Wikipedia, Entziklopedia askea
Migrazioa: abentura ahatezina
(
ingelesez
:
Migration
) 2023ko
animazio
filma da,
Illumination
enpresak ekoiztua eta
Universal Picturesek
banatua.
Benjamin Rennerrek
zuzendu zuen,
Guylo Homsyren
laguntzarekin,
Mike Whitekin
egindako gidoi batean oinarrituta. Ingelesezko bertsioan
Kumail Nanjiani
,
Elizabeth Banks
,
Keegan-Michael Key
,
Awkwafina
eta
Danny DeVitoren
ahotsak ditu.
Basahate
familia baten abenturetan oinarritzen da filma, gehiegi babestn dituen aita konbentzitu nahi dutenean oporretan joatea, euren
Ingalaterra Berria
utzita,
New Yorketik
pasata eta
Jamaikara
migratuz.
2023ko urriaren 19an estreinatu zen
Turinen
,
Italia
, eta zinemetara urte bereko Gabonetan iritsi zen. Kritika onak jaso zituen bere estreinaldian. Euskarazko bertsioa ere urte berean aurkeztu zen.