraz irakurtzeko, idazteko eta ahoskatzeko teknikak irakasten dira. Hain zuzen ere, liburuaren helburu nagusia finlandiarrak euren hizkuntzan trebatzea zen,
Erreforma Protestantearen
ideia nagusia gauzatzeko, alegia, testu sakratuak herri xehearengana iristea. Lehen edizioak 16 orrialde ditu eta bigarrenak, 24 (handik zortzi urtera argitaratu zen). Aurreneko itzulpenak katixima osatzen duten
Hamar Aginduak
,
Aita Gurea
,
Apostoluen sinboloa
,
Agur Mariaren
lehenbiziko zatia, Itun Berriaren
bataio
,
aitortza
eta
eukaristiari
buruzko erreferentziak, eta
Lutherren Katixima Txikiaren
hiru otoitz (
Angelusa
ordezkatzeko sortuak) izan ziren
[10]
[11]
.
Gaur egunera obraren zati solteak iritsi dira, ez dago liburu osorik. Dena den, Agricolaren lana berreraikitzea lortu da
Uppsalako Unibertsitateko
Liburutegi Nagusian aurkitu diren atalei esker. Hurrengoa, obraren poema ezagunena da, lehenbiziko orrialdean dagoena
[12]
:
- Agricolaren testua
,
- Oppe nyt wanha ia noori / joilla ombi Sydhen toori.
- Jumalan keskyt / ia mielen / iotca taidhat Somen kielen.
- Laki / se Sielun Hirmutta / mutt Cristus sen taas lodhutta.
- Lue sijs hyue lapsi teste / Alcu oppi ilman este.
- Nijte muista Elemes aina / nin Jesus sinun Armons laina.
- Finlandiera garaikideaz
,
- Opi nyt vanha ja nuori / joilla ompi sydan tuore.
- Jumalan kaskyt ja mielen / jotta taidat suomen kielen.
- Laki se sielun hirmuttaa / mut Kristus sen taas lohduttaa.
- Lue siis, hyva lapsi, tasta / alkuoppi ilman estetta.
- Niita muista elamassa aina / niin Jeesus sinulle armonsa lainaa.
- Euskaraz
,
- Ikas ezazue orain, zahar eta gazte / bihozbera zaretenok (bihotz samurra duzuenok).
- Jainkoaren manamenduak eta adimena / horrela finlandiar hizkuntza ezagutuko duzue.
- Legeak arima beldurtzen du / baina Kristok berriro ere baretzen du.
- Hortaz, jarrai ezazu irakurtzen, seme ona / oztoporik gabeko ikasketaren hasiera.
- Gogora ezazu bizi guztian / horrela, Jesusen errukia izango duzu.
1544an argitaratu zen
Rucouskiria
, otoitz-liburu bat da. 877 orrialdeko lan hori Agricolaren beraren lana da, erreferetziatzat
Luther
,
Melanchthon
edo
Erasmo Rotterdamgoa
hartu bazituen ere. Guztira, 700 otoitz inguru daude eta hitzaurrean autoreak hezkuntzak egin beharko lituzkeen aurreratzei buruz hitz egiten du, dena
Erreforma Protestantea
Finlandian
sustraitzeko asmoarekin. Barruan, Agricolak berak eginiko egutegi astrologiko-astronomikoa dago
[13]
.
Finlandieraz inoiz idatzi den bigarren liburua da.
Se Wsi Testamenti
(finlandiera garaikideaz,
Uusi testamentti
; euskaraz,
Itun Berria
) Agricolaren obra nagusia da. Lan hori
Testamentu Berriaren
finlandierazko lehen argitalpena da, 1548an
Stockholmen
inprimatua, eta Agricolak
Erreforma Protestantea
Finlandiara
zabaltzeko eginiko lan sutsuaren erakusgarri nagusiena da.
Wittenbergen
ikasten zebilela hasi zuen itzultzearen lan neketsua eta bertan, Erreformaren jarraitzaile nagusien laguntza izan zuen. Guztira, hamaika urte behar izan ziren Itun Berri osoa finlandierara itzultzeko, baina ez zen 1548ra arte behin betiko kaleratu, zuzenketek eta ikusmolde berriek argitalpena bost urtez atzeratu baitzuten
[14]
.
