Mestia
(
georgieraz
:
??????
;
svaneraz
: ????)
Georgiako
herri bat da, ipar-mendebaldeko
Svanetiako
lurralde historikoan kokaturik dagoena. 2014an 1.973 biztanle zituen.
Errusiarekiko
mugatik oso gertu dago,
Samegrelo-Zemo Svaneti
probintzian. Probintziako hiriburua den
Zugdidi
hiriburutik 128 kilometro ipar-ekialdera eta Georgiako hiriburua den
Tbilisitik
456 km-ra. Mestia eta inguruko 132 herrixkak Mestiako barrutia osatzen dute, guztira 3.044 km² azalera eta 9.136 biztanle (2014) hartzen dituena
[1]
.
Mestiatxala eta Mulkhra ibaien artean kokaturik dago, 1.500 metrotako altueran,
Kaukaso
mendikatean sartuta
[2]
.
Klima hezea du, negu hotzak eta uda epel baina laburrak ditu. Urteko batezbesteko tenperatua 5,7 ºC-takoa da, urtarrilean -6,4 ºC eta uztailean 16,4 ºC. Urteko prezipitazioen batezbestekoa 1.035 mm da.
Mestia, aurrez Seti (
svaneraz
: ????) deitua, beti izan da
Svanetiako
herri nagusia, eta svaniar leinukoak dira biztanleen gehiengoa. Svaniarrak Georgiako talde kulturaletako bat dira, haien hizkuntza propioa ere badutenak. Herri txikia bada ere, mendeetan zehar georgiar kulturaren gordailua izan da eta aipagarriak eliza eta gotorleku ugari ditu. Horregatik 1996an
UNESCOk
Gizateriaren ondare
izendatu zuen
Svanetia Garaia
[3]
.
Tamar Erregina aireportua 2010ean inauguratu zen.
- Uxguliko
dorre svaniarrak: Harrizko dorre altuak nabarmentzen diren gotorlekua da. IX. eta XII. mendeen artean eraiki ziren dorre hauek. 3-5 solairutako altuera dute
[4]
.
- Mestiako Museo Historiko-etnografikoa: Ikonoak eta eskuizkribu ugari erakusten dira.
- Mendietara igotzeko ibilbideen abiapuntua da.
- Hatsvali eski estazioa.