Wikipedia, Entziklopedia askea
Martxa Luzea
[1]
(
txinera tradizionalez
:
長征
;
txinera sinplifikatuz
:
?征
;
pinyinez
:
Changzh?ng
)
Txinako Alderdi Komunistako
tropek,
1934
eta
1935
urteen artean,
Txina
barnean zehar egindako bidaia izan zen. Soldaduok
Txinako Errepublikaren
tropetatik ihesi zihoazen.
Komunistek
Jiangxiko
probintzia
menditsua
, herrialdearen hegoaldean, beraien kontrolpean izatea lortu zuten, eta bertan
Txinako Sobietar Errepublika
aldarrikatu zuten.
1934ko
urrian
Chiang Kai-shekek
zuzendutako indar
nazionalistek
komunistak inguratu zituzten. Buruzagi komunistek, orduan, iparraldera joatea erabaki zuten. Urtebeteko epean,
Shaanxiko
probintziara iritsi ziren, bertan euren kontrola mantenduz.
Mao Zedongek
Txina ipar-mendebaldean eskualde komunista ezartzea lortu zuen. Txinako komunistek egindako ibilbide gogorrari "Ibilaldi Luzea" edo "Martxa Luzea" deritzo. Ehun bat mila gizon abiatu ziren euren familiekin 1934an Mao eta
Lin Biao
nagusi zituztela. Egunean 60 eta 80 kilometro bitartean egiten zituzten eta Shensira 1935eko urriaren 20an iritsi ziren. 100.000 komunista haietatik 30.000 besterik ez ziren bizirik atera martxa hartatik, 12.874km egin ostean. Martxa Luzea
Txinako Herri Errepublikarentzat
inspirazio abertzalearen iturri handia izan da.
Dadu ibaia
gurutzatu zutenekoa, Tashueh Shan mendiak igaro zituztenekoa eta Sikan padura eskualdean zehar ibili zirenekoa ekartzen dituzte gogora.
Martxa luzearen ondorioz, komunistek eskualde trinko eta leial bat lortu zuten, inoiz ere ez galduko zutena. Beste ondorioetako bat hauxe izan zen:
Mao Zedongek
bere buruzagitza indartu ez ezik, eztabaida ezina bihurtu zen bere alderdiaren barruan.
- (Gaztelaniaz)
Ibilaldi Luzea
, www.china.org.cn Txinako webgune ofizialeko artikulua