≪Faraday≫ orriak hona dakar. Unitateari buruzko artikulua hau da: ≪
Farad
≫
Michael Faraday
(
Surrey
,
Ingalaterra
,
1791ko
irailaren 22a
-
Hampton Court
,
Ingalaterra
,
1867ko
abuztuaren 25a
)
elektromagnetismoa
eta
elektrokimika
ikasi zituen fisiko eta kimiko britainiarra da.
Humphry Davy kimikariarekin ikasi zuen eta
indukzio elektromagnetikoaren
aurkikuntzagatik ezagutzen dute gehienek,
generadore
eta
motore elektrikoak
eraikitzea ahalbidetu baitu honek, edo
elektrolisiaren
legeengatik, bera baita
elektromagnetismoaren
eta
elektrokimikaren
benetako sortzaile.
Bere garaiko beste ikertzaile batzuen antzera, Faraday
eremu magnetikoen
bidez
korronte elektrikoak
sortzen saiatu zen. Hamar urtetan ez zuen emaitza arrakastatsurik lortu, egoera estatikoan, hots, geldirik zeuden
imanak
eta bobinak erabili baitzituen. Hala ere, ekinaren ekinaz, korronte elektrikoaren indukzioa sortzeko eremu magnetiko aldakorrak behar direla frogatu ahal izan zuen.
Gaztetan ikasketak burutu gabea zen, eta ez zekien ia ezer
matematikaz
.
Kalkulu diferentziala
erabat arrotz zuen azken fisikari handia izan zela esan daiteke, nahiz eta gabezia hori grafikoak egiteko zuen trebetasun izugarriz gainditu zuen.
Bere egunkaria idatzi zuen
1820
eta
1862
bitartean, etenik gabe, bertan buruturiko esperimentuak deskribatuz. 3.236 orrialde eta zenbait mila irudi dituen egunkari hori
Fisikaren
historiako funtsezko lanetako bat da gaur egun.
Faraday britainiar fisikaria
Surreyn
(
Ingalaterran
) jaio zen
1791ko
irailaren 22an
. Michaelen aita James Faraday izan zen eta Newingtonen jaiotakoa zen,
Londres
inguruan (Ingalaterra).
Ez zuen eskolara joateko aukera handirik izan eta, 13 urte zituenean, Michael lanean hasi beharrean izan zen eta Londresko azaleztatzaile batekin ofizioa ikasten hasi zen. Han aritu zen 7 urtetan, zientziari buruzko liburu asko irakurri zuen eta, horrekin batera,
elektrizitatearekin
zerikusia zuten esperimentuak ere burutu zituen, zientziarako grina betirako piztu zitzaiolarik. Hala ere, ez zekien ezer asko
matematikaz
, baina
Kalkulu diferentziala
ez bazuen ezagutzen ere, grafikoak egiteko trebezia berezia erakutsi zuen.
Bere garaiko beste ikertzaile batzuen antzera, Faraday
eremu magnetikoen
bidez korronte elektrikoak sortzen saiatu zen. Hamar urtetan ez zuen emaitza arrakastatsurik lortu, egoera estatikoan, hots, geldirik zeuden imanak eta bobinak erabili baitzituen. Hala ere, ekinaren ekinaz, korronte elektrikoaren indukzioa sortzeko eremu magnetiko aldakorrak behar direla frogatu ahal izan zuen.
Davyren pean egin zituen lehen ikerketak
kimikan
.
Kloroa
ikertzean, bi karbono kloruro berri aurkitu zituen,
bentzenoa
ere deskubritu zuen... Ekarpen handiak egin zituen elektrizitatearen esparruan.
1821ean
,
Oersted
kimikari daniarrak eletromagnetismoa deskubritu ondoren, Faradayk bi tresna egin zituen bere hitzetan errotazio elektromagnetikoa ekoizteko, hau da, motore elektrikoa.
1824an
, Faraday Londresko Errege Elkartean sartu zen eta, hurrengo urtean, Errege Erakundeko laborategiko zuzendari izendatu zuten.
1831n
, bere esperimentu ospetsuak hasi zituen eta
indukzio elektromagnetikoa
aurkitu zuen; esperimentu horiek gaur egun ere teknologia elektromagnetikoaren oinarri dira. Indar lerroen kontzeptua txertatu zuen eremu magnetikoak irudikatzeko eta, elektrolisian eginiko ikerketen ondorioz, bere bi oinarrizko legeak, bere izena daramatenak, deskubritu zituen:
- Elektrolisiaren bidez askatzen den sustantzia baten masa,
elektrolitotik
igaro den elektrizitate kantitatearekiko zuzenki proportzionala da. Beraz,
- m= clt [(masa = balore elektrokimikoa (c) x intentsitatea (l) x denbora (t)]
- Elektrizitate kantitate batek askatutako sustantzia ezberdinen masak zuzenki proportzionalak dira bere pisu baliokideekin.
Bere ikerketek aurrerapen izugarria izan ziren elektrizitatearen garapenerako, magnetismoak, mugimenduaren bitartez, elektrizitatea ekoizten duela ezarri zuelako.
Elektrizitate estatikoarekin
lanean zebilela, karga elektrikoa
eroale elektrikoaren
gainazalean metatzen dela frogatu zuen, barruan daukanak eraginik ez duelarik.
Faradayren kaiola
izena duen dispositiboan erabiltzen da efektu hau.
Michael Faradayren omenez,
Nazioarteko Unitate Sisteman
farad
(F) izena ezarri zitzaion. Definizioak
coulomb
bateko karga duen eroale batek
volt
bateko
potentzial elektrostatikoa
hartzeko gaitasuna dela dio.
1833an
, Davyren lekua hartu zuen Erakundeko kimika irakasle postuan eta, bi urte geroago, urtean 300 liberako biziarteko pentsio bat esleitu zioten.
1858an
, Victoria erreginak bere
Grazia eta Faboreetako Etxeetako
bat eman zion eta hantxe bizi izan zen 9 urtez,
1867ko
abuztuaren 25ean
hil zen arte.
Westminsterreko Abadian
, bere omenezko plaka bat dago,
Isaac Newtonen
hilobitik gertu, berak ez baitzuen han lurperatzerik nahi. Londresko Highgate Hilobian dago ehortzita, gaur egun desagertuta dauden
sandemanien
gunean.
1820
eta
1862
bitartean, etenik gabe, bere egunkaria idatzi zuen, bertan buruturiko esperimentuak deskribatuz. 3.236 orrialde eta zenbait mila irudi dituen egunkari hori Fisikaren historiako funtsezko lanetako bat da gaur egun.
14 urte zituenean irakurritako
Isaac Wattsen
The Improvement of the Mind
-Adimenaren hobekuntza-lanetik, Michael Faradayk diziplina zientifikoaren printzipio konstanteak hartu zituen:
- Beti eraman behar da libreta txiki bat, oharrak edozein momentutan hartu ahal izateko.
- Komeni da posta trukea erruz erabiltzea.
- Kolaboratzaileak izatea komeni da, ideiak elkar trukatu ahal izateko.
- Eztabaidei ekidin.
- Entzundako guztia egiaztatu.
- Ez orokortu arin-arinka; ahalik eta zehatzen hitz egin eta idatzi.