Wikipedia, Entziklopedia askea
Mathematics Genealogy Project
(
euskaraz
:
Matematika Genealogia Proiektua
)
matematikaren
genealogia akademikorako
lineako
datu base
bat da.
[1]
[2]
[3]
2007az geroztik 100.000 matematikari baino gehiagoko graduazio datei,
alma materrei
, doktore-arduradunei eta doktorego ikasleei buruzko informazioa dauka.
[1]
Proiektua
Mankato
-n (
Minnesota
) dagoen
Minnesota Estatuko Unibertsitateko
matematika irakasle den Harry Coonceren ekimen gisa sortu zen. 1999an Cooncek erretiroa hartu ondoren, proiektuak urte batzuetan jarraitu zuen, 2002an unibertsitateak laguntza kentzea erabaki zuen arte. Hala ere, proiektuaren garrantzia ikusita,
American Mathematical Society
eta
Ipar Dakota Estatuko Unibertsitatearena
babespean funtzionatzen jarraitu zuen. 2005ean
Clay Institute of Mathematics-
en beka bat jaso zuen.
[1]
Gaur egun, proiektuaren beraren adierazpenen arabera, ≪
matematika
edo
matematikari
hitza erabiltzen dugunean oso zentzu inklusiboan aipatzen dugu hitz hori. Hori dela eta, ongi etorria da
estatistika
,
informatika
,
filosofia
edo
ikerkuntza eragileko
edozein datu garrantzitsu".
[4]
Informazio genealogikoa
Dissertation Abstracts International
eta
Notices from AMS
bezalako iturrietatik lortzen da, baina edonork eman dezake proiektuaren webgunearen bitartez. Datu-baseak matematikariaren izena, unibertsitatea eta titulua eman den urtea, tesiaren izenburua, lehen eta bigarren aholkularien izenak, titulua eman den herrialdeko bandera eta ondorengo akademikoaren zenbaketa ditu.