Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Ann Mantell
, jaiotza-izenez
Mary Ann Woodhouse
(
Londres
,
Ingalaterra
,
1795eko
apirilaren 9a
-
Londres
,
1869ko
urriaren 20a
)
[1]
britainiar
paleontologoa
izan zen.
Iguanodon
-aren aurreneko fosila aurkitu zuen eta bere senarra zen
Gideon Mantellentzako
hainbat ilustrazio egin zituen
[2]
.
Londresko Padddington auzoan jaio zen Mary Ann Woodhouse
[3]
. 1816an Gideon Mantell doktorearekin ezkondu zen eta
Sussex
konderriko Lewes herrian bizi izan ziren.
Senarrarekin batera fosil bilketan aritzen zen eta hark gaixo bat artatu zuen 1822ko egun batean hortz handi bat aurkitu zuen. Gideon Mantellek
Charles Lyellen
bidez
Georges Cuvier
paleontologo famatuari helarazi zion. Hark ordea
errinozero
baten hortza zela ondorioztatu zuen
[4]
.
Hurrengo urteetan hortz berriak aurkitu zituzten. 1824an
William Bucklandek
ikusi zituenean, narrasti erraldoi batenak zirela esan zuen eta Mantelldarrek fosil berriak bidali zizkioten Georges Cuvierri. Cuvierrek oraingoan onartu zuen saurioen hortzak zirela eta 1825ean Londresko
Royal Society
elkartean aurkezpen formala egin zuen Gideon Mantellek.
Hortza aurkitu zen Tilgate basoan indusketak abiatu zituzten eta fosil osoago bat aurkitu zuten, aurrehistoriako narrasti dinosauroen lehenengo froga argia kontsideratzen da
[5]
.
Mary Ann Mantellek aurkituriko fosilen litografia ederrak egin zituen eta senarrak hainbat argitalpenetan erabili zituen, paleontologiaren munduan inpaktu handia sortaraziz;
The Fossils of the South Downs
(1822) eta
Illustrations of the Geology of Sussex
(1827). Aurrez uste zen dinosauroak haragijaleak zirela eta
Iguanodon
-a belarjalea izanik paleontologia mailan iraultza ekarri zuen
[2]
.
Mantell bikotea ikerketa talde bikaina izan bazen ere, beraien arteko harremana gaiztotuz joan zen eta azkenean dibortziatu egin ziren. Hiru seme alaba izan zituzten, ezagunena Zeelanda Berrian zientzialari eta politikari handia izango zen
Walter Mantell
[6]
.
Dibortziatu ondoren Gideo Mantellek hartu zituen seme-alabak berarekin.
- ↑
www.ancestry.co.uk
(Noiz kontsultatua: 2021-02-18)
.
- ↑
a
b
academic.brooklyn.cuny.edu
(Noiz kontsultatua: 2021-02-18)
.
- ↑
Turner, Susan; Burek, Cynthia V.; Moody, Richard T. J.. (2010).
≪Forgotten women in an extinct saurian (man's) world≫
Geological Society, London, Special Publications
343 (1): 111?153.
doi
:
10.1144/sp343.7
.
ISSN
0305-8719
.
(Noiz kontsultatua: 2021-02-18)
.
- ↑
BUREK, C. V. & HIGGS, B..
The Role of Women in the History of Geology.
Geological Society, London, Special Publications, 281, 1-8 or.
.
- ↑
Txantiloi:En-NZ
≪Female fossil hunters: Mary Ann Mantell, Mary Anning, and Joan Wiffen≫
Te Papa’s Blog
2018-10-12
(Noiz kontsultatua: 2021-02-18)
.
- ↑
Ogilvie, Marilyn Bailey; Harvey, Joy Dorothy. (2000).
The biographical dictionary of women in science : pioneering lives from ancient times to the mid-20th century.
New York : Routledge
ISBN
978-0-415-92040-7
.
(Noiz kontsultatua: 2021-02-18)
.