한국   대만   중국   일본 
Michelin Kirol Kultur Elkartea - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Michelin Kirol Kultur Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Deportiva Cultural Michelin
Sorrera 1947 - 1995
Futbol zelaia Udal Futbol Zelaia (Michelin) [1]
Lasarte-Oria
edukiera: 1.194 lagun
1994 - 95 Desagertua
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Michelin Kirol Kultur Elkartea Lasarte-Oriako kirol elkartea da. 1947an sortu [1] eta 1995ean desagertu zen [2] .

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sociedad Deportiva Cultural Michelin 1947an Lasarten sortu zuten, orduan Hernani eta Urnieta artean zatitutako auzoa. Kluba 1934an herrian kokatutako Michelin frantziar enpresak bultzatu eta babestu zuen.

1970eko hamarkadan , 4 denboraldi eman zituen Hirugarren Mailan : 1970-71, 1974-75, 1975-76 y 1977-78 hain zuzen ere. Bitan Copa del Generalisimo txapelketan parte hartu zuen: 1970-71an Real Oviedok lehenengo errondan kanportatua eta 1975-76an. 1978an maila utzi zuen.

1980ko hamarkadan , Lasarte-Oria udala bihurtu eta Lasarte-Oria KE , Texas edo Ostadar SKT bezalako talde berriak sortu zuten Michelin kalterako [2] .

1994 - 95 denboraldian desagertu zen, ia 50 urte pasa eta gero.

Sailak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Futbolari ez ezik beste kirolei ere ekin zizkion elkarteak, tartean igeriketa eta arraunketa .

Futbol Zelaia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Michelinek lantegiaren ondoan kokaturiko Michelin futbol zelaian [2] jokatzen zuen, gero Udal Futbol Zelaia izango zena. 1997an berreraiki zuten.

Datuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Arraunketa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lasarte Michelin
Kirol Kultur Elkartea
Sorrera 1965 (59 urte)
Herria Euskal Herria Lasarte-Oria , Gipuzkoa
Entrenatzailea ?
Patroia(k) Euskal Herria Klaudio Etxeberria "Gorria"
Euskal Herria Antonio Oliden
Kolorea(k)           urdina eta horia
Trainerua      Lasarte
     Eugenio ta Benito
Palmaresa 2 Kontxako Bandera
1 Espainiako Txapelketa
6 Gipuzkoako Txapelketa

Arraunketa saila, tostako modalitatean, goi mailan aritu zen 1970eko hamarkada osoan, Lasarte-Michelin izenarekin. Patroiak Klaudio Etxebarria "Gorria" (1969an) [3] eta Antonio Oliden [4] oriotarrak izan ziren. Palmaresean izarra (*) duten datak Michelin izan aurretiko emaitzak dira, Lasarte izenarekin lorturikoak.

Kolorea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lasarteren kolorea gorria zen Michelin lantegiak babestu zuen arte. Orduan enpresaren kolore urdina eta horia hartu zituen.

Kontxako Bandera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Txapelduna (2): 1969 eta 1973.
  • Bigarrena (4): 1970, 1971, 1974 eta 1977.
  • Hirugarrena (3): 1967*, 1968 eta 1978.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (1): 1977.
  • Sailkatua (8): 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978 eta 1979.

Espainiako Traineru Txapelketa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Txapelduna (1): 1969 [5] .
  • Bigarrena (7): 1970, 1972, 1973, 1974, 1975, 1976 eta 1977.
  • Hirugarrena (1): 1971.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Txapelduna (6): 1970, 1974, 1975, 1976, 1977 eta 1979.

Gainontzeko estropadak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Trainerillak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Batelak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪[FRE S.D.C. Michelin (equipo)≫] www.futbol-regional.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-19) .
  2. a b Ostadar SKT ? Ostadar SKT. (Noiz kontsultatua: 2024-05-19) .
  3. a b (Gaztelaniaz) MANJARRES, JUAN F.. (2019-09-08). ≪Campeones en la Concha hace medio siglo≫ El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-19) .
  4. (Gaztelaniaz) VALLES, TXEMA. (2020-12-13). ≪Lasarte:Homenaje al patron de remo Antonio Oliden hoy en Manuel Lekuona≫ El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-19) .
  5. ≪Campeonato de Espana≫ traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-19) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]