Wikipedia, Entziklopedia askea
Matilde Toscanakoa
edo
Matilde Canossakoa
(
latinez
[1]
Mathildis;
Mantua
,
1046
–
Bondeno di Roncore
,
1115
ko uztailaren 24a)
Italiako
noble bat izan zen. Ezaguna izan zen,
Canossako
apalkuntza garaian,
Gregorio VII
Aita Santuaren
aliatua izateagatik .
Matilde,
dukesa
eta
markesa
izateaz gain, Erdi Aroko emakume feudal oso garrantzitsu bat izan zen bere ekintza politiko eta militarrengatik.
Bonifazio III
eta
Beatriz Lotaringiakoaren
alaba zen, aldi berean
Federico II.
dukearen alaba.
1070
. urtean ezkondu zen Godofredorekin, “el jorobado” bezalatzat ezagutua (
1076
.urtean hilda).
1089
. urtean berriz ezkondu zen
Guelfo
II
[2]
. arekin.
Matilde,
Sigfrido de Lucca
noblearen ondogerngoa izan zen eta
Bonifazio III
.aren
[3]
hiru seme-alabetatik gazteena.
1052
.
Urtean, bere aitaren heriotza ondoren Federico, bere anaia, aitaren lurrak eta titulu guztiak jarauntsi zituen. Hurrengo urtean Matilderen ahizpa, Beatriz, hil zen ondorioz, lur eta titulu guztiak Matilderentzat izan ziren.
1071
.
urteko bukaeran
Godofredo
alde batera utzi zuen eta
Toscanara
itzuli zen. Honek bere prezioa izan zuen baina bere
independentzia
zihurtatu zuen. Godofredok protestatu zuen eta Matilderi berriz itzultzea eskatu zion baina berak errefusatu zuen.
1088. urtean Matildek,
Henrike IV.aren
inbasio
saiakerari aurre egin zion eta ondorioetara aurreratzeko, ezkontza politiko bat planifikatu zuen.
1089
.urtean
Guelfo V
.arekin ezkondu zen