Materia
masa
duen eta espazioan lekua okupatzen duen zerbait da, gauzaki
fisiko
oro osatuta dagoen gaia.
Energiaren
eta
indar eremuen
ekarpenak ez dira materiatzat jotzen, nahiz eta gauzakien masan osagarri izan ahal diren. Materiak
unibertso
ikusgaiaren gehiengoa osatzen du, nahiz eta, berriz ere,
argia
ez den materiatzat jotzen. Materiaren zati orori materia-sistema deritzo. Materia-sistemak materia mota bakar batezkoa (gai aratza) edo mota askotakoa (nahastura) izan daitezke. Gure inguruko espazioan leku bat betetzen duen eta masa duen guztia materia da.
Materia bost egoeratan egon daiteke:
solidoa
,
gasa
,
likidoa
,
plasma
eta
Bose-Einstein kondentsatua
.
Beste definizio batzuen artean, materia gauza guztiak osatzen dituen errealitate primarioa dela ere esan ohi da.
Substantzia batzuk beste batzuetan eraldatzen dira ezer komuna izan gabe? Gizakia antzinatik saiatu da galdera hau erantzuten eta gaur egun ikerlarien artean onartua dagoen teoria atomiko-molekularrari esker aipatutako eraldaketak uler daitezke.
Historian zehar izandako teoria nagusiak honako hauek izan dira:
- lau elementuen teoria:
Enpedoklesen
eta
Aristotelesen
ustetan, materia guztia lau elementuek osatzen zuten: aireak, urak, lurrak eta suak;
- atomismoaren teoria:
Demokritok
hipotesi hau egin zuen: materia
atomo
deituriko partikula txiki zatiezinez osaturik dago, hipotesi hau gaurkoaren antzekoa da.
Orain materia zati txikienari
molekula
deritzo. Adibidez, uraren ezaugarriak dituen zatirik txikiena molekula da. Molekulak atomo izeneko zati txikiagoz osatuta daude, baina aurreko adibide berberarekin jarraituz uraren molekula zatitzen badugu atomoak lortuko ditugu, baina ez dituzte uraren ezaugarriak edukiko.
Materiak baditu propietate komunak eta propietate bereziak.
Gorputz material guztiek dituzten propietateak dira eta bi dira: masa eta bolumena.
- Masa
: gorputz batek duen materia kantitatea. Masa eta pisua ez da berdina baina guk nahastu egiten ditugu unitate normalena: gramoa. Masa-unitatea:
kiloa
.
- Bolumena
: bolumena gorputzek betetzen duten lekuari deritzo. Bolumen-unitatea:
metro kubikoa
, laborategiko lanetan:
zentimetro kubikoa
,
mililitro
,
litro
.
Substantzia batzuk gainerakoetatik bereizteko eta desberdintzeko. Batzuk agregazio egoerarekin lotuta:
Materia ez dago beti egoera berean. Hiru agregazio-egoera nagusi ditu:
solido
egoera,
likido
egoera eta
gas
egoera. Egoera bakoitzak berezko ezaugarriak ditu:
- Solidoek
forma eta bolumen propioa dute.
- Likidoek
ez dute formarik. Ontziaren forma hartzen dute eta hortaz, bolumen zehatza dutela esaten da.
- Gasek
ontziaren forma hartzen dute. Ez dute bolumen zehatzik, espazio guztia okupatzen dute eta.
Egunerokotasunean topa daitezkeen materiaren hiru egoera klasiko horiekin batera,
fisika
modernoak aurkitu du materia beste bi egoeretan ere egon daitekeela:
Materia ez da beti egoera berean azaltzen. Tenperaturak eragin handia du:
- Fusioa
: substantzia bat egoera solidotik egoera likidora tenperatura igoz pasatzea da. Tenperaturari fusio-puntua deitzen zaio.
- Lurrunketa
: tenperatura handituz egoera likidotik gasera pasatzea da. Likidoaren gainazalean gertatzen da, baina likido guztian gertatzen denean irakitea deritzo. tenperaturari irakite-puntua esaten zaio.
- Kondentsazioa
: gas egoeratik egoera likidora pasatzea da. Hau tenperatura jaistean gertatzen da.
- Solidotzea
: likidotik solidora pasatzea da. Tenperatura jaistean gertatzen da. Tenperaturari solidotze-puntua deitzen zaio.
- Sublimazioa
: solidotik zuzenean gasera pasatzea da eta alderantzizko prozesua ere bai.