Obrak 718 orrialde eta ilustrazio ugari ditu; guztira, bi hitzaurre daude, bata praktikoa eta bestea teologikoa. Lehenengoan, Agricolak
Aboko
dialektoa (
hego-mendebaldeko dialektoa
) erabiltzeko arrazoiak ematen ditu eta
kristautasuna
Finlandiara nola iritsi zen ere kontatzen du. Teologia hitzaurrean, aldiz, autoreak lana zuzenean
grekotik
(
Melanchthon
irakasleari esker bereganatutako hizkuntza),
Vulgatatik
,
Erasmoren
grekozko
bildumatik (1516),
Martin Lutherren
alemanezko
itzulpenetik (1534),
Olaus Petri
suediarraren
bibliatik (1526) eta
Gustavo Vasarenetik
(1541) itzuli zuela argitzen du. Azken horretan ere, sortu zituen hainbait
neologismoren
arrazoia eman eta horiek zabaltzeko nahia erakusten du, gehienak finlandiarrek sekulan ikusitako animalien izenak dira; hala nola,
jalopeura
("orein prestua"), "lehoi" adierazteko (finlandiera garaikideaz,
leijona
) edota
kamelikurki
("gamelu kurriloa"), "ostruka" adierazteko (egun,
strutsi
)
[15]
.
Wittenbergen
zegoela, Agricolak hiru liturgia liburu txiki ere itzuli zituen finlandierara, 1549an argitaratuko zirenak. Lehenengoa,
Kasikirja Castesta
(osorik
Kasikirja Castesta ia muista Christikunnan Menoista
;
euskaraz
,
Bataio eta beste zenbait kristau errituren gidaliburua
) izan zen.
Bataio
,
ezkontza
eta
hiletari
buruzko lanek osatzen dute eskuliburu hau eta bertan, gaixotasunei, doluari eta hil zorian daudenei zuzendutako pasarteak daude. Atal gehienak
Olaus Petriren
lanetik itzulitako testuak dira, baina
Lutherren
zenbait lanen (batik bat, bataio eta ezkontzari buruzkoak) eta
Caspar Huberinusek
idatzitako gutunen eragina nabaria da. Bigarren liturgia liburua
Messu eli Herran echtolinen
(euskaraz,
Meza edo afari santua
) da, Olaus Petriren lanetatik ondutako obra. Bertan, Agricolak bere hurrengo helburua
Testamentu Zahar
osoa itzultzea izango dela adierazten du, heriotzak bertan behera utzi zuen proiektua. Argitaratu zuen azken lana
Jesukristoren
sufrimenduaz diharduen
Se meiden Herran Jesusen Christusen Pina, ylesnousemus ia taiuaisen astumus, niste Neliest Euangelisterist coghottu
(euskaraz,
Gure Jauna Jesukristoren pasioa, berpizkundea eta igoera, lau ebanjelioetatik osatua
) izan zen. Lan hori
Wittenbergen
Johannes Bugenhagen
irakasle izan zuenaren
alemanezko
idatzietatik zuzenean itzuli zuen eta badirudi, lan horien
suedierazko
itzulpenen berri ere izan zuela
[16]
[17]
.
Hil ondoren, Agricolari tematika bera zuten beste itzulpen batzuk ere argitaratu zizkioten 1551-1552 bitartean.
Mikael Agricola finlandieraz idatzi zuen lehenbiziko autorea da; horren ondorioz, finlandiarrek euren hizkuntzaren aitatzat dute. Pertsonaia historiko oso maitatua da herrialdean eta haren omenez, hainbat oroitarri, ikastaro eta sari daude, besteak beste,
Helsinki
ko
Mikael Agricola eliza
, edota izen handiko
Mikael Agricola saria
eta
Mikael Agricola gurutzea
. Apirilaren 9a, haren heriotzaren eguna (eta
Lonnrot
idazle ospetsuaren jaiotza eguna), gainera, "Finlandieraren eguna" izendatu zuten.
Dena den, ez da ahaztu behar,
Euskal Herrian
Joanes Leizarraga
erudituaren modura, haren itzulpenen helburu nagusia
Erreforma Protestantea
Finlandian
hedatzea izan zela, eta ez hainbeste helburu linguistikoa, arlo horretan haren ekarpena izugarria izan bazen ere.
Martin Lutherrek
proposatutako tesietako bat edozeinek bere hizkuntzan testu sakratua irakur ahal izatea zen, eta hain zuzen ere, Agricolaren helburua
Biblia
guztia finlandierara itzultzea izan zen testu sakratuak finlandiarrek irakur ahal izateko; baina
Testamentu Berri
osoa eta
Zaharraren
lehenengo zatiak itzultzeko astia baino ez zuen izan bere bizitza motzean
[4]
[2]
.
Suediera
,
alemana
eta
latina
eredutzat hartuta, Agricolak
finlandiera
rako hizkuntza molde bat sortu zuen. Aditu askok finlandieraren jatorrizko egiturak bortxatu izana leporatu diote, izen handiko beste hizkuntzek dituzten egituren mesedetan; esate baterako, finlandieraz inoiz izan ez den
se
artikuluaren erabilpena (
Se Wsi Testamenti
, egungo finlandieraz
Uusi testamentii
). Dena den, onartu behar da hizkuntza molde bat sortzea ez dela eginkizun erraza; eta are gutxiago ia ezerezetik hizkuntza idatzi bat asmatzea; halaber, finlandieran txertatzen saiatu zen egitura arrotzak gutxi izan zirela eta haien ibilbidea ere oso motza izan zela. Bestetik, molde berriak egungo hizkuntzan irauten du. Era berean, esatekoa da Agricolak
b
,
c
,
w
eta
x
letrak bere testuetan erabili zituela, finlandieran egitura arkaikoenetan eta azken urteotan sartu diren maileguetan baino erabiltzen ez direnak
[4]
.
