한국   대만   중국   일본 
Michael Gross - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Michael Gross

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Gross

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Michael Groß
Jaiotza Frankfurt am Main 1964ko ekainaren 17a  (59 urte)
Herrialdea   Alemania
  Mendebaldeko Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak igerilaria
Pisua 87 kilogramo
Altuera 201 zentimetro
Lantokia(k) Frankfurt am Main
Jasotako sariak

IMDB: nm1174621 Olympic.org: michael-gross Edit the value on Wikidata

Michael Gross ( Frankfurt , Alemania , 1964ko ekainaren 17a -) alemaniar igerilaria da.

Tximeleta-probetan inoiz izan den igerilaririk hoberena da, eta historiako sarituenetako bat.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gizon garaia eta indartsua, beso-luzera handikoa. Albatros deitzen zioten, haren igeri egiteko moduak itsas hegazti horren mugimenduak antzeratzen zituelako. 1980an , Moskuko Olinpiar Jokoetan parte hartu behar zuen, baina ezin izan zuen joan, Alemaniako Errepublika Federalak , Estatu Batuen erabakiarekin bat eginez, boikota egin zielako jokoei, sobietarrek Afganistan inbaditu izanaren aurka protestatzeko. Harrezkero, baina, igeriketaren historiako karrera distiratsuenetako bat osatu zuen Grossek: Munduko Txapelketetan, Guayaquilen ( 1982 ), urrezko bi domina lortu zituen; Madrilen ( 1986 ), urrezko bi eta zilarrezko beste bi; eta Perthn ( 1991 ), urrezko bat, zilarrezko hiru eta brontzezko bat; Olinpiar Jokoetan, Los Angelesen , urrezko bi eta zilarrezko bi; eta Seulen , urrezko bat eta brontzezko bat. Europako txapelketetan jaun eta jabe izan zen urte askoan. 1985ean , adibidez, Sofian , urrezko sei domina lortu zituen. Igerilari-karreran, hamaika aldiz hautsi zuen munduko errekorra igeriketa estilo desberdinetan (200 metro libretan, eta 100 eta 200 metro tximeletan, besteak beste).

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]