Wikipedia, Entziklopedia askea
Mezuza
(
hebreeraz
:
?????????
, pluralez
??????????
,
euskaraz
:
≪atezango≫
);
Toraren
bi bertso idatzita dituen
pergamino
bat da; normalean, etxe eta hiri juduetako arkupeen eskuineko
atezangoari
itsatsita dagoen kaxa edo ontzi batean dago.
Juduen
bizilekuen ezaugarri berezienetako bat da.
Juduen etxeetako ateetan mezuza bat ezartzeko agindua
judaismoko
antzinakoenetako eta errotuenetako bat da, eta
Deuteronomioan
ditu iturriak.
[1]
[2]
Pergaminoak judu-familiaren babesa adierazten du, juduak
Ramsesen esklaboak zirenean
Jainkoak Egiptora bidaltzen duen hamargarren izurritea zela eta.
Mezuza pergamino-biribilki bat da, eta bertan bi otoitz daude inskribatuta: judaismoaren solemneena, ≪
Shema Yisrael
≫ (
hebreeraz
:
?????? ??????????
, ≪Entzun, Israel≫)
[3]
eta ≪Vehaya im shamoa≫ (
hebreeraz
:
??????? ??? ???????
, ≪entzuten banauzue≫).
[4]