Wikipedia, Entziklopedia askea
Max Bill
(
Winterthur
,
1908ko
abenduaren 22a
-
Berlin
,
1994ko
abenduaren 9a
) suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta diseinatzailea izan zen.
1924tik 1927ra zilargintza ikasi ondoren,
Dessauko
Bauhaus
-en ikasi zuen
Wassily Kandinsky
,
Paul Klee
eta
Oskar Schlemmer
irakasleekin.
Diseinu grafikoan lan egin zuen eta 1932-33 urteetan bere etxea eraiki zuen
Zurichen
. Diseinatzaile industrialaren lana diseinuaren argitasunagatik eta proportzio zehatzengatik ezaugarritu zen. XX. mende hasierako espiritua irudikatzen saiatu zen eta
arte konkretuaren
kontzeptuan islatu zuen.
Eskultura ugari egin zituen Europan eta bere lanen erakustaldiak egin zituen galeria eta museoetan. Eraikinak ere proiektatu zituen eta irakasle izan zen.
-
Ulmer Hocker (Ulmer Aulkitxoa)
(1954)
-
Familie von funf halben Kugeln (Bost bola erdiko familia)
(1966) Karlsruhen
-
Saule mit 3-6-eckigen Querschnitten (Gurutzean 3-6 sekzio angeluar dituen zutabea)
(1966) Marlen
-
Pavillon-Skulptur (Eskultura-pabiloia)
(1983) Zurichen
-
Bildsaulen-Dreiergruppe (Hiruko zutabe margotuaren taldea)
(1989) in Stuttgart
-
Einstein Denkmal (Einsteinen monumentua)
(1982) in Ulm
-
Endlose Treppe (Amaierarik gabeko eskailerak)
(1991) Ludwigshafenen
-
Lau kubo Jerusalemgo Blumfield lorategian
-
Ulm HfG eraikina,
Hans G. Conraden
argazkia.
-
Junghans erlojua, Max Billen diseinua.
-
Pavillon-Skulptur
(1983), Zurich