Mesoamerika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mesoamerikaren koakpena Ameriketan.

Mesoamerika Ameriketako eskualde geografiko eta kultural bat da, bere barnean hartzen dituena Mexikoren hegoaldeko erdia, Belize , Guatemala , El Salvador , Honduras , Nikaragua eta Costa Rica . Hor, kolonaurreko zibilizazio ugari garatu eta loratu ziren, XVI. eta XVII. mendeetako espainiarren kolonizazioa baino lehen. [1]

Eskualde kultural honetan Ameriketako kultura konplexuenetakoak eta garatuenetakoak daude, hala nola olmekak , zapotekak , teotihuacanekoak , maiak , mixtekak , totonakak eta aztekak [2] . Nahiz eta mesoamerikako herrien kultura-batasuna eztabaidagai izan oraindik ere, guztiek ezaugarri garrantzitsuak elkarbanatzen dituzte: nekazaritzan oinarritutako ekonomia, artoaren landaketa, bi egutegiren erabilera (260 eguneko errituala eta 365 eguneko zibila), giza sakrifizioak, harri-teknologia eta metalurgia eza.

Mesoamerika hitza ( grezierazko μ?σο? [mesos] "tarte" edo "erdi") Paul Kirchhoff etnologo alemaniarrak sortu zuen 1943an [3] , Mexiko erdialdetik Costa Ricara hedatzen ziren kulturen antzekotasunak izendatzeko.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (2000): Atlas del Mexico Prehispanico. Revista Arqueologia mexicana. Numero especial 5. Julio de 2000. Raices/ Instituto Nacional de Antropologia e Historia. Mexiko.
  2. Forgotten Civilizations of Meso-America
  3. Michael Ernest Smith eta Frances Berdan. (2003). The Postclassic Mesoamerican World. University of Utah Press ISBN 0874807344 . .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]