Azkenik, Agricolak oharkabean
finn kulturari
(zehazki,
finn paganismoari
) eginiko ekarpena ere aipatu beharra dago. Izan ere,
Dauidin Psalttari
edo
Daviden salmoak
izeneko atalean, autoreak finn jainkoen zerrenda eta deskripzioa egin zuen eta bere helburua paganismoaren zentzugabekeria salatzea izan zen arren (beharbada paganorik izango zen oraindik
XVI. mendean
Finlandian), lortu zuena,
finlandiarren
folklore eta erlijioaren lekukotasun garrantzitsua biltzea izan zen.
Ondoko hauek Agricolaren obren azalak dira:
- ↑
a
b
Hakkinen, Kaisa: "Mikael Agricolan elama ja elamantyo". Teoksessa Hakkinen & Vaittinen 2007, o. 16
- ↑
a
b
Mikael Agricola - sanojensa mittainen mies Postimuseo
Viitattu 29.3.2010
- ↑
a
b
Hakkinen 2007: 16-18
- ↑
a
b
c
d
Heininen, Simo: Agricola, Mikael
Kansallisbiografia-verkkojulkaisu. 16.9.1997. Helsinki: Suomalaisen Kirjallisuuden Seura
- ↑
The Father of Standard Finnish. Universitas Helsingiensis, 2007, znb. 12, o. 16
- ↑
Heininen & Heikkila 1996, o. 77
- ↑
Ikola 1988
- ↑
Agricola ei pyrkinyt kirjakielemme isaksi. Kansan Uutiset/Viikkolehti, 2007, znb. 16.3, o. 35
- ↑
Lipasti 2007, o.6
- ↑
Agricola.utu.fi
Abc. 2011.12.08
- ↑
Koulumuseo
Helsinki
- ↑
Abckiriaren kopia digitalizatua
2011.12.08
- ↑
Gummerus, Jaakko: Mikael Agricolan rukouskija ja sen lahteet. SKHS XLIV:1-3, 1941, 1947 eta 1955
- ↑
Lehikoinen, Laila & Kiuru, Silva: Kirjasuomen kehitys. Helsinki: Hakapaino Oy, 1989.
ISBN 951-45-5073-0
- ↑
Nuorteva, J.: Biblia 350 v: suomalainen Raamattu ja Suomen kulttuuri. Helsinki: Suomalainen kirjallisuuden seura, 1992
- ↑
Mikael Agricola
Kasikirja Castesta ia muista Christikunnan Menoista. 2011.12.10
- ↑
Messu eli Herran echtolinen
Kirjallinen tyo. 2011.12.10
- Agricola, Mikael: Jumalan aijnoan olcohon kijtos: Rukouksia Agricolan Rukouskirjasta. Mikael Agricolan rukoukset on nykysuomeksi toimittanut Juhani Holma. Helsinki: Kirkkohallitus, 2007.
ISBN 978-951-789-220-9
.
- Heininen, Simo & Heikkila, Markku: Suomen kirkkohistoria. Helsinki: Edita, 1996.
ISBN 951-37-1839-5
.
- Hakkinen, Kaisa & Vaittinen, Tanja (toim.): Agricolan aika. Helsinki: BTJ-kustannus, 2007.
ISBN 978-951-692-682-0
.
- Ikola, Osmo: Mikael Agricolan aidinkieli. Teoksessa: Mikael Agricolan kieli. Helsinki: Suomalaisen kirjallisuuden seura, 1988.
ISBN 951-717-533-7
.
- Lipasti, Roope: ABCkiria. Agricolaa a:sta o:hon. Lingsoft Oy, 2007. Kirjanen.
- Tarkiainen, Viljo & Tarkiainen, Kari: Mikael Agricola. Suomen uskonpuhdistaja. Helsinki: Otava, 1985.
- Heininen, Simo: Mikael Agricola ja Erasmus Rotterdamilainen. Suomalaisen kirjallisuuden seuran julkaisu 192. Helsinki: SKS, 2006.
- Heininen, Simo: Mikael Agricola: Elama ja teokset. Helsinki: Edita, 2007.
ISBN 978-951-37-4869-2
.
- Pernajan poika. Lasten- ja nuortenkertomus valikoimassa Lukemisia lapsille, suom. V. Tarkiainen, Valter Juva ja Ilmari Jaamaa. WSOY, 1932.